(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcinak Israelgo enbaxadoreari harrera egin dio, Foru Komunitatea bisitatzen ari dena energia berriztagarrien eta elikaduraren sektoreak ezagutzeko asteartea, 2012.eko martxoak 20


Lehendakariak Alon Bar-i komunitate judutarrarekiko Nafarroaren eta Pirinioetako Lan Komunitatearen elkartasuna erakutsi dio Frantziako Tolosako hilketen ondoren


Barcina Lehendakaria Israelgo enbaxadorearekin.

Lehendakariak eta Israelgo enbaxadoreak energia berdeen arloan bi lurraldeek dituzten interes komunak aztertu dituzte. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak elkarrizketa-gosaria izan du Israelek Espainian duen enbaxadore Alon Bar-ekin. Enbaxadorea gaur, asteartea, eta bihar, asteazkena, Foru Komunitatea bisitatzen ari da energia berriztagarriei eta elikadurari lotutako enpresak eta enpresarioak ezagutzeko, bai eta I+G+b-ko beste arlo batzuk ere, medikuntzari lotutakoak bereziki.

Lehendakariaren Nafarroako Jauregian egindako bileran izan dira ere, israeldarren aldetik, enbaxadako Gai Ekonomiko eta Merkataritzako Gaietarako agregatu Yifat Alon Perel eta Espainia-Israel Merkataritza eta Industria Ganberako lehendakari Gil Gidrón ere. Halaber, Kulturako Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin izan da.

Barcina Lehendakariak eta Israelgo enbaxadoreak energia berriztagarrien garapenean bi lurraldeek dituzten interes komunak azpimarratu dituzte; arlo horretan Israel aurrera egiten ari da, ibilgailu elektrikoak zabaltzearen aldeko apustuari esker. Bi agintariek erabaki dute energia berdeen arloan I+G+b-ren esparruan elkarrekin programak eta akordioak abian jartzea, eta kultura mailan Israel eta Nafarroaren arteko trukeak egitea egoki jo dute.

Nafarroak eta CTPk Frantziako Tolosako hilketak gaitzetsi dituzte

Nafarroako Lehendakariak lan-saioa baliatu du Israelgo enbaxadoreari komunitate judutarrarekiko Nafarroako herritarren gaitzespena eta elkartasuna adierazteko atzo, astelehena, Tolosako ikastetxe judutar batean izandago erasoagatik. Eraso horren ondorioz, hiru haur eta haietako biren aita, ikastetxeko irakaslea, hil egin zituzten. Pirinioetako Lan Komunitatearen lehendakari ere baden Yolanda Barcinak enbaxadoreari adierazi dio gaitzespen eta elkartasun hori mugaz gaindiko kooperazio-foro hori osatzen duten komunitate eta eskualde guztien izenean ere egiten dela.

Gainera, CTPren barnean dauden eskualde espainiar eta frantses horien izenean, Yolanda Barcinak Midi-Pyrénées eskualdeko presidente Martin Alvy-ari telegrama bat bidali dio gaur goizean, Lan Komunitate guztiak herritar tolosar guztiekiko hilketen gaitzespena eta elkartasuna erakusteko eta, bereziki, Pirinioetako eskualde horretako hiriburuko komunitate judutarrarekin.

Israelgo enbaxadorearen bisita-plana

Nafarroan egiten ari den bisitaldian, Israelgo ordezkaritzak Acciona eta Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalaren (CENER) instalazioetara jotzea aurreikusita du, Sarriguren-en, bai eta Agoitzeko Gamesa fabrikara eta Nafarroako Unibertsitateko Ikerketa Medikuntza Aplikatuko Zentrora ere. Halaber, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Ikerketako arduradunekin bilduko da , zehazki Energia Berriztagarrien eta Irudi Medikoaren sektoreetakoekin; talde horrek akordio bat sinatu du Israelekin ikerketak garatzeko. Tuterara ere bidaiatuko du Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Hiria ezagutzeko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilari Lourdes Goicoechearen eskutik.

Erakundeen arloari dagokionez, bilerak izango ditu: Nafarroako Parlamentuko lehendakari Alberto Catalánekin; Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore Julio Lafuenterekin; Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberako lehendakari Javier Tabernarekin; Tuterako alkate Luis Casadorekin eta Nafarroako Unibertsitateko errektore Ángel Gómez Montororekin. Azken unibertsitate horretan hitzaldi bat emango du, eta aipatutako sektoreetako enpresarioekin bilduko da, bai eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekia eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusiarekin ere.

Alon Bar iaztik da enbaxadore Espainian. 1957an jaio zen Israel iparraldeko kibutz batean. Jerusalengo Unibertsitate Hebrearrean lizentziatua dago Nazioarteko Ikasketetan eta Hezkuntzan, eta bere ibilbidean Israelgo Kanpo Gaietarako Ministerioko Kultura eta Zientzia Zuzendaritzako zuzendari nagusia izan zen 2010 eta 2011 artean; Kanpo Gaietarako ministroaren gabineteburua 2007tik 2009ra; Gai Estrategikoetarako zuzendari nagusia 2008 eta 2009 artean; Kanpo Gaietarako Ministerioaren Armak Kontrolatzeko departamentuko zuzendaria 2000 eta 2006 urteen artean; eta Israelek Madrilen duen enbaxadako ministro-kontseilaria 1994tik 1998ra. Israelgo Kanpo Gaietarako Ministerioan 1984an sartu zen Akademia Diplomatikoko kadete gisa.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa