(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak lehen `Moderna zigiluak´ eman dizkie Nafarroako 18 enpresari asteazkena, 2012.eko martxoak 14


Proiektuak Moderna Planak Nafarroarako zehaztutako hiru eremu estrategikoetan sartzen dira, eta Europako Inbertsio Bankuaren finantzaketa jaso ahal izango dute


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak lehen Moderna zigiluak eman dizkie Foru Erkidegoko 18 enpresa txiki eta ertaini, eta beren proiektuak Moderna Planak lurralderako zehazten dituen hiru eremu estrategikoetan sartzen direnak; ekonomia berdea, osasunaren ekonomia eta talentuaren ekonomia.

Barcina Lehendakaria Moderna zigiluak Nafarroako enpresei ematen.

Barcina Lehendakaria Moderna zigilua 3P Biopharmaceuticals-eko Bárbara Férnandez de Manzanos-i ematen, zigilua jaso duten 18 enpresetako bat. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak lehen Moderna zigiluak eman dizkie Foru Erkidegoko 18 enpresa txiki eta ertaini, eta beren proiektuak Moderna Planak lurralderako zehazten dituen hiru eremu estrategikoetan sartzen direnak; ekonomia berdeaosasunaren ekonomia eta talentuaren ekonomia.

Zigilu horri esker, aitortutako proiektuek Europako Inbertsio Bankuak (EIB) Nafarroan zabaldutako kreditu-lerroa jaso ahal izango dute. Guztira, 18 proiektu horiek sortuko duten inbertsioa 60,2 milioikoa izango da, eta kopuru horretatik enpresek 27 milioi eskatzen die EIBari, eta hura egikaritzearen ondorioz datozen urteotan 733 lanpostu sortzea aurreikusten da.

Zigilua jaso duten proiektuak era askotarikoak dira (enpresa berrien sorrera, instalazio berrien eraikuntza, ikerketa-proiektuak eta finkatutako ekoizpen-lerroak zabaltzea), Moderna Planak ezarritako erronketakoren batean eragina dutenak: hezkuntza, berrikuntza, nazioartekotzea eta enplegua. Proiektuen zenbatekoa 135.000 eurotik 21,8 miloi euro bitarte doa.

EIBaren kreditu-baldintzek 250 pertsona baino gutxiagoko enpresa hartzaileei eskatzen diete, proiektuaren zenbatekoa 20.000 eta 25 milioi euroren artean egon dadila, eta enpresaren jarduerak Bankuak markatzen duen bateraezintasunen bati eragin ez diezaiola.


Barcina Lehendakaria eta Moderna zigilua jaso duten enpresen ordezkariak.

Barcina Lehendakaria, Miranda lehendakariordea eta Goicoechea kontseilaria, Moderna zigilua jaso duten enpresen ordezkariekin. ( irudia handitu )

Moderna zigilua eskatzeko, interesdunek Proiektuen Fitxa bat aurkeztu beharko dute, eta Moderna Fundazioak baldintzak baloratuko ditu eta, emanez gero, ziurtagiri bat egingo du; ziurtagiri hori aurkeztu ahal izango zaie EIBaren funtsak bideratzeko iragan otsailaren 1ean hitzarmena izenpetu zuten zazpi finantza-erakundeei.

Bere agerraldian, Barcina Lehendakariak ETEen izaera azpimarratu du; "gure ekonomiaren enpresa-sarearen oinarri" gisa kalifikatu du, eta adierazi du "Moderna Planak etorkizuneko ideia horiek sortuko diren sistema bat sortu nahi duela, Nafarroari oparotasun handiagoa, bizi-kalitatea eta ingurumen-iraunortasuna emango diena.

Moderna Zigiluen banaketa-ekitaldian bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari Álvaro Miranda, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilari Lourdes Goicoechea eta Moderna Fundazioko patronatuko kideak ere izan dira.

Proiektuen laburpena eremu estrategikoen arabera:

Ekonomia Berdea: 9 proiektu; 15.166.095 euroko kostua; EIBari eskatutako zenbatekoa, 5.163.000 euro; kalkulatutako lanpostu berriak, 442. Deskribapena: ezinduentzako irisgarriak diren aterpetxe eta baserri-eskola bat abian jartzea; nekazaritza ekologikoa duen landa-hotel bat irekitzea; berogailurako energia-kudeaketako sistemak fabrikatzea; laborantza hidroponikoaren nekazaritza-ustiapen bat eraikitzea; litiozko bateriak ekoiztea; etxebizitza modularrak diseinatu eta egitea; onddoen mizelio axenikoaren ekoizpen bat hobetzea; V gamako prestatutako plateren ikerketa, garapena eta salmenta, eta enologiarako legamiarentzat laborategi zehatz bat sortzea.

Osasunaren Ekonomia: 5 proiektu; 35.654.131 euroko kostua. EIBari eskatutako zenbatekoa, 17.365.066 euro; kalkulatutako lanpostu berriak, 153. eskribapena: teknologia eta medikamentu biomedikoak garatzea; osasun-erabilerako oxigenoa ekoizteko sistemak fabrikatu eta merkaturatzea; egokitzapen teknologikoa molekula eta medikamentu bioantzekoetan ikertzeko; kostu txikiko plataforma sozio-sanitario bat garatzea, eta nazioartekotzeko proiektua kirurgiako tresneria saltzeko.

Talentuaren Ekonomia: 4 proiektu; 9.383.200 euroko kostua. EIBari eskatutako zenbatekoa, 4.583.625 euro; kalkulatutako lanpostu berriak, 138. Deskribapena: hezkuntzako produktuak garatzea ingelesa online bidez ikasteko; irtenbide teknologikoak diseinatu eta garatzea farmazia-sektorerako; online prestakuntzako plataforma bat ezartzea, eta egin gabeko ordainketa sistema bat jatetxeetarako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Moderna zigilua jaso duten enpresa-proiektuen zerrenda
Barcina Lehendakariaren diskurtsoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa