(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak bere langileen gutxieneko zerbitzuak finkatu ditu 29ko grebari begira astelehena, 2012.eko martxoak 26


Errepideko bidaiarien garraio-arloan ere gutxieneko zerbitzuak erabaki dira


Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateari eta haren erakunde autonomoetako langileei eragingo dien gutxieneko zerbitzuak finkatu ditu datorren ostegunerako, martxoak 29, deitutako greba orokorra dela eta, greba-batzordearekin entzunaldi-izapidea amaitu ondoren.

Osasunbideari dagokionez, ospitaletan, izaera orokorrean, laneko erregimena jaiegun baterako ezarritakoa izango da.

Gainera, jendearentzako arreta bermatuko da ezinbesteko zerbitzuetan ospitaleen jarduera garatzeko, honako baldintza hauetan:

- Ospitaleratzea: Logistikako gaitasunaren % 100a.
- Araututako jarduera (hemodialisia, onkologia-tratamendua eguneko ospitalean, tratamendua hematologiako eguneko ospitalean, Min Unitatean etengabeko tratamendua duten gaixoak artatzea, Erradioterapiako tratamenduak, simulazioa eta plangintza, lehenetsitako eta ospitaleratutako gaixoen errehabilitazioa, eta Osasun Mentaleko sareko eguneko ospitaleak).
- Premiazko kirurgia-ebakuntzak, Larrialdietako, ZIU, URCE, UCC, Kritikoen Unitate, Erditze Alde eta berdintsuak diren beste unitate batzuen jarduera oroz gain.
- 20. asteko ekografia eta amniozentesia.
- Lehentasuneko artatzea, ospitaleratutako gaixoa eta ohiko artatzea, hala balego, logistika-gaitasunaren % 60 arte honako hauetan: kirurgi operazioetan, zerbitzu zentraletan, kontsultetan eta Emakumea Artatzeko Zentroan.
- Ospitaleko farmazia-zerbitzuak: tratamendua ospitaleratutako gaixoei, onkologia-tratamenduak eta araututakoak.
- Nafarroako Odol Transfusioko Zentroa: plaketak ateratzea aferesi eta odoleko prozesuetan Nafarroako Foru Komunitateko Ospitaleetara odol-deribatuak hornitzeko, logistika-gaitasunaren % 60 arte.

Lehen-mailako arretan, era orokorrean osasunekoinarrizkozonalde bakoitzean, eta funtzionamenduko ordutegi guztian, laneko txanda bakoitzean (goizez eta arratsaldez) familia-mediku bat , pediatra bat, OLT/EUD bat eta Harrerako langile bat izendatuko dira, 5eko edo 5 baino lanpostu gutxiagoko frakzio bakoitzeko.

Etengabeko arreta-puntu bat baino gehiago dagoen oinarrizko zonaldeetan, gutxienez familia-medikuak eta OLT/EUDak puntuak edo etengabeko arreta-ekipoak bezain beste izango dira. Etengabeko arreta-ordutegian, lan-erregimena osasuneko oinarrizko zonalde bakoitzean era orokorrean ezarritako zerbitzuen ehuneko ehunekoa izango da.

Ospitalez kanpoko Larrialdi Zerbitzuetan eta Larrialdietako Zerbitzu Normaletan, laneko erregimena era orokorrean ezarritako zerbitzuen ehuneko ehunekoa izango da.

Azkenik, besteak beste, gutxieneko zerbitzuek mediku bati eragiten diote "San Francisco Javier" Zentroan; laguntza orokorrerako odontologo bati, odontologo PADI bati, erizaintzako 2 laguntzaileri, administrazio-arloko langile bati aho-hortzetako osasunean. Osasun Publikoko Institutuan, elikagaien segurtasuneko eta ingurumen osasuneko zaintzaile batek eta epidemiologiako guardiako profesional batek lan egin beharko dute.

Ikastetxeak

Unibertsitatekoak ez diren ikastetxeei dagokienez, gutxieneko zerbitzuak honako hauek dira:

• Guztietan, zuzendaria, ikasketaburua, irakasle bat hiru unitateko edo Haur nahiz Lehen Hezkuntzako frakzioko eta zaintzaile bat (dagoen lekuan, eta bat baino gehiago balego, plantillaren %50a).
• Hezkuntza bereziko ikastetxeetan garbiketa-zerbitzua emango dela bermatu behar da.
• Garraioa edota jangela duten ikastetxeetan, beharrezko neurriak hartu beharko dituzte aldaketak konpontzeko, zerbitzu horietan sor daitezkeenak.

Larrialdiak

Larrialdien Nafarroako Agentzian jaiegun baterako ezarritako langileek lan egin beharko dute gutxienez. Zehazki, SOS Nafarroan aretoko buruak eta operadore laguntzaileek, goizeko zazpiak, arratsaldeko zortziak eta goizaldeko lauak. Halaber, gutxieneko hornidura bat gordeko da parke bakoitzeko. Cordovillan (Galar) dagoen parke nagusian hamaika kabo eta suhiltzaile, sarjentu bat eta guardiako ofizial edo ofizialorde bat Nafarroa osorako; Iruñean, sei langile; Tuteran, bost; Lizarran, Oronozen eta Tafallan, lau; eta Altsasun, Burgueten, Lodosan, Nabaskozen, Azkoien-en eta Zangozan, hiru.

Justizia eta herritarrentzako arreta

Justiziako Administrazioan, gutxieneko zerbitzu gisa Fiskaltzan guardiako zerbitzuei dagozkien langileak ezartzen dira; Iruñeko instrukzioko epaitegiak; Tutera, Agoitz, Lizarra eta Tafallako lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiak eta Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutua. Nolanahi ere, preso dagoen kausetan gutxieneko zerbitzu gisa ezartzen da Laguntza Judizialeko funtzionario bat preso horri hura gauzatzeko aske uzten zaiola jakinarazi behako balitzaio ere. Gainera, kartzelan gutxienez jaiegun bati dagozkion langileak finkatzen dira (sukaldari bat eta sukaldari-laguntzaile bat).

Erregistroei dagokienez (herritarrentzako arreta), gutxieneko zerbitzuetako lau pertsona ezartzen dira, bana honako udalerri hauetan: Iruñea (Nafarroako Jauregia, Carlos III Etorbidea), Tutera, Tafalla eta Lizarran; hiri horietan Nafarroako Zerga Ogasuneko lurralde-bulegoetan.

Gizarte-zerbitzuak

Egoitzetan (San José, Santo Domingo eta El Vergel) eta Nafarroako Menpekotasun Agentziaren Lur Gorri egoitzan, Fuerte el Príncipe gazteen egoitzan eta Altsasuko Santo Cristo de Otadia aterpetxean, jaiegun baterako ezarritako zerbitzuak finkatu dira. El Vergel Egoitzako Eguneko Zentroan: EUD 1 eta zaintzaile 1.

Nafarroako Gobernuaren haurtzaindegiei dagokienez, gutxieneko zerbitzuek zuzendariari, hiru haur-hezitzaileri eta sukaldari bati edo sukaldari-laguntzaile bati eragiten die.

Gutxieneko zerbitzuak garraio publikoan

Nafarroako Gobernuak ere errepidez bidaiariak garraiatzeko arloan oinarrizko zerbitzuak erabaki ditu:

- Iruñerriko hiri-garraioa: lanegun bati dagozkion zerbitzuen % 28a. Maiztasun txikiko lineen ibilgailuek maitasun handienekoei lagunduko diete.

- Herriz kanpoko garraioa: lanegun bati dagozkion zerbitzuen % 28. Gutxienez egunero joan-etorriko irteera bat egingo da emakida bakoitzean, eta emakida-tituluan baimendutako trafiko guztiei erantzun beharko zaie

- Eskola-garraioa: zerbitzuen % 28a, eta lehentasuna emango zaie beste garraio publiko bat erabiltzeko aukerarik ez duten landaguneetakoei zerbitzuei.

- Ikastetxe eta okupazio-zentroetara ezindu fisiko eta psikikoak garraiatzea; zerbitzu guztiak.

- Autobus-geltokiak: ezinbesteko jarduera orori eutsiko zaio aurrez aipatutako gutxieneko zerbitzuei aurre egiteko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Garraioko gutxieneko zerbitzuen foru-agindua
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa