(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2.200 parte-hartzailek baino gehiagok esku hartuko dute naturako jardueren XVI. eskola-kanpainan asteartea, 2012.eko martxoak 6


3. eta 4. mailako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako kanpaina honetan, ura eta naturari lotutako jarduerak daude, rafting, arroila-jaitsiera, piraguismoa eta abentura-parkea, besteak beste


Arroila-jaitsierarekin ikasleek eskalada-rapel teknikak ezagutu ditzaten nahi da. ( irudia handitu )

Nafarroako Foru Erkidegoko 40 ikastetxetako 2.224 parte-hartzaile nafarrek esku hartuko dute XVI. Naturako Jardueren Kanpainan. Kanpaina hori Bertizko Turismo Partzuergoak antolatzen du, Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuarekin (INDAF) lankidetzan

Kanpaina 3. eta 4. mailako eta Bigarren Hezkuntzako ikasle nafarrentzat da, eta ura eta naturari lotutako jarduerez osatzen da, rafting, arroila-jaitsiera, piraguismoa eta abentura-parkeak, esate baterako.

Kanpaina martxoaren 5etik ekainaren 1a bitarte egingo da Baztan-Bidaso bailaran, hiru egun irauten du, astelehenetik asteazkenera edo asteazkenetik ostiralera eta, guztira, 36 pertsona hartzen ditu.

Kanpainan egiten diren jardueren artean, rafting-a da gazteei deigarrien egiten zaien jarduera. Errobi ibaiko ur-bizien zati batean burutzen da raft batean.

Ikasleek, gainera, arroila-jaitsiera egiten dute eta, hala, ikasleek eskalada-rapeleko teknikak ezagutu ditzaten nahi da. Azkenik, piragüismo edo hidrospeed egiten dute Bidasoa ibaian Bertizko Natura Parketik pasatzean, eta abentura-parkean zehar ibiltzen dira, hau da, Narbarten dagoen baso eder batean jarritako kableen eta plataformen zirkuitu batean

Jarduera guztiak inguruko kirol-zerbitzuetako enpresako esperientzia handiko gidarien laguntzarekin egiten dira. Kanpainaren antolakuntzak parte-hartzaileei beharrezko materiala ematen die jarduerak garatzeko, haien artean, neoprenozko trajea, txalekoa edo kaskoa.

Gazteak Baztango bailarako Gazteen Aterpetxean hartzen dute ostatu, Lekarozen. Aterpetxe hori Nafarroako Gazteria Institutuarena da eta Gazteen Aterpetxeen Espainiako Sarearen barnean dago.

Naturako Jardueren Kanpainak Baztan-Bidasoa bailarako natur eta kultur aberastasuna baliatu nahi ditu eta, horregatik, beste jarduera batzuk ere programatzen dira: Urdazubiko kobetara egindako bisita eta herri-kiroletan aritzen dira, besteak beste. Afaldu ondoren, egindako jardueren bideo bat proiektatzen da.

Kanpainak Iruñeko Monjardin eta Iberoko Isterria zentroetako ikasle ezinduak ere hartuko ditu beste urtebetez. Horretarako, behar diren begiraleak jarriko dira haien beharrei erantzuteko, bai eta egokitutako jardueretarako ere.

Aste Berdearen helburuak

Bela eta Iraupen Eskiko kanpainetan bezala, "Aste Berde"-aren helburuak ikasleak naturari lotutako gutxiengoen kirolak ezagutzea da, ikasleen arteko bizikidetza bultzatzea eta naturarekiko begirunea sustatzea.

Kanpainaren prezioa, guztira, 150 eurotakoa da, eta kopuru horretatik 91 parte-hartzaileak ordaintzen du eta 59 euro Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du.

Kanpainaren aurrekontua, guztira, 344.334 eurokoa da, eta kopuru horretatik Nafarroako Gobernuak 147.000 euro jartzen du.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa