(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak azpimarratu du Hobekuntza dela Nafarroak etengabe hobera egiteko tresna

osteguna, 2012.eko martxoak 15


Barcinak Lorafnaren onespenaren hogeita hamargarren urteurrena ospatzeko saioan hitz egin du


Lehendakaria Parlamentuan

Barcina Lehendakaria bere agerraldian. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak, Ganbera honetan Foruaren Hobekuntza onetsi izanaren hogeita hamargarren urteurrena ospatzeko saioa dela eta, gaur adierazi du arau hori "Nafarroako etengabeko hobekuntzarako etorkizuneko tresna" dela; beraz, arau horren indarraldia azpimarratu du ziurgabetasuna eta aldaketak nagusi diren une hauetan.

Lehendakariak osoko bilkuraren aurrean egindako agerraldian aipatu duenez, Foru Komunitatea garatzeko hogeita hamar urtez laguntzen jardun ondoren, arauak orain "krisialdi ekonomiko garrantzitsuaren proba gogorra" gainditu behar du.

"Kaleko mezua argia eta ozena da. Hobekuntzaren babesean dauden erakundeetan gure lana egiten dugunoi irtenbideak bilatzea eskatzen digute, ez arazoak sortzea", esan du, eta jarraian zehaztu du "Hobekuntza ez dela testu sakratu eta mugiezina". Hortaz, "iragan bosturtekoetan erakutsitako herriaren laguntzari eutsi nahi badio, Hobekuntzak aldaketa sozialei egokitzeko gaitasuna erakutsi beharko du", gaineratu du.

Lehendakariak, "berriz ere, ozen eta argi esan du" Hobekuntza "nafarren borondatearen adierazpide argiena dela, bai haren sorreran, bai eta ondoren, 30 urte hauetan, izandako garapenean ere". Hala, nabarmendu du Lorafnak ETA talde armatua garaitu duela. "ETAri eta hari beren txaloekin, onespenarekin edo justifikazioekin laguntza eman dieten guztiei, gaur ekitaldi honetan ospatzen dugun errealitatea ez zaie gustatu inoiz", azaldu du.
 
"Ez zaie gustatu Nafarroako herriak, askatasun osoz, bere erabakiz gaur dena izaten jarraitzea: autogobernu propioa duen Foru Komunitatea, Espainiako Nazioaren eta Europar Batasunaren barnean dagoena".

Yolanda Barcina Hobekuntzak hitzarmenak egiten duen izaeraz ere hitz egin du, eta nabarmendu du Nafarroak "bere konpromisoak bete dituela beti"; beraz, leialtasun eta erantzukizun bera eskatu du "Komunitate honen etorkizunari eragiten dion ezerk edo inork herritarrei bizkarra emanez zerbait erabaki ez dezan, beren borondatea ordeztuz, berariaz adierazia eta bere foru-erakundeetan ordezkatuta dagoena".

Halaber, testuak "argi eta garbi" Nafarroari mesede egiteaz gain, Espainiaren garapenean ere eragina izan duela aipatu du, "Hobekuntzan ezarritakoaren bidez eta zehatzago Itun Ekonomikoan ezarritakoaren bidez, Estatuko diru-kutxa orokorrei egiten dien ekarpen solidarioko sistemari esker".

Osoko bilkura

Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobeagotzeko Lege Organikoa (Lorafna) onartu eta indarrean sartu zeneko XXX. urteurrena ospatzeko osoko bilkura Nafarroako ereserkia interpretatuz hasi da.

Jarraian, talde parlamentarioetako bozeramaileek parte hartu dute, forupekoen kopuru txikitik hasi eta handienerako ordenan, Hobekuntzaren Legearen ekarpenaren inguruan beren balorazioak egiteko.

Osoko bilkura gonbidatuen palkotik jarraitu dute Nafarroako erakundeetako agintari eta ordezkariek. Besteak beste, bertan izan dira, Gobernuko Lehendakari ohi Miguel Sanz, Juan Cruz Alli eta Jaime Ignacio del Burgo: Parlamentuko lehendakari ohi Javier Gómara: Nafarroako senatari María Chivite; Javier Enériz Arartekoa; Nafarroako Kontseiluko lehendakari Enrique Rubio; Gobernuko ordezkari Carmen Alba; Iruñeko alkate Enrique Maya; Justizia Auzitegi Nagusiko presidente Juan Manuel Fernández; goi fiskal Javier Muñoz; eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore Julio Lafuente.

1982ko martxoaren 15ean Nafarroako Foru Parlamentuak ondoren Kongresuak (1982ko ekainaren 30ean) eta Senatuak (1982ko uztailaren 26an) Lege Organiko gisa berretsiko zuen testua onetsi zuen, eta urte harroetako abuztuaren 16an indarrean sartu zen. 2012an, Hobekuntzako legaren onespen eta indarraldiaren hogeita hamar urte bete dira.

Goi Kontserbatorioko Orkestraren Kontzertua

Hobekuntzaren XXX. urteurrena ospatzeko programatutako ekitaldien barnean, Nafarroako Musikako Goi Kontserbatorioko Orkestrak arratsaldez emandako kontzertua dago (19:30ean, Atarian). Parlamentuko lehendakari Alberto Catalánek esku hartuko du ekitaldiaren hasieran.

Orkestrak eskainiko duen programa Nafarroako Ereserkia interpretatuz hasiko da; jarraian Rossini-ren "El Barbero de Sevilla" Obertura, Schubert-en Sinfonia Osatugabea eta Beethoven-en "Egmont" interpretatuko dira.

Kontzertua Parlamentuak egindako apustuaren barnean sartzen da, hau da, Nafarroan dauden hezkuntza, kultur eta gizarteko ekimen nahiz kezkak ezagutzera eman eta nabarmentzea.



Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Agerraldi osoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa