(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Nafarroako Guardianeko instalazioak bisitatu ditu ostirala, 2012.eko martxoak 23


Goicoechea kontseilariaren laguntzarekin, energia-prestazio handiko beiren ekoizpenaz interesatu da


Segizioa Nafarroako Guardian enpresako instalazioak bisitatzen. ( irudia handitu )

Foru Komunitateko Lehendakari Yolanda Barcina Angulo Nafarroako Guardianeko instalazioak bisitatu ditu gaur arratsaldean eta prestazio handiko beirak ekoizteko egindako azken inbertsioak bertatik bertara ezagutu ditu.

Eguzki-kontrol, eta kontrol termiko nahiz akustikoko geruzen beira-lerroa da, estaldura magnetronikoen lerroa ere esaten zaiona; 2010eko ekainean inauguratu zen, eta 30 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin zen. Eraikuntzan eraginkortasun energetikoaren eskaera handiak asetzen dituen beirak ekoizten ditu.

Bisitan, Lehendakariarekin batera izan da Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko kontseilari Lourdes Goicoechea Zubelzu. Enpresaren aldetik, instalazioetan zehar gidari-lanak egiten Espainiako Guardineko lehendakari Jean Luc Morabito aritu da; Tuterako fabrikako arduradun Jesús San Martín; eta Marketing eta Komunikazioko arduradun Pablo Trincado.

Tuterako Guardianen 310 langilek egiten dute lan (munduan zehar 19.000 langile ditu 21 herrialdetan banatuta). Urtean 169 milioi euro fakturatzen du, eta egunero 630 tona beira float ekoizteko gaitasuna du. Fabrikak 240.000 metro koadroko azalera hartzen du, eta 69.000 metro koadroko estalki bat du. Lehengai nagusia silize-harea da, urtean 5.000 kamioi inguru kontsumituz. Ekoitzitako beiraren konposizioaren beste zati garrantzitsu bat birziklatutako beiraren txatarra da, urtean 2.000 kamioi kontsumituz.

1993. urtetik

Guardian mundu-mailan lehen postuetan dauden enpresen artean dago beira-planoa fabrikatzen eta transformatzen eraikuntzan eta automobilgintzan erabiltzeko.

Europako hegoaldean hedatzeko asmoz, Guardianek 1993an Nafarroako Guardian eraikitzea erabaki zuen; bertako jarduera, bereziki eraikuntza, dekorazio eta automobilgintzarako beira-planoa fabrikatzea da.

Tuteran fabrika eraikitzeko erabakia hartu zen, Europako hegoaldeko beste leku estrategiko batzuekin azterketa konparatzaile bat egin ondoren. Multinazionalak Espainia eta bereziki Tutera hautatu zuen honako hauengatik: Laudioko Guardianekin izandako esperientziagatik –bertan instalatu zen estreinakoz Espainian 1985ean-, Nafarroako Gobernuaren laguntzagatik, egoera geografikoagatik, automobilgintza eta eraikuntzako industriarekin duen hurbiltasunagatik, eta Nafarroaren nahiz hiriaren azpiegituragatik, batez ere Montes de Cierzo industrialdearenagatik.

1993ko urriaren 1ean instalazioak abian jartzeko operazioak hasi ziren fusioko labearen beroketarekin. Fabrika Espainiako Erregeek inauguratu zuten ofizialki 1994ko martxoan.

2000. urteko urrian, Nafarroako Guardianek instalazioak handitu zituen segurtasuneko beira ekoizteko lerro bat abian jarriz (beira laminatua), eta 2005ean jarduera berri bati ekin zion beira zeharrargitsua fabrikatuz "Satindeco"TM, dekorazio-sektorerako bereziki. Lerro berri horrek 32 lanpostu berri sortu ditu eta 9 milioi euro behar izan dira. 2007ko otsailean, egunean ekoizpena 600 tonatik 630 tonara handitu zuen fusioko labe berritua abian jarri zen. Eta, azkenik, 2010eko ekainean, lerro berri bat eraiki zen eguzki-kontrola ekoizteko, 30 miloi euro baino gehiagoko inbertsioarekin.

Espainiako Guardian Glass arduratzen da beira-produktu ezberdinak Espainian merkaturatzeko eta, Nafarroan egindako beirez gain, Laudioko Guardianen eta Europako gainerako fabriketako produktuak ere banatzen ditu.

80ko hamarkadatik, Guardian, Europan beira egiten duten enpresen artean, zabalkunde eta dinamismo handieneko bat da, aitorpen hori jaso du. Urtean % 20ko hazkundearekin, Guardianek milaka konpainiaren beharrei erantzuten die mundu osoko herrialde askotan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa