(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

ETAk eragindako indarkeria-kasuak zabaltzea eta udalerrietako beldurrarekin amaitzea dira Barcina Lehendakariak hartu dituen konpromisoak egoera berriaren aurrean
asteazkena, 2012.eko martxoak 21


Yolanda Barcinak gaur eta bihar Madrilen egingo den `EAEren eta Nafarroaren etorkizuna. Terrorismoaren biktimen kontaketa´ mintegiaren hasierako hitzaldia eman du


Barcina Lehendakaria

Yolanda Barcinak terrorismoaren biktimei buruzko hasierako hitzaldia eman du gaur Madrilen. ( irudia handitu )

ETAk eta haren jarraitzaileek Nafarroako herritarrei eragindako indarkeria- eta bortxa-kasu guztiak batu eta zabaltzea. Eta terroristek lapurtutako askatasuneko espazioak errekuperatzea eta hainbat udalerritan ezarri den beldurraren egoerarekin amaitzea.

Horiek izan dira Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakari Yolanda Barcina Angulok terrorismoaren amaierari lotuta jendaurrean hartu dituen bi konpromisoak, `EAEren eta Nafarroaren etorkizuna. Terrorismoaren biktimen kontaketa´ mintegian izan duen parte-hartzea dela eta. Mintegi hori San Pablo CEU Unibertsitate-Fundazioko Terrorismoaren Biktimen Nazioarteko Behatokiak antolatu du, eta gaur-bihar artean egingo da Madrilen.

Lehendakariak mintegiaren hasierako hitzaldia eman du. `Historia errekuperatzeko erronka: Nafarroan 40 urtetako presio terroristak utzitako ondorioak` bere agerraldian, Barcinak "Nafarroaren ahotsa" "amaitu gabeko drama" batean helarazi nahi izan du, non Foru Komunitatea "negozia daitekeen objektu bat baino gehiago bezala tratatu den terrorismoaren ziztada handienak jasan dituen protagonistetako bat baino". Behatokiaren zuzendari Cayetano Gonzálezek aurkeztu du hitzaldia, eta bertan izan da ere, San Pablo CEU Unibertsitate-Fundazioko lehendakari Carlos Romero.

Lehen konpromisoari dagokionez, Yolanda Barcinak onartu du "ETAk eta haren gaizkideek Nafarroan sortu duten indarkeria fisiko edo psikiko kasu guztiak batzea ez da lan erraza izango", beldurrak eragotzi baitu haiek salatuak izatea edo argitara ateratzea.

Lehenik eta behin, 1977tik Nafarroan hildako 42 pertsonak aipatu ditu, eta gogora ekarri du oraindik ere 14 hilketa argitzeke daudela. Kopuru guzti horretatik, 32 Estatuko Segurtasun Indarretako kideak ziren, hiru udaletako kargu politikoak. Biktimen artean daude ere: haur bat, zerbitzari bat, ingeniari bat, aseguru-agente bat, Leitzako herritar bat, Noain-Iruñeko aireportuko operazioburua eta egunkarien banatzaile bat, gogoratu du.

Horri buruz, Lehendakariak azpimarratu du ezin dela "42 pertsona horietako inoren memoria inoiz ahazten utzi", eta ezin dela ere "haien memoria beren borreroen maila berean jartzen utzi".

Lehendakariak gaineratu du, ETAren beldurraren arrastoa ez dela mugatu Nafarroan "konpondu ezin den 42 heriotza tragiko horietara". Hala, gogoan izan ditu, "zauritutako hainbeste pertsona, beren ondasun materialak suntsitzearen ondorioaz kaltetutako pertsona guztiak, xantaia jasandako ehunka enpresario, mehatxatutako, erasotako eta umiliatutako kargu publikoak, beren udalerri edo auzoak utzi dituzten milaka pertsonak, edo etxean geratu nahi izan duten guztiak erabaki horrek beren eskubideei eta askatasunei uko egitea ekarri badie ere".

Alde horretatik, Lehendakariak bere laguntza irmoa erakutsi die "egiten diren ekimen guztiei beldurragatik ihes egin behar izan duten pertsonak beren etxeetara buelta daitezen, edo edozein kasutan beren udalerri eta jatorrizko komunitateetan botoa ematen erraztea".


Mintegia Madrilgo San Pablo CEU Unibertsitateko Terrorismoaren Biktimen Nazioarteko Behatokiak antolatu du.

Tomás Caballeroren hitzak

Lehendakariak adierazi du "ETAk eta Ezker Abertzaleak azken urteotan Nafarroa eta EAEko zenbait zonaldetan ezarritako izuak ondorio politiko eta sozialak izan dituela".

Horri dagokionez, ETAk hil zuen UPNko zinegotzi Tomás Caballerok Iruñeko Udalean Herri Batasuneko zinegotziei esandako hitzak aipatu ditu. Gogora ekarri du, Caballerok zioela "terroristen helburua beti etsai politikoa izutzea, kanporatzea edo desagerraraztea izan dela beti, sarraski ideologikoaren patroi bati jarraiki, eta kasu batzuetan genozidio politikoko zantzuak izan dituena, XX. mendeko Europako historiaren erregimen txarrenen parekoak".

Adierazpen horien ondoren, Lehendakariak amaitu du esanez ETAren indarkeriaren amaierako egoera berriaren aurrean "ez dela kontua mendekua eta errebantxa aldarrikatzea, eta are gutxiago makilak gurpiletan jartzea Batasuna, Bildu edo Amaiurren ingurunetik etengabe kritikatu izan gaituzten bezala", baizik eta "alderantziz".

"ETAren eta Ezker Abertzaleko jarraitzaileei, duela gutxi arte isilik zeudenak edo xanpainarekin topa egiten zutenak hilketak egiten zirenean, gauza bat bakarrik esan diezaiekegu: ongi-etorriak demokraziara. Nahiago nuke betirako hemen geratuko bazinete", gonbitea luzatu die.

Lehendakariak bere nahia agertu du "guztion artean gizarte anitz, aske, demokratiko bat eraiki ahal dezagun, non gorrotoak lekurik izango ez duen. Baina hori bai, inoiz ez memoriarik gabeko gizartea edo bidegabekerian oinarritutakoa edo biktimak borreroekin parekatzeko duintasun ezan", ohartarazi du.

Amaitzeko, Nafarroako Gobernuaren Lehendakariak Ezker Abertzaleari eskatu dio aitortu eta ordain dezala "sortu duen giza kalte, kalte sozial eta politiko handia". "ETA ezin da ohore guztiekin desagertu. Ez gara konformatzen hiltzeari uztearekin. Baldintza berdinetan jokatzea aldarrikatzen dugu", azaldu du.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Agerraldi osoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa