(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Goicoechea kontseilariak Schneider Electric bisitatu du enpresa horren eraginkortasun energetikoaren emaitzen aurkezpenean ostirala, 2012.eko martxoak 23


Garesko fabrikak 25 milioi euro inbertitu eta 50 langile kontratatu ditu 2012an material elektrikoko 55 milioi unitate ekoizteko


Goicoechea kontseilaria Garesko Schneider Electric-en fabrika bisitatzen.

Goicoechea kontseilaria Garesko Schneider Electric-en ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuari buruzko azalpenak entzuten. ( irudia handitu )

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilari Lourdes Goicoecheak, Schneider Electric enpresak Garesen duen fabrikan eraginkortasun energetikoa hobetzeko prozesuaren emaitzen aurkezpenean parte hartu du gaur goizean. Kontseilariarekin batera, Espainia, Portugal eta Hegoamerikarako enpresako lurraldeko lehendakari Enrique Valer izan da, eta baita Garesko ekoizpen-zentroko zuzendari Patxi Mendioroz ere.

240 pertsonak lan egiten duten fabrika horrek klimatizazio eta argiztapenean energia aurrezteko neurri-sorta bat abian jarri du, konpainiak berak diseinatutakoa. Mugimendu eta argitasuneko detektagailuak ezartzeak eta erregulazio elektronikoko argiak ezartzeak 19.000 eurotako kuantifikatutako aurrezkia sortu du urtean, hau da, urtean 215.000 KWh gutxiago. Klimatizazioan, enpresak jarri ditu, giro-tenperatura erregulatzeko mekanismoak, aire konprimituko konpresoreen beroa errekuperatzeko sistemak eta isolamendu termikoko sistemak. Kontzeptu horretan, urtean 155.00 KWh aurreztu da, 13.500 bat euro.

Goicoechea kontseilariak azpimarratu du "ekintza-mota horiek berehalako eragina dutela gizartean erakusten baitu eraginkorragoak izan daitekeela, eta erakundeok aspalditik proposatzen ari garen neurriak ondorio nabarmenak dituztela". Gainera, kontseilariaren bisita egokitu da, fabrikako merkataritza-sareari zerbitzua emateko Schneider Electric-ek erosi duen auto elektriko bat kargatzeko puntu elektriko baten inaugurazioarekin.

2012rako aurreikuspenak

 

Goicoechea kontseilariak Odace mekanismoen sorta ekoizten den instalazioak ere bisitatu ditu. Haiek konpainiak Garesen duen Munduko Konpetentzia Zentroan garatuta daude osorik. 2011n, Schneider Electric-ek 50 langile gehiago hartu zituen Nafarroan. Urte honetarako enpresaren aurreikuspenaren arabera, aurten 55 milioi gailu elektroniko txiki baino gehiago ekoitziko dira. Azken urteotan, Schneider Electric-ek 25 milioi euro inbertitu du Nafarroan eta, horretarako, Nafarroako Gobernuak 522.000 euroko diru-laguntza eman dio. Enpresak 3,8 milioi euro bideratu du I+Gerako eta, horretarako Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuak 417.000 euroko diru-laguntza eman dio. Une honetan Garesko fabrikan 240 pertsonak egiten dute lan, haietatik 34k material elektriko txikiko Ikerketa eta Garapen Zentroan, plantillan dauden Tasubinsako 19 langileez gain.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa