(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Fernando Redón Huici izango da 2012ko Kulturaren Vianako Printzearen Saria izendatuko duen epaimahaiburua asteazkena, 2012.eko martxoak 21


Nafarroako Gobernuak epaimahaia osatzen duten zazpi pertsonak hautatu ditu, haien artean 2003an saria eskuratu zuen Juan José Aquerreta eta 1991n Nafarroako Urrezko Domina jaso zuen Ángel Martín Duque


Nafarroako Gobernuak gaurko saioan 2012ko Kulturaren Vianako Printzea Saria hautatuko duen epaimahaiko zazpi pertsonak izendatu ditu. Epaimahaiburua arkitekto eta 2004ko Kulturaren Vianako Printze Fernando Redón Huici izango da.

Sei kideren artean, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia ageri da, eta hark erabaki du, tradizioak dioen moduan, Nafarroako Kultura Kontseiluaren partaidetza aipagarria sariak hautatu eta izendatzeko prozesuan.

Hala, epaimahaiko beste bost kideak dira: 2003ko Kulturaren Vianako Printzearen saridun Juan José Aquerreta, Arte Plastiko eta Ikus-entzunezkoen batzordeko ordezkaritzan: Nafarroako Unibertsitateko Historiako katedratiko eta 1991ko Nafarroako Urrezko Domina eskuratutako Ángel Martín Duque, Argitalpen batzordeko lehendakaria; Nafarroako Unibertsitate Publikoko Artxibo Nagusiko eta Artxibo eta Liburutegien batzordeko lehendakari Joaquím Llansó San Juan; Nafarroako Unibertsitateko Artearen Historiako katedratiko eta Ondare Historikoaren batzordeko lehendakari Ricardo Fernández Gracia; zuzendari, antzerki-antzezle eta Arte Plastiko eta Eszenikoen Batzordeko lehendakari Alex Ruiz Pastor. Epaimahaiko Idazkaria, berriz, Kulturako Departamentuko teknikari Alfredo Huarte izango da, botorik gabe.

Epea apirilaren 16ra arte zabalik izango da

Gogora ekarri behar da, apirilaren 16ra arte zabalik izango dela sari honetarako hautagaitzak aurkezteko epea. 1990. urtetik Nafarroako Gobernuak ematen du sari hori kultura munduan aipagarriak diren pertsona edo erakundeen ibilbidea aitortzeko, arte plastiko, musika, literatura, zientzia, teknika edo ikerkuntzaren alorrean.

Nafarroako Gobernuak sustapeneko webgune bat bultzatu du deialdi hau zabaltzeko, eta haren oinarriak martxoaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren. Foru Gobernuak Errege Etxeari eskaera bat egin dio Saria Asturiasko eta Vianako Printze Felipe de Borbon jaunak eman dezan, tradizioak agintzen duen moduan, Leyreko Monasterioan egingo den ekitaldi batean, eta 2004. urtetik, ezkondu zenetik, Asturiasko eta Vianako Printzesa andrearen laguntza izan du. Sarituak 25.000 euro poltsikoratuko ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa