(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2011n erretiratutako eta hildako 21 suhiltzaile eta salbamenduko txakur-taldea omendu ditu osteguna, 2012.eko martxoak 8


Jiménez lehendakariordea suhiltzaileen zaindariaren ospakizunaren buru izan da Cordovillan


Taldeko argazkia

Jiménez lehendakariordea eta beste agintari batzuk omendutako suhiltzaileez inguratuta. ( irudia handitu )

Roberto Jiménez Alli suhiltzaileen urteroko ospakizunaren buru izan da. Bertan, Nafarroako Larrialdi Agentziak (NLA) iaz erretiratutako edo hildako 7 suhiltzaile profesional omendu ditu eta baita 2011n erretiroa hartu zuten 14 suhiltzaile boluntario ere. Salbamenduko txakur-taldea ere omendu da.

Suhiltzaileen zaindari San Juan de Dios ospakizuna dela eta egin den ekitaldi instituzionala 13:30ean burutu da Cordovillako (Galar) suhiltzaileen egoitza nagusian; bertan parte hartu dute ere Justizia eta Barneko zuzendari nagusi Inmaculada Jurío Macaya-k; Nafarroako Larrialdi Agentziaren zuzendari-gerente José Mª Vázquez Royo-k; eta Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamenduko zuzendari Javier Vergara Falces-ek.

Bere agerraldian, Jiménez lehendakariordeak gogora ekartzeaz gain, eskertu egin du "suhiltzaileek urtero egiten duten lan handia". "Gizartearentzat egiten duzuen lanaren garrantzia handia da, eta ezin da inorentzat oharkabean geratu", adierazi du.

Jiménezek ere "benetako eta amaigabeko esker oneko " hitzak izan ditu José Ramón Echeverría Echavarren suhiltzaile profesionalarentzat; zoritxarrez, lanean ari zela hil egin zen, herritar guztien mesederako lanena ziharduela".


Aretoaren ikuspegi orokorra

Suhiltzaileen zaindariaren ospakizuneko ekitaldi nagusira bertaratutakoak. ( irudia handitu )

Omendutako suhiltzaileak

Ekitaldian 2011n erretiroa hartutako suhiltzaileak omendu dira: Jesús Mª Astiz Lizarraga, Antonio Manuel Baigorri Remírez, Alfonso Jáuregui Blanco, Pedro Larrañeta Rozpide, Carmelo López Aldama eta Luis Sandua Arce; eta José Ramón Echeverría Echavarren suhiltzailea ere, Lozan (Berriobeiti) izandako ezbehar baten ondorioz hil zena.

Gainera, Nafarroako Larrialdi Agentziak ere iaz erretiroa hartu zuten suhiltzaile boluntarioak ere omendu ditu: Ramón Etxenike Fagoaga, Juan Mª Etxeberria Tapia, Pedro Joaquín Goñi Echepare, José Mª Goñi Echepare, Iosu Goia Etxeberria, Francisco Guerrero Calvera, José Mª Hernandorena Huarte, José Luis Hernandorena Huarte, Manuel Iriarte Huarte, Julián Lekuona Martikorena, Juan Maia Tapia, Marcos Maritxalar Goñi, José Antonio Sainz Irigoien eta Antonio Zubieta Albistur.

Omenaldia salbamenduko txakur-taldeari

Bestalde, eta 2007tik egin duen moduan, NLAk ere larrialdien artapen eta salbamenduko eremuan Nafarroako Gobernuarekin lan egiten duten erakunde baten lana ere eskertu nahi izan du.

Oraingoan salbamenduko txakur-taldea omendu dute. Talde horrek Nafarroako Larrialdi Agentziarekin lan egiten du, eraispenetan eta elur-jauzietan desagertuta edo atera ezinik geratzen diren pertsonak bilatu eta erreskatatzen.

Hamabost pertsonak (gidariak) eta trebatutako hogei bat txakurrek osatutako talde hau Nafarroako larrialdien sistema publikoaren zati da, eta eguneko 24 ordutan prest dago urte guztian NLAk eskatzen duenean jarduteko; erakunde horrekin lankidetza-hitzarmen bat sinatuta du.

Aurreko edizioetan ondorengo lekuetako suhiltzaile boluntarioak ere omendu dira: Agoitz, Bera, Goizueta, Leitza, Lesaka, Izaba eta Luzaide; Uretako Erreskateko Taldea; Gurutze Gorria eta DYA; Segurtasuneko Aholkularien Elkartea eta Coyotair enpresa.

9.600 jardueratik gora iaz

Iaz, Nafarroako Gobernuaren suhiltzaileek 9.664 jarduera egin zituzten, aurreko urtean baino % 5 gehiago. Kopuru horretatik, % 43ak salbamendu eta erreskateekin zerikusia zuen, % 25ak laguntza teknikoekin (ateak irekitzea, ura ateratzea, zuhaitzak eta objektuak kentzea…) eta % 22ak suteekin.

Salbamenduei dagokienez, gaixoen premiazko garraioa esku-hartze horien guztien % 80 izan zen. Suteei dagokienez, nabarmendu behar da baso-kanpainei lotutakoak egindako jardueren % 50 zirela, nahiz eta azken hiru urteotan sute-mota horiek pixkanaka murriztu egin diren. "Ziur nago hori, zati handi batean, zuek egindako lan handiagatik izan dela prebentzioari dagokionez eta, jakina, aireko baliabideen eraginkortasun handiagatik", aitortu die Jiménez lehendakariordeak.

2011n ere inbertsioak egin dira: Nabaskozeko suhiltzaile-etxeko berritze-lanak eta zabaltzea; ekipamendu bereziak erostea ezbehar kimikoen aurrean lan egiteko; garraio pertsonaleko lau ibilgailuren erosketa, hiru furgoneta eta baita ura ateratzeko hiru gurdi ere eta langile guztien kaskoen barnean jarritako komunikazio-sistemak. Mantenu-lan eta birziklapeneko lau prestakuntza-ekintza ere egin dira, eta baita espezializazioko beste bost ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa