(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lanbide-orientazioko eta lan-munduratzeko ekintzetarako diru-laguntzen deialdia zabaldu da astelehena, 2012.eko martxoak 12


Laguntzak bideratuta daude, enplegu-maila hobetzeko, autoenplegua sustatzeko eta lan-merkatuaren azterketak egiteko


Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoak lanbide-orientazioko eta lan-munduratzeko ekintzetarako diru-laguntzen deialdia argitaratu du. Deialdi hori, Nafarroako irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat da, jarduera horretan gutxienez 3 urteko esperientzia dutenak eta garatzeko baliabide propioak dituztenak. Helburu horretarako, Nafarroako Gobernuak 384.00 euroko gastua bideratzen du.

Deialdia arautzen duen araudia iragan martxoaren 9ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu zen, eta eskaerak egiteko epea martxoaren 10etik apirilaren 10a bitarte zabalik dago.

Deialdi honekin bat datozen diruz lagundutako jarduerak honako hauen tutoretza, tailer eta aholkularitza dagozkie: 1) informazio, orientazio, motibazio eta aholkularitzako ekintzak barnean hartzen dituen enplegu-maila hobetzea ; 2) autoenplegua sustatzea, eta 3) lan-merkatua aztertzea.

Enplegu-maila hobetzeko eta autoenplegua sustatzeko ekintzak honako pertsona hauentzat dira: langabeak, batez ere gazteak eta iraupen luzeko langabezia-egoeran dauden 45 urte baino gehiagoko pertsonak, eraikuntza-arlotik eta krisian dauden beste sektore batzuetatik datozenak, eta kualifikazio txikikoak, ezintasuna dutenak edo lan-bazterketako arriskuan daudenak, bai eta Lanbide Heziketa ikasleak, eta DBH nahiz Batxilergoko azken ikasturtean daude ikasleak ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa