(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Radio Nacional-en 75. urteurreneko ospakizunean parte hartu du ostirala, 2012.eko martxoak 16


Antoniutti parkean jarritako erakusketa bat bisitatu du, eta elkarrizketa bat egin diote bertatik


Barcina Lehendakaria

Barcina Lenedakaria elkarrizketako une batean. Ezkerrean, Nafarroako RNEko zuzendari Juan Yeregui, eta eskuinean Iruñeko alkatea. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Angulok "RNE contigo" erakusketa ibiltaria bisitatu du gaur goizean. Erakusketa hori irrati hori sortu zela 75. urteurrena ospatzen dela eta antolatu da, eta gaur ezagutu daiteke Iruñeko Antoniutti parkean. Erakusketa bisitatzeaz gain, Lehendakariak toki horretatik bertatik egindako albistegi batean parte hartu du zuzenean.

Ekimen honekin, RNEk irratia herritar guztiei zabaldu nahi izan die, zerbitzu publiko hori barnetik ezagutu dezaten. Horretarako, irratiak 140 metro koadroko plataforma bat jarri du; horren barnean daude: emisioak egiteko estudio bat, kazetariek albisteak egiteko gune bat eta irratiaren iragana, orain eta etorkizunari buruzko erakusketa elkarreragilea.

Zuzeneko programa berezia

Programazio bereziari dagokionez, bisitariek bertatik bertara egiaztatu ahal izan dute nola egiten duen Nafarroako RNEko taldeak irratsaioa bat zuzenean. Zehazki, Lehendakaria 09:00etako albistegian elkarrizketatu du zuzenean irratiko zuzendari Juan Yereguik. Goizean zehar, programazio berezi bat egin da, eta bertan agintariek, kultura nahiz kiroletako ordezkariek eta Nafarroako RNEko langile ohiek parte hartu dute. San Francisco ikastetxe publikoko ikasleak eta bertaratu diren irratizaleak ere programa bereziaren protagonistak izan dira.


Erakusketa

Erakusketa batean RNEren iragana, oraina eta etorkizuna azaltzen dira. ( irudia handitu )

Erakusketa

Bisitariari uneoro ukipen-pantaila, bideo eta audioen bidez elkarreragiten uzten zaion erakusketak, irratiaren orainalditik hasi, etorkizunera joan eta iraganetik bidaiatzeko aukera eskaintzen du. Egungo gunean RNEaren 6 markak ezagutu daitezke (Radio Nacional, Radio Clásica, Radio 3, Radio 4, Radio 5 y Radio Exterior); 5.1 soinua probatu; albistea egiteko prozesua jakin; albistegi bat grabatu edo RTVEko pertsonaia gogokoenarekin argazki bat atera.

Gainera, bisitariek arrasto handiena utzi dieten historiako momentuen soinuak hauta ditzakete, edo jaio zenean zer emititu zen jakin, edo irratiaren etorkizuna nolakoa izango den jakin, iPad eta iPhone-rako RNEren azken aplikazioen bidez.

Erakusketa ibiltari hau Espainiako 50 hiritan izango da hiru hilabetez. Iruñean, gaur bisita daiteke, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa