(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Letizia Printzesa Nafarroako Lanbide Heziketari buruzko lan-jardunaldi batean izan da Imarkoaingo Cenifer-en asteazkena, 2012.eko martxoak 7


Egungo egoera eta Foru Erkidegoak garatzen dituen esperientziak ezagutu ditu, eta irakasle nahiz ikasleekin mintzatu da


Leticia Printzesa, Barcina Lehendakaria eta Iribas kontseilariaren artean, Automatismoko zikloko ikasleek egiten duten lana ikusten. ( irudia handitu )

Asturias eta Vianako Printzesa Letizia Andrea Imarkoaingo Energia Berriztagarrien Goi Mailako Ikastetxe Bateratuan (Cenifer) izan da, Lanbide Heziketako lan-jardunaldi batean; bertan Nafarroako hezkuntza-eskaintza honen egoera, haren erronkak eta puntako esperientziak ezagutu ahal izan ditu.

Jardunaldian, Printzesak, gainera, familia profesionalen eskola eta tailerren garapena ezagutu ahal izan ditu, eta hezkuntza-komunitateko ordezkariekin mintzatu da: arduradunak, irakasleak eta ikasleak.

Letizia Andrea Printzesa 11:30ak aldera heldu da Cenifer-en eraikin nagusira eta harekin batera iritsi da Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateen Idazkari Montserrat Gomedio Kindelán. Bertan, agintariek ongi-etorria egin die, eta guztien buru Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Angulo. Lehendakariarekin batera, Nafarroako Parlamentuko presidente Alberto Catalán Higueras eta Nafarroako Gobernuaren ordezkari Carmen Alba Orduna bertaratu dira.

Harrera-segizioa osatzen zuten ere: Noaingo (Elorz Ibarra) alkate Óscar Arizcuren Polak; Nafarroako lehen lehendakariorde Roberto Jiménez Alli-k; Nafarroako Gobernuaren bigarren lehendakariorde Álvaro Miranda Simavilla-k; Hezkuntzako kontseilari José Iribas Sánchez de Boado-k; Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateen zuzendari nagusi David Herreros Sota-k; Lanbide Heziketa Zerbitzuko zuzendari Marino Barasoain Romeo-k eta Energa Berriztagarrien Goi Mailako Lanbide Heziketako Ikastetxe Bateratuko zuzendari Jesús Usunáriz Madoz-ek.


Asturiasko Printzesa aerosorgailu baten maketa bati begiratzen ( irudia handitu )

Bisita bera eraikinaren atarian jarritako erakusketa txiki batekin hasi da; bertan energia ekoizteko zenbait elementu ikus zitezkeen: eguzki-labe bat, kontzentrazioko kolektore bat, ahari elektriko bat eta ur beroa gordetzeko gailu bat.

Jarraian, segizioak ikastetxeko hiru tailer bisitatu ditu; haietako bat instalazio fotoboltaikoei buruzkoa da, Ekipo eta Instalazio Teknikoen irakasle Jorge Manero-ren zuzendaritzapean; beste bi, berriz, automatismoei buruzkoak, eta Energia Sistemen Jorge Díaz irakasleak ematen ditu eskolak.

Bertan, Leticia Printzesa ikasleak egiten ari diren lanen inguruko interesa agertu du, egin dituzten ikasketen inguruan; horrekin batera, Energia Berriztagarrien eta Eraginkortasun Energetikoaren LHko beren zikloak amaitzean zer irteera izango duten, horren inguruan ere interesa agertu du.

Irakasleek Printzesari LH sustatzeak duen garrantzia helarazi diote, "ez baita industrializatutako gizarte bat ulertzen ondo gaitutako teknikari ertainik gabe".

Ikasleentzat, keinu on bat da Errege Etxeak Nafarroako LHn interesa azaldu izana.

Lan-saioaren edukia

Handik, Printzesak irakasleen gelara joan da, eta bertan ordu erdiz Lanbide Heziketako esparru ezberdinetako ordezkariekin lan-saio bat izan du. Bilkura horretan, Barcina Lehendakaria, Iribas kontseilaria, Hezkuntzako estatuko ordezkaria, LH Zerbitzuko zuzendaria eta ikastetxeko zuzendaria izan dira, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Prestakuntzako zuzendari Carlos Adín-ekin batera.

Irakasleen ordezkariek ere parte hartu dute: Salesianosetako LH ikastetxeko pedagogia-zuzendari Jorge Lanchas-ek eta Virgen del Camino ikastetxeko Ikasketaburu María Ángeles Lecumberri Navascués-ek, bai eta ikasleen ordezkariek ere: Leyre Santos Piquer eta Javier Carmona Arbe-k.

Azaldutako gaiak honako hauek izan dira: Nafarroako Lanbide Heziketako egungo errealitatea; bere egitura eta hezkuntzako eskaintza publiko eta pribatua, bai eta erronka nagusiak ere, irudiaren hobekuntzan eta nazioartekotzean oinarrituta. Talde horretan, energia berriztagarrietan eta osasunean Nafarroak dituen eta estatuan erreferentziazkoak diren bi ikastetxeren eragin berezia aipatu da.

Gainera, Letizia Andreak Foru Erkidegoan garatzen ari diren proiektu aitzindariak ezagutu ahal izan ditu, eta beste autonomia erkidego batzuetan ezar daitezkeenak. Alde batetik, Nafarroako Volkswagen-ekin prestakuntza-hitzarmena; bestetik, "Reyno Gourmet" jatetxeen hitzarmena ostalaritza-adarrean ikasleak prestatzeko eta, azkenik, "Dehesa Milagro" hitzarmena odol garbiko zaldiak hazteko.

Jarraian, proiektu horien ezaugarri nagusiak zehazten dira:

- Prestakuntza-hitzarmena Nafarroako Volkswagen-ekin

Hitzarmenaren helburua da ekoizpen automatikoko industrietan mantentze elektriko-elektronikoan, mekanikoan eta moldeen birdiseinuko mantenuan espezializatzeko ikastaroa sortzea elkarrekin. Prestakuntza planaren diseinua eta irakasleria mistoak dira, hau da, Volkswagen-enak eta Hezkuntza Sailarenak. 5 milioi euroko aurrekontuarekin, enpresak espresuki horretarako eraiki eta hornitu dituen instalazio batzuetan garatuko dituzte eskolak. Ekimen honetan Lanbide Heziketako hiru ikastetxek hartzen dute parte. Ikastaroan 18 ikaslek izango dute tokia eta urrian hasiko dela aurreikusten da.

- Hitzarmena "Restaurantes del Reyno" Elkartearekin

Lankidetza-proiektu integral honen helburua da Burlatako Ibaialde BHI-ko sukaldaritzako Zikloko ikasleen prestakuntza teoriko-praktikoa hobetzea. Ekimen honetan 13 jatetxek parte hartzen dute: Maher, Alhambra, Beti Jai, Josetxo, Túbal, Rodero, Enekorri, Europa, El Peregrino, el Molino de Urdaniz, Treintaytrés, La cocina de Alex Mújica eta Castillo de Gorraiz jatetxeek, hain zuzen ere. Hitzarmenak honakoak hartzen ditu barne: ikasleen prestakuntza praktikoa jatetxeetan (astean egun batean), chef-en eskolen programazioa, Jatetxe Zerbitzuen Zuzendaritzako Goi Mailako Prestakuntza Zikloaren curriculumaren baterako diseinua eta espezializaziorako ikastaro bat, eta Ibaialde BHI-ko etengabeko prestakuntzako ikastaroen eskaintza.

 

- Hitzarmena "Dehesa Milagro"-rekin, odol garbiko zaldiak hazteko

Hitzarmen honi esker, Zaldizko Jardueren Erdi Mailako Prestakuntza Zikloa izeneko Lanbide Heziketako ziklo berri bat jarriko da Milagro udalerrian. Eskolak odol garbiko zaldi ingelesak hazten dituen "Dehesa Milagro"ren instalazioetan izango dira; horrela, bi helburu beteko ditu: gazteei prestakuntzarako aukera eskaintzea eta enpresak duen langile kalifikatuen beharrei erantzun egokia ematea. Curriculuma Erresuma Batuan ere baliozkoa izango da.

 

Eskoletan egon da

Behin lan-jardunaldia amaituta, Asturiaseko eta Vianako Printzesak eskolen garapena ezagutzeko aukera izan du, honako lanbide-familia motetan:

-Mekanizazio-fabrikazioa. Ikasgela honetan ordenadore bidez gidatutako tornu baten pieza baten fabrikazioa ikusi ahal izan du. "Virgen del Camino" Ikastegi Bateratu Politeknikoko Fabrikazio Mekaniko Mekanizatuko hamar ikaslek osatzen dute taldea, Narciso Marín eta Pablo Esquiroz direlarik eskola horietako irakasleak.

-Hastapeneko Lanbide Kalifikazioko eta Kalifikazio Bereziko Programa. Ezintasunak dituzten pertsonei zuzendutako programa da eta Nafarroako Lanbide Heziketako Osasun-Teknikoko Sektoreko Ikastegi Bateratuan ematen dituzte eskolak. Zazpi ikasle eta Miguel San Julián Resano eta Lourdes Fernández Ugarte irakasleak egon dira ikasgelan eta biriketako bizkortzeari buruzko erakustaldi bat egin dute.

-Programazio industrial bidezko diseinua. Ikasgela honetan, CAD-CAM bidezko fabrikaziorako piezen diseinuari buruzko eskola baten garapena ikusi ahal izan du Printzesak; Salesianos G.H.I.P.ko Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko Goi Mailako Zikloko 10 ikaslek parte hartu dute eskola horretan, Ángel Sánchez Rosa eta Jorge Lanchas Rivero irakasleen gidaritzapean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Cenifer, nazio mailako erreferentziazko ikastetxe bat
Jardunaldian parte hartu duten Lanbide Heziketako beste ikastetxe batzuk
LH Nafarroan

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa