(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 895.000 euro jarri ditu 2012an udalen kultur jarduerei laguntzeko ostirala, 2012.eko martxoak 9


Hiru deialdi sustatzen dira: antzerki Sarerako laguntzak; Arte eta Kultura programako kultur jarduerak egiteko; eta jarduera artistiko eta kulturalak elkarrekin antolatzeko


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak laguntzen deialdia egin du 2012. urtean udalen kultur jardueretarako, horretarako 895.000 euro jarriz.

Kopuru hori hiru deialditan banatzen da: "Nafarroako Antzokien Sarea" deialdia; diru-laguntzen deialdia Arte eta Kultura programa osatzen duten kultur jarduerak egiteko; eta jarduera artistiko eta kulturalak elkarrekin antolatzeko deialdia.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia-k deialdi horiek aurkeztu ditu prentsaurrekoan eta, harekin elkarrekin, Kulturako zuzendari Ana Zabalegui Reclusa eta Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioko lehendakari Mariano Herrero Ibáñez izan dira.


 

Nafarroako Gobernuak laguntzen deialdia egin du 2012an udalen kultur jardueretarako, horretarako 895.000 euro jarriz.

Kopuru hori hiru deialditan banatzen da: "Nafarroako Antzokien Sarea" deialdia; diru-laguntzen deialdia Arte eta Kultura programa osatzen duten kultur jarduerak egiteko; eta jarduera artistiko eta kulturalak elkarrekin antolatzeko deialdia.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia-k deialdi horiek aurkeztu ditu prentsaurrekoan eta, harekin elkarrekin, Kulturako zuzendari Ana Zabalegui Reclusa eta Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioko lehendakari Mariano Herrero Ibáñez izan dira.

"Nafarroako Antzokien Sarea" deialdia

"Nafarroako Antzokien Sarea" deialdiaren xedea da talde profesionalen arte eszenikoen programazioari laguntza ematea da Nafarroako udal-titularitatekoa den gune eszenikoetan, eta 2011ko azaroaren 3tik 2012ko azaroaren 4ra egindako ikuskizunen programari eragiten diote. Laguntzen onuradunak izateko Nafarroako Antzoki Sareko kide izan beharko dute 2012-XII-31n, edo bestela, espazio eszeniko baten titularra den Nafarroako udal bat izatea; azken horrek barnean dauden udalak betetzen dituzten baldintzak bete beharko ditu. Laguntza horiek ere jaso ahal izango dituzte, udalaren aginduz gune eszeniko bat kudeatzen duten tokiko erakundeek. 471.000 euroko aurrekontu-partida bat dago konpromiso horiei aurre egiteko.

Kontseilariak adierazi duenez, kopuru hori iaz emandakoa baino % 25 gehiago da. Azaldu duenez, era horretan baliabideen eraginkortasuna handitzen da, azpimarratzean laguntzak jarduera berari eman behar zaizkiola kudeaketa-gastuei eman baino lehen.

471.000 euro horiei, gainera, Nafarroako Antzoki Sarea kudeatzeko erabiliko diren beste 70.000 euro erantsi behar zaizkio, eta horrek deialdia 541.000 eurora igotzea dakar.

Onartutako aurrekontua eskaeren baremoa egitean lortutako puntuazioaren arabera finkatuko da, eta diruz lagunduko da soilik arte eszenikoetako profesionalen zati batek ikuskizunen kontrataziotik sortutako gastua, bai eta egile-eskubideen kontzeptuan ordaindu behar den gastua ere. Laguntzak, gehienez ere, kontzeptu horietan egindako gastuaren % 80koak izango dira.

Kanpoan geratzen dira, hala ere: garraio, janari eta ostatuko gastuak, ikuskizun baten osagarri diren ikastaro, tailer eta hitzaldiak, tokiko jaiak edo zaindariaren jaiak direla eta antolatutako programazioak eta jarduera artistikoak, eta udalerriko erakunde artistiko edo kulturalek parte hartzen duten jarduerak.

2012ko Arte eta Kultura programa osatzen duten kultur jarduerak egiteko deialdia

Deialdiaren helburua kultur jarduerak Nafarroako tokiko erakundeetan sustatzea da, eta kultur jarduerak dira: zinema, dantza, hedapena, gauzatzea, etnologia, erakusketak, antzerkia, folklorea, magia edo musika. 2011ko azaroaren 3tik 2012ko azaroaren 4a bitarte egindako jarduerak finantzatzen dira.

Laguntza horien onuradunak 1.000 eta 40.000 biztanle arteko tokiko erakundeak dira; 1.000 biztanle baino gutxiagoko tokiko erakundeak beste tokiko erakunde batzuekin adostuta kultur jarduerak aurkezten dituztenak eta orotara 1.000 biztanle baino gehiagoko biztanleriara iristen direnak, eta beren kultur jarduerak zuzenean tokiko erakundeen bidez kudeatzen dituzten erakunde edo entitateak. Deialdi horretarako, 247.000 euroko aurrekontua dago.

Deialdi honetan diru-laguntzaren gutxieneko zenbateko bat ezartzen da erakundearen biztanleria-kopuruaren arabera. Diru-laguntzak, gehienez ere, onartutako aurrekontuaren % 40koak izango dira.

Udalerriak egindako kultur jardueretatik sortutako gastua soilik lagunduko da diruz, eta kanpoan geratuko dira: garraio, janari eta ostatuko gastuak; tailer, hitzaldi eta sariak; tokiko jaiak edo zaindariaren jaiak direla eta antolatutako programazioak eta jarduera artistikoak, Eguberriari lotutako jarduerak eta udalerriko erakunde artistiko edo kulturalek parte hartzen duten jarduerak.

Eskaerak baloratzeko orduan eta laguntzaren zenbatekoa erabakitzeko orduan, batzordeak aurkeztutako programaren interesa eta programaren kalitatea aintzat hartuko ditu, aurrekontuan egin den ahalegina biztanleei dagokienez eta kultur kudeaketako teknikari bat egotea funtzionarioa edo kontratatua.

2012ko deialdi honetako berrikuntza da 1.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriei parte hartzeko aukera ematen zaiela, baldin eta kudeatzaile batek edo kultur kudeaketako enpresa batek egindako proiektu bateratu bat aurkezten badute. Baremo baten aplikazioa ere sinplifikatu da eskaerak ebaluatzeko.

Jarduera artistikoak eta kulturalak elkarrekin antolatzeko deialdia

Diru-laguntza horiek bideratzen dira, kultur kudeaketan tekniko bat duten Nafarroako udalerrietako jarduera artistiko eta kulturalen programak (antzerkia, musika, dantza, erakusketak eta antzeko beste zenbait) antolatzen laguntzeko.

2012ko urtarrilaren 7tik abenduaren 1a bitarte egiten diren programei eragiten die, eta programetan jasotako jarduerak elkarrekin edo adostuta antolatu beharko dira, hau da, zenbait udalen artean erakunde artistiko bera duten zirkuituak eginez, proposatutako programak errentagarriak egiteko xedearekin.

Tokiko erakunde bakoitzak, gehienez ere, elkarrekin edo adostutako bi programetan parte hartu ahal izango dute. Udalerriek kultur kudeaketan funtzionarioa edo lan kontratatua den teknikari bat izan beharko dute, edo kultur zerbitzuak enpresa pribatu batekin kontratatuta izatea. Diru-laguntza horietarako 107.000 euro jarri dira.

Programa bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa haietako bakoitzean lortutako puntuazioarekin zuzenean proportzionala izango da, nahiz eta ezingo duen inoiz onartutako aurrekontuaren % 50a gainditu.

Deialdiaren ondorioetarako, diruz lagundu daitekeen gastutzat hartuko da soilik, kultur kudeaketan teknikari bat duten Nafarroako udalek antolatutako jarduera artistiko eta kulturalak egitetik sortutakoa (antzerkia, musika, dantza, erakusketak eta antzeko beste zenbait), eta kanpoan geratuko dira tokiko jaiak edo zaindariaren jaiak direla eta antolatutako jarduerak.

Aurkeztutako eskaeren balorazioan eta laguntzaren zenbatekoa erabakitzeko orduan, batzordeak programatutako jardueren interesa eta kalitatea aintzat hartuko ditu, tokiko esparruan jarduera artistiko eta kulturalek zer ekarpen egiten duten eta aurrekontuari nola egokitzen diren.



Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa