(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñeko Nafarroako Gobernuaren Kontsumitzailearen Informazioa Bulegoa Orreaga etorbidera pasa da astelehena, 2012.eko martxoak 5


Orreaga etorbideko 11. zenbakian dago orain, 012 bulegoaren alboan


Jiménez eta Torres kontsumitzailearen informazio-zerbitzu berriaren irekiera-ekitaldian. ( irudia handitu )

Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko kontseilari eta Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariorde Roberto Jiménez Allik, eta Gizarte Politika, Kirol eta Gazteriako kontseilari Elena Torres Mirandak aurkeztu dute gaur goizean kontsumitzailearen informazio-zerbitzu berria. Lehen Tomás Caballero parkean zegoen, baina orain Orreaga etorbideko 11. zenbakian izango da.

Lekualdatze horrek ez dio gobernuari inolako kosturik eragin, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuak doan utzitako lokal bat erabili baita.

Bulego horretan, herritarrek kontsultak egin eta kexak, erreklamazioak eta salaketak egin ditzakete. Era berean, informazioa eska dezakete kontsumoko bitartekotza eta arbitrajeko prozeduren inguruan, abian diren espedienteen egoeraren inguruan eta muga arteko auzien kanalizazioaren inguruan.

Arreta-ordutegia zabaltzen duen bulegoa astelehenetik ostiralera zabalik izango da astelehenetik ostiralera 08:30etik 18:30era eta larunbatetan, 09:00etatik 14:00etara. Baliabide horrez gain, hala nahi duten herritarrek beren kontsultak posta elektroniko baten bidez (infoconsumo@navarra.es) edo bi telefono-zenbakiren bidez (848427733 eta 848427758) egin ditzakete.

 

Bisitaren irudi bat. ( irudia handitu )

2011: 9.940 kontsulta eta 1.995 erreklamazio

Nafarroako Gobernuaren Kontsumitzailearen Arreta Bulegoak 9.940 kontsulta jaso zuen iaz, hilean 829, batez beste. Kopuru horren gehiengoa –kopuru guztiaren % 85- telefoniari eta Interneti lotutakoak ziren. Gainerakoek hainbat arlo hartzen dituen: bankuak, aseguruak, etxebizitza edo merkataritza. 2012ko urtarrilean bakarrik 1.125 kontsulta egin ziren.

Gainera, 2011n guztira 1.995 erreklamazio izapidetu ziren. Kopuru horretatik, 576 bitartekotzaren bidez ebatzi ziren eta beste 139, arbitrajeko laudoen bidez.

Berrantolatzeko plana

Bulegoa Orreagako etorbidera pasatzea Nafarroako Gobernuaren Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuak diseinatutako berrantolamendu-planaren barnean sartzen da.

Plana kontsumo-bulegoak eskualdeko herri nagusietan biltzeko pentsatuta dago: Iruñea, Tutera, Lizarra, Tafalla, Zangoza, Altsasu eta Doneztebe. Herri horiek, gainera, Arbitraje Batzordeko zerbitzuak izango dituzte bisitak egiteko xedez herritarrak Iruñera joaten beharrik izan ez dezaten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa