(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak langabeentzako prestakuntza-ikastaroen deialdia argitaratu du osteguna, 2012.eko martxoak 8


Deialdiari esker, prestakuntzako zentroek ikastaro propioak programatu ahal izango dituzte enpresetan hautematen dituzten beharrekin bat etorriz 


Langabeentzako prestakuntza-ikastaroen deialdiari buruzko bilkura.

NEZak prestakuntza-zentroekin egindako bilkura langabeentzako ikastaroetarako laguntzen deialdiari buruz. ( irudia handitu )

Iragan martxoaren 5eko Nafarroako Aldizkari Ofizialak (NAO) 2012an langabeentzat bereziki bideratutako lanbide-heziketako ikastaroetarako diru-laguntzen deialdia argitaratu du.

Deialdi honetan dauden berrikuntzak prestakuntzako zentroek zuzenean ezagutu zituzten Nafarroako Enplegu Zerbitzuak antolatutako bilera batean; bertan zentro horietako ehun bat ordezkari izan zen.

117 ikastaroetako bat emateko lehiatzen dute, lan-merkatuan hautemandako prestakuntza-beharrekin bat etorriz. Prestakuntzako lehen ikastaroak apirilaren erdialdera ematen hasiko direla aurreikusten da.

Aurtengo deialdiko berrikuntzetako bat ikastaroen katalogoa irekia dela da, eta horrek prestakuntzako zentroei beraiei, enpresekin batera, ikastaroak proposatzea uzten die haiek hautemandako beharren arabera. Era horretan, 2.961.015 euro bideratzen dira NEZaren katalogoan jasotako prestakuntzako jarduerak finantzatzeko (deialdiaren II. eranskina) eta 700.000 euro zentroek proposatutako jardueretarako.

Aurten, gainera, 10.000 euroko partida bat jasotzen da ezintasunak dituzten pertsonei arreta emateko egokitzapenak egite aldera beharra daramatzaten prestakuntza-jarduerak finantzatzeko. Exijitutako titulaziorik gabeko pertsonei arreta-ahalegin berezia eskainiko zaie ere 2. eta 3. mailako profesionaltasun-ziurtagiriaren ikastaroetan parte har dezaten. Xede horretarako, ikastaroak eskaintzen dira gaztelanian, matematiketan eta informatikan gaitasunak hobetzeko.

Nafarroako Enplegu Zerbitzua Nafarroan enplegurako lanbide-heziketa kudeatzen duen Nafarroako Gobernuaren organoa da eta, horretarako, bi deialdi daude, hurrenez hurren, okupatutako pertsonentzat eta langabeentzat, nahiz eta bi deialdiek egoera batean edo besteak dauden pertsonei lagun diezaieketen. Langabeentzako deialdia homologatutako 92 zentroren bidez ematen da, NEZen bidez, esaterako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa