(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Gardentasun eta Gobernu Irekiaren Foru Legearen proiektua onetsi du asteazkena, 2012.eko martxoak 7


Araua Parlamentura eramango da eztabaidatu eta bozkatu dezaten


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Gardentasun eta Gobernu Irekiaren Foru Legearen proiektua onartu du gaurko saioan. Arau horrek herritarren eta Administrazioaren artean erlazionatzeko era berri bat osatuko du ondorengo hiru zutaberen bidez: jardueraren gaineko gardentasuna, herritarrek informazioa jasotzeko duten eskubidea eta, azkenik, herritarren partaidetza eta laguntza.

Arrazoien azalpenek diotenaren arabera, herritarrengan oinarritutako gobernatzeko era berri bat da, gardentasuna gailentzen duena ekintza-ardatz moduan. Administratzeko era berri bat, irekiagoa eta parte-hartzaileagoa, lege-proiektuaren arabera, eta Gobernu Irekia webgunea herritarrei entzuteko, informazioa emateko eta haien partaidetza bideratzeko bide nagusi gisa geratzen dena.

Fachada del Palacio de Navarra

Gardentasun eta Gobernu Irekiaren Foru Legearen proiektua Foru Parlamentura igorriko da.

Nafarroako Gobernuak Gardentasun eta Gobernu Irekiaren Foru Legearen proiektua onartu du gaurko saioan. Arau horrek herritarren eta Administrazioaren artean erlazionatzeko era berri bat osatuko du ondorengo hiru zutaberen bidez: jardueraren gaineko gardentasuna, herritarrek informazioa jasotzeko duten eskubidea eta, azkenik, herritarren partaidetza eta laguntza.

Arrazoien azalpenek diotenaren arabera, herritarrengan oinarritutako gobernatzeko era berri bat da, gardentasuna gailentzen duena ekintza-ardatz moduan. Administratzeko era berri bat, irekiagoa eta parte-hartzaileagoa, lege-proiektuaren arabera, eta Gobernu Irekia webgunea herritarrei entzuteko, informazioa emateko eta haien partaidetza bideratzeko bide nagusi gisa geratzen dena.

Nafarroako Parlamentura eztabaidatzeko eta bozkatzeko bidaliko den proiektua onetsi egin da partaidetza publikoko prozesu baten ondoren, eta bertan Nafarroako Gobernuaren webgunean egindako hainbat testu erakutsi dira, eta hori gizarte-sareen bidez zabaldu da.

Zehazki, oinarrizko dokumentua jendaurrean jarri zen abenduaren 12tik 31 arte, eta 54 ekarpen izan zuen: bederatzi herritar, Nafarroako Ararteko, Izquierda-Ezkerra, PSN, Ingurumeneko Baliabide Zentro eta 15-M Mugimenduak egindakoak. Azkenean, 22 aintzat hartu ziren.

Urtarrilaren 20tik otsailaren 7ra, aurreproiektuak herritarren, erakundeen eta alderdi publikoen 92 iradokizun jaso zituen: 13 herritar, Izquierda-Ezkerra, CRANA, SITNA, Nafarroako Artxibatzaileen Elkartea, Nafarroako Larrialdi Agentziako UGTko ordezkariak, Nafarroako Gobernuaren edo Zerga Ogasunaren idazkari nagusi teknikoak. Urtarrilaren 25ean Parlamentuko egoitzan ikusgai jarritako Nabai eta Bilduren mintzaldiak ere kontuan hartu ziren. Azkenean, 25 ekarpen aintzat hartu ziren, gehienak arauzko erregulazio baten berezko xehetasun-gaietan sartzeagatik, beste arrazoi batzuen artean.

Publizitate aktiboa eta informazioa eskuratzeko eskubidea

Foru Legea egituratzen da zortzi titulutan, zortzi xedapen gehigarritan, xedapen iragankor batean, xedapen indargabetzaile batean eta lau azken xedapenetan, eta haien bidez jarduera publiko eta administrazio-kudeaketaren gardentasunerako neurriak ezartzen dira: herritarren partaidetza eta laguntza sustatzeko, administrazio-jarduera modernizatzeko, arrazionalizatzeko eta sinplifikatzeko, Herri Administrazioen kalitatea hobetzeko eta Gobernuaren ekintzan etika eta gardentasuneko neurriak izateko. Horrek guztiak, halaber, Gobernu Irekiaren ezarpen eraginkorra bilatzen du.

Lehen tituluak beste gai batzuen artean aplikaziozko eremua ezartzen du, eta Foru Erkidegoko Administrazioari eta erakunde publikoei eragiten die. Printzipioak ere aplikatuko zaizkie: enpresa eta fundazio publikoei, Nafarroako Foru Erkidegoaren eta haren erakunde publikoen Administrazioari lotutako eskubide publikoko erakundeei, eta baita zerbitzu publikoak betetzen dituzten pertsona fisiko eta juridiko, publiko edo pribatuei.

Informatzeko betebeharra eta ekintzaren publizitatea arautzen dituen eredu berriak bi kontzeptu bereizten ditu. Alde batetik, `publizitate aktibo´-tzat jotzen da inork eskatu beharrik gabe Gobernuak eskura jartzeko betebeharra duen informazio garrantzitsua.

Bestalde, `informazio publikoa eskuratzeko eskubidea´ dago –hirugarren tituluan araututakoa-, aurrez eskatuta, eskaera egin beharrik izan gabe eta eskubidea egikaritzeko prozedura batekin (eskuratzeko mugak–datuen babesa, konfidentzialtasuna edo intimitatearen eskubidea, adibidez, epeak, ez onartzeko arrazoiak…). Eskaera ebazteko epe orokorra arau zehatzetan adierazitakoa da, eta aurreikuspenik ezean, hamabost egunetakoa, hogei egunetara igoz beren bolumen eta konplexutasunagatik hala eskatzen duten eskaeretarako. Isiltasuna ona da. Informazioa nola eta zer formatutan eman behar den ere arautzen da.

Lehen gaiari dagokionez, Foru Administrazioak webgunean jakinaraziko ditu Nafarroako Gobernukideen eta Herri Administrazioetako goi-karguen (Gobernuko kideen gabineteetako partaideak, erakunde publiko, sozietate publiko edo fundazio publikoetako administrari, zuzendari nagusi eta antzekoak salbu) ordainketa, jarduera eta ondasunak. Ordainsarien berri ere emango da.

Berrikuntza gisa, Foru Legeak orain jasotzen du, diru-laguntza publikoen onuradunek Administrazioei beren zuzendaritza eta gobernuko organoen ordainketen inguruko informazioa emateko betebeharra dutela, publiko egin ahal daitezen. Halaber, departamentu eta erakunde publiko ezberdinetan dauden sindikatuko liberatu-kopuruaren berri emango du, bai eta liberazio horiek Herri Administrazioari zer kostu eragiten dien.


Nahitaez publiko egingo den beste informazio batek aipatzen ditu: aurrekontuak, egikaritze-mailako kontuak, kanpaina instituzionaletako gastuak, sozietate eta fundazio publikoen sorrera eta fundazioari lotutako akordioak, aldi baterako kontratazio-zerrendak, akordioen laburpenak edo herritarrentzat interes orokorrekoak izan daitezkeen arau edo zirkularrak…

Gardentasun-kapitulu honetan, bigarren tituluan jasoa, legeak behartuko du jarduketako oinarrizko esparruetan garrantzi handieneko informazioa herritarren eskura jartzera, bereziki gardentasunari dagokionez: kontratazio publikoan, zerbitzuak emateko orduan, lankidetza-hitzarmenetan, diru-laguntzen jardueran eta lurralde-antolamenduko eta hirigintzako arloan. Legeak informazio publikoko erantzukizunezko unitateak sortzea jasotzen du.

Gainera, Foru Legeak ekimen pribatua sortzeko apustuaren alde egiten du informazio publikoaren berrerabilpena sustatuz.

2.000 sinadura arauzko ekimenak proposatzeko

Laugarren tituluak herritarren partaidetza eta laguntza arautzen ditu. Herri Administrazioak hura sustatzeko duen betebeharra jasotzen du eta partaidetzako hiru tresna berri jasotzen ditu: kontsulta-foroak, herritarren taulak eta herritarren epaimahaiak. Gobernuak Herritarren Partaidetza eta Laguntza Erregistroa foru-dekretuz arautuko du, eta bertan gai zehatzei buruz informazioa jasotzeko interesa duten herritarrek eta erakundeek beren borondatez izena eman ahal izango dute

Izaera orokorreko plan eta programak jendaurrean jarriko dira hilabete baino gehiagoz eta, erabakiak hartzeko orduan, partaidetzako emaitzak aintzat hartu beharko dira.

Partaidetzako eskubideei dagokienez, herritarrek araudi edo lege bat proposatzeko duten eskubideak 2.000 sinadura aurkeztea eskatuko du, eta Gobernua ekimena izapidetzera behartuta egongo da onartzen bada, edo ez bada onartzen, hura ukatzera.

Bosgarren tituluak jasotzen du, arauak duen apustu irmoa administrazio-jarduera modernizatu, arrazionalizatu eta sinplifikatzeko, eta gehienez ere bi urtetan Administrazioko Sinplifikazio Plan bat onartzera behartzen du. Seigarren tituluak esparru orokor bat egitea arautzen du Administrazioaren kalitatea etengabe hobetzen joan dadin.

Ordainketak, jarduerak eta ordainsariak

 

Foru Legearen proiektuak titulu zehatz bat –zazpigarrena– Gobernuko ekintzaren etika eta gardentasunari eskaintzen dizkio.

Titulu horrek jasotzen du, Gobernuko kideek eta Administrazioko goi-karguek interes orokorraren arabera eta beren kudeaketaren gardentasunaren arabera jarduteko duten betebeharra, 2011n onetsitako Gobernu Onaren Kodea betez, eta interes-gatazka izan daitekeenean jarduera pribatu oro uzteko duten betebeharra.

Gobernuko kideen nahiz goi-karguen tartamendu ofiziala jaun edo andrearena izango da, eta ondoren kargua.

Aipatu denez, Foru Administrazioak webgunean jakinaraziko ditu Nafarroako Gobernukideen eta Herri Administrazioetako goi-karguen ordainketa, jarduera eta ondasunak (Gobernuko kideen gabineteetako partaideak, erakunde publiko, sozietate publiko edo fundazio publikoetako administrari, zuzendari nagusi eta antzekoak salbu).

Publiko egingo dira ere, agintearen hasieran, agintean zehar eta amaieran dituzten ondasunak eta ondare-eskubideak. Jardueren erregistroak izaera publikoa izango du eta Ondasun nahiz Ondare Eskubideena Nafarroako Parlamentuak eta Comptos-en Ganberak aztertu ahal izango dute, besteak beste. Ondasun eta ondare-eskubideetatik beren balioa soilik emango da.

Bestalde, publiko egingo dira bai eta jasotako ordainsariak ere beren karguak uzten dituztenean. Gardentasunaren Foru Legeak bateraezintasunen Foru Legea aldatuko du, besteak beste; hala, kargua utzi ondoren, Gobernuko kideek, zuzendari nagusiek eta zuzendari-gerenteek hilero prestazio ekonomiko bat jasotzeko eskubidea izango dute; kopuru hori urtean guztira jasotzen zuten ordainsarien % 80aren hamabirena izango da. Prestazioa karguan izandako denboraren erdian zehar jaso ahal izango da, gehinez ere 24 soldata. Prestazioa ez da bateragarria izango: beste edozein lanengatik jasotako ordainsariekin, laneko edo merkataritzako jardueren diru-sarrerekin, Nafarroako Parlamentura joateagatik dauden dietekin edo publikoa den beste edozein erakunde edo instituziorekin; zuzendaritza-batzordeetara joateagatik dauden dietekin; edo aurreikuspen sozialeko edozein erregimen publikoko pentsioarekin. Nolanahi ere, diru-sarrera horiek ordainsariak baino txikiagoak badira, diferentzia jaso ahal izango dute.

Inolaz ere, lege-proiektuaren arabera, jaso ahal izango dute prestazio hori herri-administrazio edo mendeko erakunderen batean lanpostua gordeta duten enplegatu publikoek.

Legeak gobernuko ekintzaren beharrezko gardentasuna jorratzen du eta baita herritarrei kontuak ematea ere (herritarrekin erabaki politikoak, lorpenak eta zailtasunak partekatzeko betebeharra, ekintzak herritarren eskaerei egokitzea…; horretarako, tresna zehatzak ezarriko dira). Gobernu-aldaketa dagoenean botere-aldaketa gardenago egiteko arauak ere jasotzen dira (artxiboen egoerari buruzko informazio, zintzilik dauden gaiak…).

Zortzigarren tituluak berme administrativo eta judizialak eta epaiketaz kanpoko bermeak jasotzen ditu (Arartekoaren aurreko errekurtsoak, kexak…). Legea zenbait xedapenerekin amaitzen da, Tokiko Administrazioaren Foru Legeaaren erreformarekin, esaterako, aurreikuspen horiei egokitzeko, edo jendaurreko publizitatea euskaraz, era mailakatu batean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Gardentasun eta Gobernu Irekiaren Foru Legea
Sarritan egiten diren galderak
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa