(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Kulturaren `Vianako Printzea´ Saria errekuperatu du bere jatorrizko formatuan asteazkena, 2012.eko martxoak 7


Deialdia bereizita ere egingo diren Elkartasun eta eta Mendekotasun sarietatik at geratu da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Kulturako `Vianako Printzea´ Saria bere jatorrizko formatuan errekuperatzea erabaki du, 1990etik 2009ra indarrean egon zena, hau da, Leyreko Monasterioan egindako banaketa-ekitaldi batekin, irabazleari diru-kopuru txikiagoa emanez eta Elkartasun eta Mendekotasun sarietatik at geratuz.

Foru Gobernuak erabaki hori hartu du gaur egungo egoera ekonomikoa ikusita eta hartutako herstura nahiz gastu-murrizketako irizpideekin bat etorriz. Zehazki, banaketa-ekitaldi sinple eta merkeago bat diseinatzen dihardu, eta 25.000 euroko sari bat jarri du; azken bi edizioetan 40.000 euroko saria zen.

Gobernu-bilkuran gaur onetsitako foru-dekretuan jasotzen denez, 1990ean, Nafarroako Gobernuak Kulturaren `Vianako Printzea´ Saria sortu zuen eta, harrezkero, urtero eman izan da eta kultur mailan nabarmendu diren pertsona nahiz erakundeen ibilbidea azpimarratu ditu, Nafarroako errealitateari lotuta daudenak bereziki.

1993. urtetik, eta etenik gabe, saria Asturias eta Vianako printze Felipe de Borbón jaunak banatu izan du, eta 2004. urtetik bere emazte eta Asturias nahiz Vianako Printzesa Letizia andrearen laguntzarekin.

Gobernuak Asturias eta Vianako Printzeari gonbita luzatu dio Kulturaren Saria banatzeko ekitaldiaren buru izan dadin. Oraindik data ez da erabaki, eta hura berriz ere Leyreko San Salvador Monastegian egitea proposatzen da; egun horretan, gainera, Nafarroako Erregeak omenduko lirateke, tradizioak eskatzen duen moduan.

2010ean, `Vianako Printzea´Saria `Vianako Printzea´Nafarroako Nazioarteko Sarien barnean geratu zen, Elkartasunaren Sariarekin batera, eta sortu berri den Mendekotasunaren Laguntzaren Sariarekin batera, eta 2010 eta 2011ko edizioetan, hiru sariak elkarrekin deitu eta banatu ziren.

Gaur onartutako foru-dekretuak Nazioarteko sari horiek sortutakoa ondoriorik gabe uzten du, nahiz eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentua Elkartasun eta Mendekotasunaren Laguntzaren sarien deialdi berrietan lan egiten ari den; azken horiek ustez bereizita egingo dira eta babesle pribatuen diru-laguntzarekin.

Maiztasuna eta epaimahaia

Hautagaitzak aurkezteko epea 2012ko apirilaren 14an amaituko da, Nafarroako Kultura Kontseiluak gaur eguerdian ezagutuko duen deialdiaren zirriborroaren arabera, eta haren txostenaren ondoren Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak onartuko du, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua emanez.

Kulturaren `Vianako Printzea´ Saria urtean behin banatuko da eta kultur munduko pertsona edo erakunde garrantzitsuen ibilbidea aitortuko du, sorkuntza-ekintza, arte plastiko, musika, literatura eta abarretan, nahiz zientzia, teknika eta ikerketan egiten den lana.

2012an 25.000 euroko saria izango da, eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak finantzatuko du. Foru-dekretuak erakunde laguntzaileekin egin daitezkeen hitzarmenei ateak zabalik uzten dizkie.

Kulturako Departamentuaren proposamenez Gobernuak izendatutako epaimahaia zazpi kidek osatuko dute –lehendakaria eta sei kide- sariari dagokion arloan ospe handia duten pertsona famatu eta profesionalen artean hautatuak. Ahotsa bai baina botorik izango ez duen idazkari bat Epaimahaian izango da bere eginkizunak betetzen. Gobernuak saria Foru Dekretuz emango du, epaimahaiaren proposamena ikusita.

Hautagaitzen aurkezpena

Hautagaitzak aurkeztu ahal izango dituzte: Nafarroako Kultura Kontseiluko kideek, edozein herrialdetako erakunde publikoek (gobernuak, ministerioak, udalak, unibertsitateak, akademiak, ikerketa-zentroak, enbaxadak, kontsulatuak…), edozein herrialdetan legeztatutako hezkuntza, kultura, gizarteko erakundeak eta GKEak, bai eta antolakuntzak nahiz epaimahaikideek beraiek gonbidatzen dituzten pertsona famatuak ere.

Kanpoan geratuko dira Saria norberarentzat eskatzen dutenek aurkeztutako hautagaitzak edo legez ordezkatzen duten erakundeak. Eskatutako dokumentazioaren artean, azalpen-memoria bat entregatzeko betebeharra azaltzen da; bertan pertsona edo erakundearen hautagaitzaren aurkezpena bermatzen duten merezimendu garrantzitsuak jasoko dira. Jaso ahal izateko, saritutako erakunde edo pertsona arduradunak sari-banaketa ekitaldi ospetsuan egon beharko du.

Hautagaitzak aurkezteko epea oinarri hauek argitaratu eta hurrengo egunean hasten da eta 2012ko apirilaren 14an amaituko da. Proposamenak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Nagusi Teknikora bidaliko dira, Navarreria kalea, 39-1, 31001 Iruñean (Espainia) dagoena, posta ziurtagiriz, gutun-azalean "2012ko Kulturaren Viana Printzea Saria" adieraziz. Bidalketa mezulariz eginez gero, fax-ez jakinarazi beharko da (+34 848 424 629) hura emititzen den egun berean. Eskaerak posta elektronikoz bideratzen badira, honako helbide honetara bidali beharko dira: premioprincipedeviana@navarra.es

Epaia prentsaurrekoan jakinaraziko da eta Saria zer erakunde edo pertsonari ematen zaion esango da edo, hala badagokio, hura eman gabe geratu dela adieraziko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa