(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2012ko udako jardueren programa eskaini du 12 eta 19 urte bitarteko gazteentzat asteartea, 2012.eko martxoak 13


Aurretiko izen-ematea martxoaren 13an hasi eta apirilaren 12an amaituko da Gazteentzako Arreta Zerbitzuan edo www.juventud.navarra.es  webgunean


Kartel iragarlea. ( irudia handitu )

Nafarroako Gazteria Institutuak udako jardueren programa argitaratu du jada 12 eta 19 urte arteko neska-mutilentzat. Jarduerak lau ataletan banatuta daude: jarduerak Nafarroan, beste Autonomia Erkidego batzuetan, atzerrian eta landa-lanetan. Aurretiko izen-ematea martxoaren 13an hasi eta apirilaren 12an amaituko da.

Egin ahal izateko, Gazteentzako Arreta Zerbitzura dei daiteke (848 423 900) astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Interesdunak aurretik izena eman ahal izango du nahi duen atal-kopuru guztietan, baina behin bakarrik haietako bakoitzean, eta atal bakoitzari dagokion zenbakia emango zaio. Zenbaki horrek izena emateko ordena adierazten du behin zozketa egin ondoren. Aurrez izena ere eman daiteke ondorengo webgunearen bidez: www.juventud.navarra.es  

Apirilaren 13an, 10:00etan, Nafarroako Gazteria Institutuan izena emateko ordena ematen duen zozketa egingo da, eta lau zenbaki independente lortuko dira, jarduera-atal bakoitzerako bat.

Izen-emateen emaitza eta egutegia jarriko dira, Nafarroako Gazteriaren Institutuan, Tafalla, Lizarra eta Tuterako gazteentzako informazio-bulegoetan eta ondorengo webguneetan: www.juventud.navarra.es eta www.infojoventudela.es

Izen-emateak

Zozketan lortutako zenbakitik aurrera hasiko da, ordena korrelatiboari jarraiki. Bere txanda iritsita izena ematen ez duen pertsonak bere plazari uko egiten diola iritziko da eta, beraz, hurrengo zenbakira pasako da.

Izena jarduera batean bakarrik eman ahal izango da, eta aurreko urteetan jarduera horretan bertan parte hartu ez duten gazteak lehenetsiko dira.

Izena honako egun hauetan eman ahal izango da: jarduera atzerrian: apirilaren 17, 18 eta 19an; Autonomia Erkidegoetan: apirilaren 20, 23, 24, 25 eta 26an; landa-lanetan: maiatzaren 2an eta 3an; jarduerak Nafarroan: maiatzaren 7an eta 8an.

Plaza gorde ondoren, plaza hori behin betikoz baieztatuko da ordainketa izena eman eta 24 orduko epearen barnean egiten denean. Hala egin ezean, eskubidea galduko da. Izena modu presentzialean eman beharko da.

Izena honako puntu hauetan eman daiteke:
- Iruñean, Gazteentzako Arreta Zerbitzua, Yanguas kalea eta Miranda 27.
- Lizarran. Gazteentzako Informazio Bulegoa. "Maria Vicuña·Gazteentzako Etxea. Tel.: 948 556 331 era 948 556 329
- Tafalla, Tafallako Udala. Gazteentzako Bulegoa. Tel.: 948 703 449 y 948 701 811
- Tuteran, Lestonnac Gazteentzako Etxea, gizarte-etxea. San Martzial kalea, 25.
Tel.: 948 826 367 (ongi-etorriko mezuaren ondotik 1 zenbakia markatu).

Bestalde, maiatzaren 4tik aurrera, nahi duten gazte guztiek hutsik geratu diren landa-lanetako plazetan izena aman ahal izango dute, aurretiko izen-ematerik gabe; maiatzaren 16tik aurrera, berriz, udako jardueretan hutsik geratu diren plazetan.

Kuotak eta beherapenak

Jarduera bakoitzari jarritako kuotaren barnean irteera-itzulerako bidaiak sartzen dira (landa-lanetan eta hala adierazten duten jardueretan salbu), ostatu hartzea kanpin-dendan edo gazteentzako aterpetxean, janaria, zuzendaritza teknikoa eta programaren barneko jarduerak. 14 urte baino gutxiagoko gazteei gazte-txartelak jarritako prezioa aplikatuko zaie.

Beherapenak izango dira familia ugarientzako jardueren prezioetan eta baita lanbide arteko gutxieneko soldataren bikoitza edo txikiagoa den biziraupen-errenta egiaztatzen duten familia-unitateen prezioetan edo familia-buruak langabezia-egoeran dagoela egiaztatzen badu. Kuotaren beherapena eskatu behar bada, ezinbestekoa da Gazte Txartelaren fotokopia aurkeztea (14 urtetik beherakoei Gazte Txartelaren prezioa aplikatuko zaie zuzenean), familia ugariaren txartelaren fotokopia, PFEZ aitorpenaren fotokopia eta familia-buruaren langabezia-egoera.

Gaixotasunaren eta medikazioaren asegurua parte-hartzaile bakoitzaren esku geratzen da.

Parte-hartzaileek jarduera horiek hasi aurretik, datei, beharrezko materialari eta programaren garapenari buruzko informazio zehatzagoa jasoko dute.

Bestalde, 18 eta 30 urte artekoek, beste Espainiako Autonomia Erkidegoetan, Europar Batasuneko nahiz atzerriko herrialdeetan beraientzat antolatu diren landa-lan solidario motak kontsultatu ahal izango dituzte laster.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa