(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Soria ministroari eskatu dio funtsak jar daitezela energia berriztagarriak ikertzeko asteartea, 2012.eko martxoak 13


Nafarroako Gobernuak sektoreari laguntza ematea nahi du I+G+ b-ri emandako laguntzen bidez ekoizpenari emandako primak kentzean


Barcina Lehendakaria eta Soria ministroa energia berriztagarrien egoera eta etorkizunaren inguruan gaur izan duten elkarrizketan.

Barcina Lehendakaria eta Soria ministroa energia berriztagarrien egoera eta etorkizunaren inguruan gaur izan duten elkarrizketan. ( irudia handitu )

Nafarroako lehendakari Yolanda Barcina Angulo Industria, Energia eta Turismoko ministro José Manuel Soria López-ekin elkarrizketatu da gaur arratsaldean Diputatuen Kongresuko egoitzan. Lehendakariak energia berriztagarrien sektoreko enpresek ikerketa eta garapenerako (I+G+b) laguntzak jasotzeko duten beharra helarazi dio ekoizpenagatik jasotzen zituzten primen kentzea konpentsatzeko.

Barcina Lehendakariarekin batera, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilari Lourdes Goicoechea ere izan da elkarrizketan, eta baita Energia Berriztagarrien Zentro Nazionaleko (Cener) zuzendari José Javier Arméndariz ere.

Soria ministroak harrera ona egin die kontuen murrizketari lotutako berriztagarrien sektorean egin beharreko inbertsio teknologikoei, elkarrizketaren amaieran Barcina Lehendakariak azaldu duenez.

Testuinguru honetan, Espainiako Gobernuak INNTECMAR proiektuari babesa ematen dio. Proiektu hori Kanariar irletako Plataforma Oceánicaren entsegu-arloan energia eolikoaren ikerketa eta garapenari buruzkoa, eta haren helburu nagusia 5MWeko aerosorgailu bat instalatu eta operatzea da (Gamesak egindakoa) zimendatze finko berritzaile baten gainean (Kanariar irletako Grupo Ingeniería Oceánica enpresa). Proiektu honetan, Cenerek aerosorgailua kokatuko den plataforma eraikiko du, Nafarroako Alaitz mendilerroan eraiki denaren antzekoa.

Ministroa bat etorri da ere Ministeriori atxikitako Energia Aurrezteko eta Dibertsifikatzeko Institutuak (IDAE) Eraikuntzako Eraginkortasun Energetikorako Inbertsio Funtsan parte har dezan, eta Nafarroako Gobernua sustatzen ari dena batez ere izaera pribatuaren aldetik, Sodena enpresa publikotik 3 milioi euro jarriz, eta Cener kudeaketa-sozietatean sartuz.

Azkenik, bilkuran erabaki da IDAEko zuzendari nagusi Fidel Pérez Montesek Cener Fundazioaren patronatuan parte hartuko duela, Nafarroan egoitza duen erreferentziazko zentro honek Nazioko Gobernuarekin elkarrizketa edo harremana hobetu dezan.

Espainia munduko erreferentzia da nazioarteko merkatuetan lidergoan dauden enpresekin, sektore eolikoari lotutako 100 industria-zentrotik gora, eta haietatik 18 aerosorgailuen muntaia-lantegiak dira, eta 17.900 lanpostu zuzen ditu. Alde horretatik, Alde horretatik, Nafarroako Gobernuak irizten du Espainian instalatutako gaitasunaren egungo soberakina, ekoizpeneko primak kentzeko errege dekretuan emandako arrazoietako bat dena, egoeraren araberakoa dela; beraz, beharrezkoa da I+G+b sektoreari laguntza ematen jarraitzea.

Nafarroa erkidego aitzindaria da energia berriztagarrietan. Bertan sortu zen 1989an sektoreko lehen enpresetako bat (EHN, orain Acciona), eta energi eolikoko lehen aerosorgailuak El Perdon mendian jarri ziren 1994an. Harrezkero, Foru Erkidegoaren energia-balantzeari berriztagarriek egindako ekarpenak nabarmen egin du aurrera, eta 2009tik Nafarroak 2020rako EBak jarritako helburua betetzen du, hau da, energia berriztagarriek azken energia-kontsumoan % 20 baino gehiagoko pisua izan behar dutela. Berriztagarriek sortutako elektrizitatea Nafarroako biztanleek eta bertako enpresek kontsumitutakoarekin lotzen bada, kuota % 80ra heltzen da.

2010ean, Nafarroako energia-faktura 1.942 milioi eurokoa izan zen (lurraldeko BPGaren % 10). Berriztagarrien eta Kogenerazioko energia-ekoizpena 4.413 milioi megawatt/h-koa izan zen, hau da, Nafarroako ekonomiarako 468 milioi euroko diru-sarrera ekarri zuen (BPGren % 2,4). Alderatzeko datuetan, energiaren merkatuak nekazaritza-sektorearen pisu bera du Nafarroan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa