(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakaria Nafarroako Nekazaritzako Kooperatiben Batasuneko lehendakariarekin bildu da
osteguna, 2012.eko martxoak 15


Kooperatiben berregituratzearen lehen planak izandako emaitzak baloratu dituzte, 21 erakundek parte hartu duten hamahiru bat-egite prozesurekin amaitu dena


Lehendakaria eta Goicoechea kontseilaria UCANeko ordezkariekin.

Ezkerretik eskuinera: Patxi Vera, gerentea, eta Jose Mari Martínez lehendakaria, Lehendakariarekin, Goicoechea kontseilariarekin eta Landa Garapeneko zuzendari nagusiarekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren Lehendakari Yolanda Barcina Nekazaritzako Kooperatiben Batasuneko (UCAN) lehendakari José Mari Martínez Díaz-ekin bildu da.

Bileran Nafarroako Nekazaritzako Kooperatibak 2006-2011 berregituratzeko Jarduera Planaren emaitza baloratu dute, eta beharrezkotzat jo dute pausoak ematea sektorearen berregituratzea amaituko duen bigarren plan bat abian jartzeko. Bileran izan dira ere, Landa Garapen, Industria, enplegu eta Ingurumeneko kontseilari Lourdes Goicoechea; Landa Garapeneko eta Enpresa eta Berrikuntzako zuzendari nagusi Juan Pablo Rebolé eta Jorge San Miguel, bai eta UCANeko gerente Patxi Vera ere.

Lehen planean hamahiru bat-egite prozesu osatu dira, eta bertan nekazaritzako 21 kooperatibak parte hartu dute; horren ondorioz, dimentsio handiagoko zortzi erakunde berri sortu dira.

Gainera, 62 erakunderen artean kooperatiben arteko hamaika akordio egin dira; eraginkortasun energetikoko proiektu bat Iberdrolarekin lankidetzan eta tartean 70 kooperatiba izanik; 34 erakunderi mesede egin dien informatika zentralizatzeko prebentzioko proiektuak eta 42 kooperatibekin laneko arriskuen prebentzioko proiektuak Nafarroako Prebentzioarekin eta Nekazaritzako Erkidetutako Prebentzioko Zerbitzuarekin (SPMA) lankidetzan.

Yolanda Barcina Lehendakaria eta UCANeko lehendakari Patxi Vera bat etorri dira azken bosturtekoan izandako prozesua ona izan dela baloratzeko orduan. Gainera, bat etorri dira ere esatean, ezinbestekoa dela elikagai-nekazaritzako balioaren kateko oreka hobetzea, ekoizleen integrazio handiagoa erraztuz.

Arrazoi horrengatik, Nafarroako Gobernuak prozesu bati ekingo dio berregituratzeko bigarren plan bat abian jartzeko eta lehiakortasuna hobetzeko (Nafarroako Kooperatiben Integrazio Plana), eta bertan elikagai-nekazaritzakoak ez diren kooperatiben beste sektore batzuk ere sartu ahal izango dute. Zer neurri abian jarri behar diren aztertzeko, Nafarroako Gobernuak Jarraipeneko Batzorde Misto bat abian jarriko du, eta hura osatuko dute: Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko kideek eta UCANeko kideek, nahiz eta kooperatibisten beste erakunde batzuentzat ere irekita izango den.

Gaur egun, elikagai-nekazaritzako 165 kooperatibista dauden Nafarroan, eta urtean 800 milioi bat euro fakturatzen dute. 20.000 bazkide batzen dituzte eta Komunitatean 1.700 lanpostu zuzen sortzen dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa