(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

23.060 lan-istripu izan ziren iaz Nafarroan, 2010ean baino 3,5 gutxiago asteartea, 2012.eko martxoak 20


Heriotzak eragin zituen istripuen kopurua ere 14tik 10era jaitsi zen


2011ko urtarrila eta abendua artean, Nafarroan 23.060 lan-istripu izan zen; aurreko urtean 23.885 izan ziren, hau da, % 3,5 jaitsi da, Nafarroako Lan Osasuneko Institutuak egindako behin-behineko txostenaren arabera. Heriotzak eragin zituen istripu-kopurua ere 14tik 10era jaitsi zen 2011an.

Istripu guztietatik, 7.716 bajarekin izan ziren (2010ean baino % 7 gutxiago; urte hartan 8.337 izan ziren), 769 (904 aurreko urtean) "in itinere" izan ziren, hau da, lanetik etxerako bidean edo alderantziz, eta 10 heriotza izan ziren ezbeharrez: 9 bajarekin (6 eraikuntza-sektorean eta 3 zerbitzutan) eta bat in itinere.

Jaitsiera jarduera ekonomikoko sektore guztietan gertatu zen, arinetan eta heriotzetan (823 eta 4, hurrenez hurren), nahiz eta larrialdietan igoera txiki bat ikusten den (81; 2010ean 79 izan ziren).

Istripu horietarako gertakari-indizea ere (mila langileko istripuak) % 6,8an jaitsi da (35,8; 2010ean 38,4 ziren). Heriotza eragin duten indizearen jaitsiera garrantzitsua ere nabarmendu behar da (% 17,9an), nahiz eta larrietan igoera txiki bat izan (% 5). Jaitsiera sektore guztietan gertatu da, aldaketa txiki batzuekin, aipagarriena nekazaritzakoa izanik (% 15,7); atzetik datoz zerbitzuak (% 7,2), industria (% 5,7) eta eraikuntza (% 1,6).

Ezbehar-kopuruan jaitsiera handienak izan zituzten jarduera ekonomikoen artean nabarmentzen dira: higiezinen jarduerak (46,1etik 14,5 istriputara mila langileko); publizitatea eta merkatuen azterketak (21,8tik 9,9ra); ordenagailuen konponketa, norberaren gauzak eta etxean erabiltzeko gaiak (57,7tik 30,2ra); edo posta eta postetxetako jarduerak (69,4tik 49,4ra). Aldiz, ezbehar-mailan igoera handiena izan dute: ehunen industrian (31tik 51,8ra); larruaren eta oinetakoen industrian (29tik 57,9ra); hondakinen bilketan, tratamenduan eta kentzean; balorizazioan (54,3tik 71,2ra); eta aire-garraioan, batere ez izatetik 22,6ra pasa da.

Lesio-mota eta enpresen tamainaren arabera

Istripu-agiria eragin zuten lesioei dagokienez, ohikoenak "dislokazio, zaintiratu eta bihurrituak" izan ziren, % 45,2arekin, eta "azaleko zauri eta lesioak", % 39,1arekin. "Gehiegizko ahalegin fisikoa, trauma psikikoa" izan zen lesionatzeko era sarriena (% 39,5); jarraian, "geldirik dagoen objektu baten gainean edo haren aurka zapaltzea" (% 20,4) eta "mugitzen ari den objektu baten aurkako talka" (% 18,6).

Bestalde, gaineratu behar da istripuen erdia baino gehiago (% 54,6) 50 edo langile gutxiagoko enpresetan gertatu zela, ia laurden bat 6 hilabete baino gutxiagoko antzinatasuna duten pertsonetan (% 23,2), eta ia heren batek urtebete baino gutxiago zeraman lanean /% 32,5). Istripuen % 17,7 gazteen artean (25 urte baino gutxiago) edo 55 urte baino gehiagokoen artean gertatu zen. Istripu guztien gizon-emakume arrazoia 3koa da eta hildako 9 pertsonatatik bat bera ere ez zen emakumea, eta izandako 67 zauritu larrietatik 4 baino ez ziren emakumeak.

Emigratzaileak diren langileen istripua kopuru guztiaren % 14 izan zen: zertxobait handiagoa istripu larrietan, nahiz eta hildakorik ez izan.

Urtarriletik abendura izandako istripu guztietatik, 226 langile autonomoei dagozkie. Aldi horretan ez zen hildakorik eragindako istripurik izan sektore horretan eta 7 istripu larri izan ziren. Ezbehar-maila 21,7koa izan zen mila langile autonomoko.

Azkenik, 2011n zehar Nafarroako CEPROSS lan-gaixotasunen komunikazio-sisteman lan-gaixotasuneko 1.707 kasu jakinarazi ziren: 738 bajarekin. Parte-kopurua handiagoa izan zen gizonen kasuan emakumeen kasuan baino (1.037 parte gizonetan eta 670 emakumetan). Iazko aldi berarekin alderatuz, parte guztien kopuruan % 13,3ko igoera ikusten da, garrantzitsua bajarik gabekoetan (% 36,5) eta jaitsiera bat izan da baja dutenen kasuan (% 7,4).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa