(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Asturiasko Printzeak Nafarroako stand-a bisitatu dute Alimentarian astelehena, 2012.eko martxoak 26


Barcina Lehendakariak Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektoreak eta azokan izateak zer garrantzi duen azaldu die


Asturiasko Printzeek Nafarroako stand-a bisitatu dute Alimentarian

Asturiasko Printzeak Nafarroaren stand-era iristen. ( irudia handitu )

Asturiasko Printze Felipe Jaunak eta Letizia Andreak Nafarroako stand-a bisitatu dute Bartzelonako Alimentaria Azokan, bertatik egin duten ibilbidearen barnean eta 11:00etan izan den inaugurazio-ekitaldiaren ondoren. Nafarroako Gobernuaren lehendakari Yolanda Barcinak Nafarroa azokan izatea (49 enpresarekin) justifikatu du Foru Komunitatean nekazaritzako elikagaien sektoreak garrantzia handia duelako, Nafarroako BPGaren % 6a, eta sektore horretan 1.200 enpresak eta nekazaritzako 24.000 esplotaziok beren jarduera burutzen dute; guztira, 28.000pertsoan daude sektore horretan lanean eta 3.300 milioi euroko fakturazioa du urtean.

Yolanda Barcina Lehendakariarekin batera, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilari Lourdes Goicoechea Zubelzu zegoen, eta Printzeek egindako galderei erantzunez, Lehendakariak erantzun du "egia dela nekazaritzako elikagaien esportazioa oso garrantzitsua dela eta, adibidez, iaz 240 enpresak 524 milioi euroko balioko esportazioak egin zituztela; hortaz, Nafarroak % 171eko estaldura-indizea du".

Elkarrizketan, Kataluniako Generalitat-eko lehendakari Artur Mas eta Nekazaritza, Elikagai eta Ingurumeneko ministro Miguel Arias Cañetek ere parte hartu dute.

Hain zuzen, Nafarroak eta Ministerioak duten proiektu handietako bat aipatu da: Nafarroako Ubidea. Ubidearen garapena eta haren berehalako ikuspegiak Printzeei azaldu dizkiete; hala, proiektua giltzarria izaten ari da eta izango da Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektorea garatzeko eta "lehentasunezkoa", baita ere, Estatuarentzat, Arias ministroak esan duenaren arabera.

Lehendakariak Printzeei jakinarazi die ere, Nafarroak Alimentarian bere nekazaritzako elikagaien industriako barietate, kalitate eta profesionaltasunaren lagin adierazgarriena aurkezten duela. Barcinak azpimarratu du sektore ekonomiko hau Nafarroaren elementu egituratzailea dela ikuspegi sozial, ekonomiko batetik eta etorkizuneko ikuspegi batetik. Alde horretatik, sektorea egiten ari den den berrikuntzako ahalegin garrantzitsua ere azaldu du; iaz, esaterako, I+Gean Nafarroan egindako inbertsioaren % 10a sektore horretatik etorri zen.

Barcinak gaineratu du sektoreak oso ondo eusten diola krisiari. Izan ere, iaz nekazaritzako elikagaien sektoreak 156 milioi euroko inbertsioa egin zuen, eta Nafarroako Gobernuak % 15 inguruko ekarpena egin zuen, 438 lanpostu sortuz.

Nafarroako Gobernuaren stand instituzionalean izaten ari zen elkarrizketako une batean eta Erriberako olio-enpresa baten postua gertu zegoela baliatuz, Printzeak Foru Komunitateko olioen ekoizpenari buruz interesa agertu eta produktua ikustera hurbildu da.

Ondoren, Printzeek beren ibilbidearekin jarraitu dute Azokako arduradunen eta bertan zeuden agintarien laguntzarekin, feria-barrutitik irten duten arte.

Jarraian, 14:00etan, aperitibo txiki bat izan da Nafarroako stand-ean, eta bertan zenbait pintxo dastatu ahal izan da ondorengo produktuetan oinarrituz: zainzuriak, pikillo piperrak, Erronkari eta Idiazabalgo gaztak, hainbat goilaratxo (pikillo piperra eskabetxean dagoen atunarekin nahaskia eginda, orburua olioarekin eta gatzarekin…), txistorra, Pamplona txorizoa, ahate-urdaiazpikoa, beste produktu batzuen artean.

Lehendakariak Nafarroako enpresak bisitatu ditu

Ondoren, 14:30ak aldera, Barcina Lehendakariak Goicoechea kontseilariarekin batera, bere ibilbidean zehar jarraitu du pabiloi ezberdinetatik Nafarroako enpresen stand-ak bisitatuz eta Alimentarian duten presentziagatik interesa agertuz. Azoka honetan 4.000 enpresa batzen dira eta profesionalen 140.000 bisita jasotzea espero dute. Parte hartzen ari diren 49 enpresa nafarretatik 31 Nafarroako Gobernuaren laguntza ekonomikoarekin joan dira eta 18 era indibidualean joan dira Alimentariara.

Enpresak sektoreen dibertsitate baten barnekoak dira eta, horregatik, gaikako hainbat pabiloitan banatuta daude, bere izena adierazten duen sektorean oinarrituta: Intervin, Expoconser, Interlact eta Intercarn.

Azokan daude: kalitatezko produktuak sustatzeko Gobernuak bultzatutako Reyno Gourmet marka, ardoen `Navarra´ Jatorrizko Izena, Idiazabal Gaztaren Jatorrizko Izena, Tuterako Nekazaritzako Elikagaien Hiria eta Nafarroako Nekazaritza Ekoizpen Ekologikoaren Kontseilua.

Barcina Lehendakariak azoka 19:00ak aldera utzi du.

Nafarroaren stand-a

Printzeek bisitatu duten Nafarroako stand-ean kolore gorria, zuria eta beltza nahasten dira, eta lerro zuzenekoa da altuera-sentsazio handiagoa emateko. Berrikuntza gisa, Reyno Gourmet Nafarroako gastronomiaren markan publizitateko eslogan edo erakargarritasun berri bat ageri da: "Navarraexquisita". Harekin kalitatezko Nafarroako produktuen esentziaren ikuspegi global bat eta definizio bat eman nahi da, Nafarroa fintasuna, gustu ona, bikaintasuna, kalitate handikoa, zaporetsua, gozo-gozoa, delikatua eta abar adierazten duen adjektiboarekin lotuz. Era horretan, Nafarroak bermatutako kalitatezko produktu horiek eskaintzen dituela islatu nahi da.

Stand-ean daude, zazpi enpresentzako moduluak, lanerako espazio bat, pintxoak prestatzeko sukalde txiki bat eta bisitak hartzeko gune bat. Edizio honetan, herstura dela eta, Nafarroako Gobernuak guztira enpresentzako gunea handitu du eta zehazki instituzionala zen gunea, txikitu, enpresentzako lehentasuna mantenduz; izan ere, haiek dira negozioko operazioak benetan egiten dituztenak, Alimentaria, batez ere, komertziala den azoka baita.

Nafarroaren presentzia

Zehazki, Nafarroak 2012ko Alimentarian duen presentziaren barnean, 49 enpresarekin batera, Reyno Gourmet dago; Nafarroako enpresei lagunduz joateaz gain, telefono mugikorretarako aplikazio berri bat aurkezten du. Aspalditik ari da lanean biziki Reyno Gourmet gizarte-sareetan eta 2.0 web-ean, eta telefono mugikorretarako aplikazio bat garatu du, Nafarroa-Reyno Gourmet, Kalitatezko Ziurtagiria duten Nafarroako nekazaritzako elikagaien produktuei buruzko informazioa emateko.

Aldi berean, Tuterako Nekazaritzako Elikagaien Hiriak azokan aurkeztu ditu nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresei eskaintzen dizkien baliozko abantailak eta proposamenak: iraunkortasuna, errentagarritasuna eta beren prozesuei aplikatutako berrikuntza, esaterako.

Bestalde, aurreko edizioan izandako arrakastaren ostean, Navarra Jatorrizko Izena duten ardoak enoteka batekin aurkeztu dira Reyno Gourmetekin lankidetzan: azokan dauden upeltegietako ardoekin egindako ibilbidea da; hala, bisitariak era librean dasta dezakeen Nafarroako ardoen aniztasuna erakusten da. Gainera, dastatzea egiten dutenek oharrak idazteko koaderno eta arkatzak izango dituzte. Bestalde, asteazkenean, hilak 26, 16:00etatik 17:30era, Navarra Jatorrizko Izeneko lehendakari Pilar García Granerok "Nola hurbildu ardoaren kultura gazteei" mahai-inguruan parte hartuko du, Intervin-eko Taste&Flavours gunean.

Azkenik, eta interes handiko beste ekitaldi bat nabarmentzearren, Idiazabal Jatorrizko Izenak bere 25. urteurrena ospatuko du Alimentarian, eta hori hilaren 27an izango da, 13:00ean, Autonomien Pabiloian.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa