(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Volkswagen Nafarroako eragile nagusiaren, industria-sektorearen, pieza garrantzitsuena dela adierazi du Barcina Lehendakariak enpresa horren Prestakuntza Zentroaren inaugurazioan ostirala, 2012.eko martxoak 16


Lehendakariak eta Nafarroako VWeko Administrazio Kontseiluko lehendakari Hubert Waltl-ek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez


Ezkerretik eskuinera: Nafarroako zuzendari nagusi P. Danau; taldeko batzorde exekutiboko kide Francisco J. García Sanz; Barcina Lehendakaria eta VWeko Administrazio Kontseiluko lehendakari Hubert Waltl.

Ezkerretik eskuinera: Nafarroako zuzendari nagusi P. Danau; taldeko batzorde exekutiboko kide García Sanz; Barcina Lehendakaria; VWeko Administrazio Kontseiluko lehendakari Hubert Waltl; eta enpresa-batzordeko lehendakari J.L. Manias. ( irudia handitu )

"Volkswagen Nafarroako eragile nagusiaren, industria-sektoreko pieza garrantzitsuena da. Fabrika honen mende dago, zuzenean edo zeharka, urtero gure komunitatean sortzen den aberastasunaren % 4,5".

Hala adierazi du gaur Nafarroako Gobernuko Lehendakari Yolanda Barcinak bere agerraldian auto-enpresa horren Prestakuntza Zentroaren inaugurazio-ekitaldian, Landaben-en. Nafarroa eta Volkswagen-en arteko inplikazio hau urrunago doala gaineratu du: "Denok dakigu –esan du- gure autoak kalitate, fidagarritasun, ekologia eta erresistentziaren sinonimo direla. Edozein gizarte harro egongo litzateke balio horiekin identifikatuko balute eta, benetan uste dut nafarren espirituaren zati direla".

Inauguratu den Prestakuntza Zentroari dagokionez ('Volkswagen Academy'), aipatu du "fabrika horren barnean benetako muntaia-fabrika baten moduan funtzionatuko duela. Honaino iritsiko dira piezak ezagutza-eran, enplegatu gisa duzuen esperientziarekin konektatuko dira, eta Nafarroako Volkswagen-en historian ondoen prestatutako langileak sortuko ditu".

Ekitaldian, Yolanda Barcina Lehendakariak eta VW markako Ekoizpen eta Logistikako Arduradun eta VW Nafarroako Administrazio Kontseiluko lehendakari Hubert Waltl-ek enpresa horren eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren (NEZ)artean lankidetza-akordio bat sinatu dute.

Akordio horretako baldintzen arabera, Nafarroako Volkswagen-ek NEZari hautagaien aurre-hautaketa egitea aginduko dio Goi Ingeniaritza titulazioa duten lanpostu batzuetarako. Horretarako, NEZari egiten duen eskaintzaren eduki zehatzak bidaliko dizkio eta baita eskaintzaren berezitasun eta errekerimenduak ere. NEZak erabakitako epean eskatutako profila ondoen betetzen duten pertsona-kopuruaren zerrenda emango dio. Era berean, Nafarroako Volkswagen-ek NEZari goi-titulazioko beste langile batzuk aurrez hautatzea eskatu ahal izango dio, dituzten beharren arabera. Zehazki, 2012ko ekitaldi honetan zehar, Nafarroako Volkswagen-ek 15 pertsona inguru prestatu-kontratatzeko asmoa du, akordio honen babesean.

Nafarroako Gobernuaren aldetik, ekitaldian izan dira ere, Bigarren Lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari Alvaro Miranda; Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilari Lourdes Goicoechea eta Hezkuntzako kontseilari José Iribas. Beste agintari batzuen artean izan dira ere, Parlamentuko lehendakari Alberto Catalán; Foru Komunitatean Gobernuko Ordezkari Carmen Alba eta Nafarroako Unibertsitateetako zenbait ordezkari.

Volkswagen-en aldetik izan dira, taldeko batzorde exekutiboko kide eta ANFACeko (Espainiako Auto Fabrikatzaileen Elkartea) lehendakari Francisco J. García Sanz; eta lantegiko zuzendari nagusi Patrick Danau.

Etorkizuneko fabrika prestatzen

Nafarroako Volkswagen-eko lehendakari Waltl jaunak, berriz, aipatu du une zailak datozela automobilgintza-sektorerako, eta ohartarazi du autoak egitea gero eta lan konplexuagoa dela. Alde horretatik, adierazi du kualifikazio goreneko lanarekin soilik izan daitekeela lehiakorra, eta Prestakuntza Zentro honekin, hain zuzen, etorkizuneko fabrika eraikitzen ari dela .

Aurrez, eta beren instalazioak bisitatu baino lehen, Nafarroako VWeko Zuzendari Nagusi Patrick Danau-k Prestakuntza Zentroaren ezaugarri eta funtzionaltasunen berri eman du; zentro horrek ikasgelak eta 1.600 metro koadroko tailer bat du fabrikatzeko azken teknologiekin; "kualifikazio handirako fabrika txiki bat" dela esan du.

Alde horretatik, erantsi du Prestakuntza Zentro honekin Nafarroako Volkswagen-en etapa berri bati ekiten zaiola; izan ere, beste urrats bat egiten da etorkizuna ziurtatzeko giza baliabideen lanbide-gaitasunaren bitartez. Prestakuntza, esan du, faktore estrategiko eta bereizlea da eta, hortaz, inauguratzen den Zentroak prestakuntzari bultzada emango dio eta, horri esker, Nafarroako Volkswagen-ek VW taldeko fabrika onena bihurtzeko helburu estrategikoak betetzen lagunduko du; gainera, gure lurraldeko enplegu-emaile erakargarriena izango da, kualifikazio handia duten langileekin soilik egin diezaiekegulako aurre autoak fabrikatzeko erronka teknikoari, non gero eta teknologia konplexuagoak erabiltzen diren.

Azkenik, iragarri du VWeko espezializazio-programa egiten duten goi-graduko LHko ikasleek enpresari lotuta egingo dutela, eta dagokien akreditazioa lortuko dutela aditu gisa. Hala, behar bezalako kualifikazioa izango dute lehen egunetik beren lanpostuetan maila handiko zereginak betetzeko.

Nafarroako Volkswagen Academy

Nafarroako Volkswagen Academy izena eramango duen zentroak LHko ikasleentzako prestakuntza-programak eskainiko ditu fabrikako plantillarako eta kanpoko enpresetarako.

Eraikinean 4,7 milioi euroko inbertsioa egin da, 3.500 metro koadroko azalera erabilgarria du, eta dituen bi solairurekin lantegira sartzeko fisonomia aldatu du. Barnealdean, aldi berean 264 ikasleri arreta eman daiteke, eta automobilgintzari lotutako zenbait lanbidek (txapista, pintorea, mekanikaria, auto-argiketari) lekua izango dute, baina baita beharrezkoak diren mantentze-lanetarako espezialitate ezberdinek ere (robotika, automatak, elektronika eta mekanika industriala edo trokelgintza). Nafarroako Volkswagen-eko tresna eta instalazioen hornitzaileek lagundu dute balio teknologiko handiko materialaz hornitzen instalazioak, ibilgailuak fabrikatzeko beharrezko kalitatezko exijentziei dagozkienak.

Barneko langileei eskainitako aukerez gain, Nafarroako Volkswagen Academy-k ere kanpoko enpresentzako prestakuntza-programak ere eskainiko ditu, bai eta LHko ikasleentzako prestakuntza-programa bat ere, barneko langileei eskainitako aukera berberekin. Aprendizentzako programa hori 2012ko apirilean hasiko da, eta bertan 25 bat gazte izango dira urtero; gazte horiek 1.300 ordu baino gehiagoko prestakuntza-programa baten hartzaileak izanik, Lanbide Heziketako titulazio ofizial alemana lortzeko aukera izango dute, AHKrekin (Alemaniako Merkataritza Ganbera) dagoen lankidetzari esker

Prestakuntza-eskaintzaren zati garrantzitsu bat den prestakuntza teknikoko tailerrarekin batera, eraikinean ere 11 ikasgela daude, bertan irakaskuntza-jarduerarako azken teknologiak daude eta prestakuntzako 240.000 ordu eman ahal izango dira urtean; ordu-kopuru hori tailerrak duen gaitasunaren 200.00 orduri gehituko zitzaizkion. Nafarroako Volkswagen-en helburua epe laburrean urtean langile bakoitzeko prestakuntzako 30 ordura iristea izango da, hau da, egungo prestakuntzako ratioa % 50ean hobetzea ekarriko luke.

Zentroan Ekoizpena Kudeatzeko master-programa bat eskainiko da 2013tik aurrera unibertsitario eta profesionalentzat Nafarroako Unibertsitatearekin lankidetzan diseinatutakoa, Enpresako Katedraren alorrean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Barcina Lehendakariak VW Prestakuntza Zentroan emandako diskurtsoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa