(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Yolanda Barcinak azpimarratu du prestakuntza “lehentasunik handienetako bat” dela Nafarroarako komunitate bezala nabarmentzeko ostirala, 2012.eko martxoak 16


Lehendakaria Volkswagen Navarra-Nafarroako Unibertsitate Enpresa Katedraren aurkezpenean izan da


Taldeko argazkia

Ezkerretik eskuinera: Francisco J. García, Carlos Sainz, Barcina Lehendakaria eta Ángel J. Gómez-Montoro. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakariak, Yolanda Barcina Angulok, azpimarratu du Nafarroa komunitate bezala nabarmentzeko, herritarrak "prestatzea" ezinbestekoa dela. "Haien prestakuntzak eta trebakuntzak hertsiki lotuta egon behar dute lan-merkatuaren eta enpresen behar eta eskaeretara", gaineratu du.

Barcina Lehendakariak Volkswagen Navarra-Nafarroako Unibertsitate Enpresa Katedraren aurkezpenean egin ditu adierazpen horiek. Hamabi urtetan kalitatea hobetzen arituta, Kalitatezko Katedra izenarekin, hemendik aurrera, ikuspegi orokorragoa hartuko du. 

Bildutakoen aurrean Barcina Lehendakariak nabarmendu du Nafarroan emandako azken bi egunetan "konfiantza handia" eman dutela Foru Komunitatearen etorkizunaren inguruan: Polo markako 6 milioi auto fabrikatu ditu; Volkswagen Navarra prestakuntza-zentroa inauguratu dute; Foru Gobernuak eta langileak trebatzeko eta kontratatzeko konpainiak hitzarmena sinatu dute, eta, azkenik, Katedra aurkeztu dute.

"Gure gizartea egiten ari den aurrerapenaren islarik onena da. Gero eta lotuago dago ezagutzarekin, ikerketaren eta talentuak sustatzearekin", gaineratu du. Bestalde, gogoratu du Nafarroako Gobernua eta enpresak "esfortzu handia" egiten ari direla I+G+b arloan.  

Lehendakariak emandako datuen arabera, azken bost urteetan Nafarroako automobilgintza-enpresen erdiak berrikuntza-proiektuak garatu ditu Nafarroako Gobernuarekin laguntzarekin. Horrela, 12,3 milioiko laguntza jasoko dute, 107 milioi euro baino gehiagoko inbertsiorako.

Aurkezpen-ekitaldian, besteak beste, hauek ere parte hartu dute: Carlos Sainzek, 1990. eta 1992. urteetako Munduko Rally Txapelketaren txapelduna, eta 2010eko Dakar Rallyaren txapelduna izandakoak; Francisco J. García Sanzek, Volkswagen Taldeko Batzorde Betearazleko kidea eta Espainiako Auto-fabrikatzaileen Elkarteko (ANFAC) lehendakaria denak, eta Ángel J. Gómez-Montorok, Nafarroako Unibertsitateko errektoreak.

Enpresa Katedra

Volkswagen Navarra-Nafarroako Unibertsitatea Enpresa Katedrak eginkizun berezia du: ikerketaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egitea. Sortu zutenetik, kalitatearen arloan aritu da, eta ehun ikerketa-proiektu baino gehiago, 50 artikulu zientifiko eta bederatzi doktorego-tesi garatu ditu.

Aro berri honetan, bikaintasuna sustatuko du erakundeen alderdi guztietan, eta ikerketa arloetan lan sakonagoa egingo du, hala nola motibazio-sistemetan, ordainsarian, pizgarrietan eta inplikazioan; antolaketa-egituretan; lan-giroan eta pertsonen ekoizpenean duen eraginean; kontzeptu logistiko berrietan; lanaren alderdi ergonomiko-medikoan eta osasunean duen eraginean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Hitzaldi osoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa