(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Letizia Printzesak Cenifer barrutiko eraikin bioklimatikoa bisitatu du asteazkena, 2012.eko martxoak 7


Bertan, Nafarroako LHko hainbat ikastetxetako ikasleek enpresen praktika onei eta txarrei buruzko agerraldi bat egin dute.


Printzesak eraikin bioklimatikoa bisitatu du

Agintariak “Enpresa eta ekimen ekintzailea” irakasgaiari buruzko eskolan. ( irudia handitu )

Cenifer barrutiko ikasgeletatik barrena ibilbidea amaitu eta gero, Letizia printzesa zentroko barrutian bertan dagoen eraikin bioklimatikora bertaratu da. Eraikin hori hainbat motako energia berriztagarriei esker klimatizatzen da.

Eraikinera egindako bisitan, Letizia andreak arretaz entzun ditu Zentroko Jesus Usunariz zuzendariaren azalpen teknikoak, eta, gero, jardunaldian parte hartu duten LHko ikastetxeetako 40 ikasleekin "Enpresa eta ekimen ekintzailea" irakasgaiko eskola batera bertaratu da, non publikoan aurkezpenak egiteko hizkuntza-teknikak eta ariketa praktikoak landu ddiren. Halaber, Isabel Fernandez Solo de Zaldivar irakaslearen eskutik, arlo horretan ematen diren praktika onak eta txarrak eszenaratu dituzte.

Hain zuzen, telefonia mugikorreko enpresa baterako lan-elkarrizketa bat eszenaratu dute, eta Jorge Turrado Ferrero Cenifer barrutiko ikasleak elkarrizketaria antzeztu du.

Bestalde, Virgen del Camino Zentro Integratu Politeknikoko Maria Olagüe Baztan ikaslea eta Maria Ana Sanz Zentroko Felipe Solano Bueno ikaslea elkarrizketatu moduan aritu dira. Eskola amaituta, Lizarrako Institutu Politeknikoko Angel Los Arcos Iriarte ikasleak eta Iruñeko Egokitzapen Sozialeko Institutuko Natalia Berrogui Urmeneta ikasleak enpresa-praktika bien diagnostikoa egin dute.
Printzesak eraikin bioklimatikoa bisitatu du

Printzesa eta Barcina lehendakaria, jardunaldira bertaratu diren ikasleekin eta irakasleekin. ( irudia handitu )

Eskolaren amaieran, printzesak simulazioan parte hartu duten ikasleak agurtu ditu, eta gaiari buruz Interneten topa ditzaketen hainbat bideo iradoki dizkie.

Halaber, antzezpenean, ikasle hauek aritu dira: Osasun eskolako Andrea Alvarez Irigoyen, elkarrizketarien moderatzaile gisa; Tafallako Zentro Integratu Politeknikoko Ibai Urdin Del Rio ikaslea, elkarrizketatuen moderatzaile gisa; eta Tuterako ETI Zentro Integratu Politeknikoko Jose Maria Ibañez Castranado.

Burlatako Ibaialde Bigarren Hezkuntzako Institutuko ikasleek prestatutako aperitiboa

Jarraian, eta eraikin bioklimatikoaren kanpoan talde-argazkia egin eta gero, eraikin nagusira bueltatu dira, sukaldaritzako eraikina bisitatzera; bertan, Burlatako Ibaialde Bigarren Hezkuntza Institutuko Sukalde Zuzendaritzako Goi Mailako 17 ikaslek aperitiboaren prestaketa azaldu, eta gero zerbitzatu dute.

Jardunaldi horretan parte hartu dute baita ere Gabriel Angos Vallejo, Juan Luis de Esteban Gurpegui, Ruben Montaño Aramendia, Gonzalo Motilva Blazquez eta Gil Sevillano Gonzalez ikasleek, eta baita ere Maria Ana Sanz Bigarren Hezkuntzako Institutuko Ana Sanz Elena Santacana Jimenez irakasleak, Institutuko Bulego Laguntzailerako Hasierako Lanbide Kualifikazio Berezirako programako bost ikaslek lagunduta.

Aperitiboa honela osatu da: “salmorejo” basotxoa eta urdaiazpiko-hautsa; Erronkariko gazta-krema; mugurdia, errukula, antxoa eta azetona; izokin eta sesamo tartara; itsaski-koktela eta saltsa arrosa; borraja artzain-apurrekin; tartar steak-a parmesanoarekin; foie minicuit sagar errearekin eta aranekin; bakailao ajoarrieroa eta alkatxofak; olagarroa eta masaila; berberetxoa eta lima; kroketa iberikoak; otarrainxka-tenpura; txibi-kizkurrak eta ahate-broxeta gaztarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa