(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak eta ´la Caixa´-ko presidenteak erakunde horren gizarte-ekintzen akordio-esparrua sinatu dute 2012rako Nafarroan asteartea, 2012.eko martxoak 6


Finantza-erakundeak 3,5 milioi euro jarriko du laguntza, pedagogia, ingurumen eta kultur proiektuetarako


Barcina Lehendakaria eta Isidro Fainé, `la Caixa´-ko presidentea.

Barcina Lehendakaria eta Isidro Fainé, “la Caixa”-ko presidentea. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak eta "la Caixa" nahiz la Caixa fundazioko presidente Isidro Fainé-k lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean Iruñean gizarte, hezkuntza, ingurumen eta kultur arloetan. Akordioaren arabera, "la Caixa"-k helburu horietarako 3,5 milioi euro jarriko du 2012an.

Hitzarmenean jarritako helburuen artean azpimarratu behar dira: enpleguaren sustapena zailtasunak dituzten kolektiboen artean; gizarte-bazterketa arintzeko laguntza ematea; jarduerak sustatzea zahartzaro aktiborako; adin nagusikoen menpekotasun-egoeren prebentzioa, eta endekapeneko gaixotasunak dituzten pertsonei eta haien familiarrei arreta ematea

Sinadura-ekitaldian izan dira, Roberto Jiménez eta Álvaro Miranda Nafarroako Gobernuaren lehendakariordeak, eta "la Caixa"-ko zuzendaritzako kide Juan José Muguruza eta Raúl Marqueta.

"la Caixa"-ko presidente Isidro Fainé-rentzat, akordio hau "`la Caixa´-k Nafarroarekin eta bertako herritarrekin irmo inplikatzeko duen asmoa berresteko aukera da. Oso gustura gaude erkidego honetan, eta haren garapenaren aldeko apustua egiten dugu lehentasunezko helburu gisa", adierazi du.

 
Nafarroako Gobernuaren eta la Caixa-ren arteko sinadura-ekitaldia 2012an Nafarroan finantza-erakundearen gizarte-ekintza garatzeko.

Nafarroako Gobernua eta `la Caixa´-ren arteko hitzarmenaren sinadura-ekitaldia. Ezkerretik eskuinera: Álvaro Miranda, Roberto Jiménez, Presidenta Barcina, Isidro Fainé, Juan José Muguruza eta Raúl Marqueta. ( irudia handitu )

Honako hauek dira "la Caixa"-k Foru Erkidegoaren herritarren beharrekin duen konpromisoaren berri ematen duten zenbait ekimen garrantzitsu:

- Incorpora, zailtasunak dituzten kolektiboen artean enplegua sustatzeko programak 2011n, guztira, 156 lan-munduratze sustatu ditu programari atxikitako 45 enpresa nafarretan.

- Adin nagusiko 3.900 pertsona inguruk parte hartzen dute urtero, autonomia, zahartze osasungarri eta boluntariotzako ekintzak sustatzeko tailerretan eta "la Caixa"-k lankidetza-hitzarmena duen adin nagusientzako 6 zentrotan sustatzen dituenak

- Endekapeneko gaixotasunak dituzten pertsonei eta haien familiarrei arreta integrala emateko programaren barnean lan egiten duen Iruñeko San Juan de Dios ospitaleko taldeak, dagoeneko 916 gaixori eta 2.073 familiarri arreta eman die.

- Jardunbide-ildo horiei erakundeak lagundutako proiektuak gehitu behar dira; proiektu horiek gehitu dira, gizarte-ekimeneko bere deialdien bidez eta, xede horretarako, 248.200 euro inbertitu zen 18 proiektu sustatze aldera.

"la Caixa"-ren gizarte-mailako konpromisoa "la Caixa"-ren bulego-sareak zuzenean bultzatutako 293 gizarte-jarduerekin osatzen da, bere ingurune hurbilenek dituzten beharrei erantzuteko asmoz. Deszentralizatutako gizarte-ekintzan sartutako ekimen horiei laguntzeko, erakundeak 261.000 euro inbertitu zuen 2011n. Gaur egun, "la Caixa"-k 53 bulego ditu Nafarroan eta 192 langile daude bertan.

Drogen kontsumoaren prebentzioa, boluntariotzari emandako laguntza, unibertsitarioen prestakuntza, mikrokredituak ematea, "la Caixa" Gizarte Ekintzaren lehentasunezko beste helburu batzuk dira eta haietan, Nafarroan, ahalegin handia egingo du.

Hezkuntza, ingurumena eta kultura  

2012an, "la Caixa"-k Nafarroako elkargoen esku jarriko du eduCaixa, 3-18 urte arteko ikasleentzat, irakasleentzat eta ikasleen guraso-elkarteentzat. Baliabide pedagogikoak, berritzaileak, praktikoak eta erabilerrazak sartzen dira bertan, balioak, gizarte-konpromisoa eta taldeko lana indartzeko pentsatutako hezkuntza-proposamenekin

Ingurumen-arloan, "la Caixa"-k 2012an Nafarroako naturguneak babesteko bere programari eutsiko dio Foru Gobernuarekin duen hitzarmenaren arabera. Proiektu honek bazterketa-arriskuan dauden kolektiboen kontratazioa lehenesten du ingurumeneko lanak egiteko garaian. Gaur arte, 294 lagunen lan-munduratzea ekarri duten 98 proiektu sustatu dira. 2011n programa horrek ondorengo ekimenak hartu zituen barnean: Axuriko zohikaztegia zaharberritzea, Arakil eta Ultzama ibaien erriberak hobetzea, Salobreko hezegunearen hobekuntza hidrologikoa (Sesma-Lodosa) eta Longar ibaiko korridore ekologikoa lehengoratzea (Viana).

Kultur zabalkundearen arloan, "la Caixa"-k Rodin.Arte en la Calle erakusketa sustatu du, berriki Iruñean amaitu dena. Tuteran TecnoRevolución jarriko da ikusgai; teknologietan barrena egindako ibilbidea erakusten da, eta bertako interkonexioek gure inguruan dagoen mundua aldatzen ari dira; nanoteknologia, bioteknologia, informazio eta komunikazioen teknologiak (IKT) eta zientzia kognitiboak (NBIC).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa