(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Euskadiko Kutxak hitzarmen bat izenpetu dute kreditua ekintzaileei eta mikroenpresei zabaltzeko ostirala, 2012.eko martxoak 9


Finantza-erakundeak xede horretarako 2 milioi euro jarriko du Nafarroan


Transcripción textual del video

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko kontseilari Lourdes Goicoecheak eta Euskadiko Kutxako lurraldeko zuzendari Francisco Javier Cortajarena Goñik, hitzarmen bat izenpetu dute gaur goizean ekintzaileei eta enpresa txikiei finantzaketa-lerroak zabaltzeko. Helburu horretarako, finantza-erakundeak 2 milioi euroko kreditu-lerro bat eman du.

Helburua da, autoenpleguko proiektuak eta enpresa txikiak, autonomoen negozioak eta norberaren konturako profesionalen ekimenak abian jarri, sendotu eta zabaltzea.

Nafarroako Gobernuaren eta Euskadiko Kutxaren artean izenpetutako hitzarmena ekintzaileei eta enpresa txikiei kreditu-lerro bat zabaltzeko.

Goicoechea kontseilaria eta Javier Cortajarena Nafarroako Gobernuaren eta Euskadiko Kutxaren arteko hitzarmena izenpetzen ekintzaileei eta enpresa txikiei kreditu-lerro bat zabaltzeko. ( irudia handitu )

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko kontseilari Lourdes Goicoecheak eta Euskadiko Kutxako lurraldeko zuzendari Francisco Javier Cortajarena Goñik, hitzarmen bat izenpetu dute gaur goizean ekintzaileei eta enpresa txikiei finantzaketa-lerroak zabaltzeko. Helburu horretarako, finantza-erakundeak 2 milioi euroko kreditu-lerro bat eman du.

Helburua da, autoenpleguko proiektuak eta enpresa txikiak, autonomoen negozioak eta norberaren konturako profesionalen ekimenak abian jarri, sendotu eta zabaltzea.

Hitzarmen honen esparru honetan, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak autonomo nahiz mikroenpresen finantzaketa-beharrak hautemango ditu, eta ekintzaileen informazio, aholkularitza eta prestakuntzako zereginak egingo ditu beren enpresa-proiektuari dagokionez, eta haien bideragarritasun-txostenak egingo ditu eskaerak Euskadiko Kutxara bidali aurretik eta, hala badagokio, kreditua emateko. Maileguen zenbatekoa Euskadiko Kutxak ezarriko du operazio ezberdinen beharren arabera.

Eskatzaileak pertsona fisiko edo juridikoak izan daitezke eta finantzaketa-epea 60 hilabetekoa da, hautazko gabealdiko 6 hilabete barne, eta era berezian 84 hilabeteraino luza daitekeena. Kredituaren bermeak finantza-erakundeak aztertuko ditu kasu bakoitzean, eta operazio bakoitzaren arabera eskatuko dira, nahiz eta ezinbestekoak diren enpresa-plana eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bideragarritasunaren aldeko txostena ematea.

Goicoechea kontseilariak baieztatu duenez, kontua "finantzaketa sutatzea eta hura ekintzaileei errazten laguntzea da, eta negozio berriak abian jartzen laguntzea enpleguaren sorrera eta sendotzea sustatzeko xedearekin".

Euskadiko Kutxako lurraldeko zuzendari Javier Cortajarenak adierazi duenez, "Nafarroako Gobernuarekin izenpetutako akordio hau berme bat da, eta era berezian aberasten du Euskadiko Kutxak ekintzaile nafarrei eskaintzen ari zaien laguntza".

Euskadiko Kutxa

Euskadiko Kutxa gizarte-ekonomiaren enpresa bat da, kreditu-kooperatiba bat, eta bere oinarrizko helburuen barnean, enpleguaren sorrerak leku aipagarri betetzen du, Mondragon Korporazioaren bidez, 4.000 pertsona baino gehiago lanean dituen 14 enpresa ditu, eta foru-erkidegoaren enplegu guztiaren % 1,5a da.

Euskadiko Kutxak autoenplegua indartu eta sustatzen du enpresa-ekimenei lagunduz eta aukera-berdintasunaren alde eginez. Gainera, langileen artean enpresa-kultura ereiteko lan egiten du, laguntza egokiarekin bere proiektuaren baitan lanpostu berriak sortuko dituztela susmatuz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa