(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Letizia andrea Printzesa Nafarroan izango da asteazken honetan, Foru Erkidegoaren lanbide-heziketako puntako esperientzien inguruan antolatutako jardunaldi monografiko batean parte hartzeko astelehena, 2012.eko martxoak 5


Lanaldia Imarkoaingo Cenífer-en egingo da, eta LHko beste zentro nafar batzuetako ordezkari eta ikasleek parte hartuko dute


Letizia andrea, Vianako Printzea Sarien banaketa-ekitaldian, iragan maiatzean.

Asturias eta Vianako Printzesa Letizia andreak Nafarroa bisitatuko du datorren asteazkenean, martxoak 7, lanbide-heziketako arloan puntako esperientzien inguruan lanaldia bat egiteko xedearekin.

Lanaldia Imarkoainen (Noaingo udalerria-Elorz bailara) dagoen Energia Berriztagarrien Prestakuntzako Zentro Integratuan (Cenífer) egingo da, eta bertan, lanbide-heziketako eta etengabeko prestakuntzako zentro horretako zuzendaritza, irakasle eta ikasleez gain, lanbide-heziketako beste zentro nafar batzuetako irakasle eta ikasleek ere parte hartuko dute.

Zehatzago, Nafarroako hiriburuan dauden lau zentrok Printzesari beren lana eta esperientzia berritzaileak erakutsiko dizkiote: Virgen del Camino Lanbide Heziketako institutua (teknologia berrietan espezializatua), Nafarroako Osasun Lanbide Heziketako institutua (ezintasuna duten pertsonen prestakuntza) eta Salesianosen zentroa (Foru Erkidegoko LHko dekanoa); bai eta Burlatan egoitza duen "Ibaialde" Ostalaritzako Lanbide Heziketako zentroa ere.

Bisita goizen egingo da eta Cenífer-ek jardunaldi horretarako programatutako jarduera ez du etengo.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa