(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak `Inbertsioa eta konfiantza´-ri buruzko enpresako zuzendaritza-kideen jardunaldi bati itxiera eman dio Nafarroan ostirala, 2012.eko martxoak 2


Miranda lehendakariordeak eta Goicoechea kontseilariak Erkidegoaren egoera ekonomikoari buruzko eta inbertsioko aukerei buruzko txostenak aurkeztu dituzte


Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Yolanda Barcina

Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Yolanda Barcina

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Zuzendaritza Aurrerapeneko Elkarteak antolatutako jardunaldi bati itxiera eman dio gaur Iruñean. Jardunaldia ´Nafarroa krisitik irtetean. Inbertsioa eta bultzada bultzada berri baterako´.

Jardunaldian parte hartu dute, bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari Álvaro Mirandak eta Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilari Lourdes Goicoecheak; biek ala biek Nafarroako egoera ekonomikoari buruzko eta industria nahiz enpleguari buruzko txostenak aurkeztu dituzte, hurrenez hurren.

Barcina Lehendakariak bere diskurtsoan konfiantza-mezu bat jaurti du: "Ziur nago erabat krisi honetatik sendotuta aterako garela; izan ere, aurreko belaunaldiei landa-giroko Nafarroa eta Nafarroa emigratzailea gaurko industrializatutako lur ahaltsu eta harrera-lur bihurtzen lagundu zien aukerei eusten diegu"

Lehendakariak aste honetako bi albisteren berri eman du eta enplegua sortzen lagunduko dutenak: alde batetik, Volkswagen lantegian pintura-planta berri bat eraikitzen hasiko direla, eta bestetik, sinatu den hitzarmenari esker, kredituko zazpi erakundek Inbertsioen Europako Bankuak emandako finantzaketa enpresa txiki eta ertainetara eraman ahal izango direla; bere Gobernuak une hauetan garrantzitsutzat jotzen dituen politikak ere azpimarratu ditu: gastua kontrolatzeko ahalegina eta defizitaren kontrola; Ikerketa eta Garapenaren aldeko apustua; Nafarroako neurri fiskalen berezitasuna gobernu zentralarenekin bat etorriz eta enplegua sortzeko laguntza-neurriak.

Nafarroako ekonomia eta defizita

Miranda lehendakariordeak bere txostenean Nafarroako ekonomiaren egoera azaldu du. Hark esan du "2007an krisia hasi zenetik igaro diren lau urte horietatik urte batean besterik ez duela atzera egin", eta nabarmendu du "Nafarroa ekonomia nazionalarekin alderatuz % 1a baino gehiago urrundu dela BPGaren bilakaeran eta urtero. Krisi ekonomikoaren urteetan Nafarroako kanpoko sektoreak, kanpo-eskariak, txanda hartu du era sendoan, jarraian eta fidagarrian", Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasuneko titularrak azaldu duenez.

Estatuko defizitaren inguruan ere hitz egin du: "2011a galdutako urtea izan da Espainiako defizitaren bateratasunerako. Guztion artean iaz etxeko lanak egin izan bagenitu, 2013an % 3ko defizitaren helburua bateratzeko egiteko geratzen zitzaigun ahalegina, hau da, bi urtetan, 32.000 milioi bat eurokoa izango zen, ziur asko onargarria izango zena; orain ahalegin hori bikoiztu egin da eta 58.000 milioi eurokoa behar du", azaldu du Miranda kontseilariak. Bere agerraldia honako hitz hauekin amaitu du: "Gure herrialdeko benetako egiturazko erreformak abian jartzea, eta beraz baita Nafarroan ere, ez da lan erraza izango eta, horien artean kudeaketa zuhurra eta kontrolatua dago, baina zaila da beste bide bat dagoela erakustea; izan ere, beste bideak esperimentatu dira eta gaur egun gauden lekura eraman gaituzte".

Puntako sektoreak eta aukerak

Bere diskurtsoan, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilari Lourdes Goicoecheak Nafarroak zenbait sektoretan duen leku nagusia azaldu du: elikagaien nekazaritzan, automobilgintzan, energia berriztagarrietan eta bio-farmazeutikoan. Sektore horiek "giltzak dira ezagutzaren garapenari, ikerketari eta teknologia berriei lotuta, eta beren alderdi ezberdinetan Nafarroaren etorkizuna seinalatuko dute". Goicoecheak une hauetan elikagaien nekazaritzaren sektoreak ematen duen laguntzari aipamen berezia egin dio eta Nafarroaren etorkizuneko ekonomian izan behar duen pisua; izan ere, "duen balio ekonomikoaz gain, gure lurraldea antolatzen laguntzen du eta enplegua deslokalizatzeko arrisku txikiagoa du". Garapen-esparru horiek Moderna Planak diseinatutako estrategiarekin bat datoz; plan horrek Nafarroako ekonomiak aurrera egiteko ildoak eta sektore estrategikoak adierazten ditu. Kontseilariak aipatu duenez, plan hori "gure enpresa-sarea dibertsifikatzen saiatzeko da eta indartsuak garen horretan are indartsuagoak egiten saiatzeko da".

Azkenik, Goicoechea kontseilariak Nafarroako Gobernuak inbertsioko proiektuak bideratzeko eskaintzen dituen tresnen berri eman du, eta 4.600 lanpostu sortu nahi dituen enplegua sustatzeko hartutako neurriei buruz hitz egin du. Inbertsio berriak sustatzeko enpresen zerbitzura jarritako finantzaketa-zubiak ere aipatu ditu, eta Sodena, CEIN, Nafarroako Enplegu Zerbitzua edo Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuaren beraren bidez bideratzen direnak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Barcina Lehendakariaren diskurtsoa
Nafarroako ekonomia. Álvaro Miranda
Inbertsio-aukerak Nafarroan, Laura Goicoechea
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa