(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hemeretzi ikaslek Lanbide Heziketako sari bereziak jaso dituzte Nafarroan asteartea, 2012.eko martxoak 27


Beren espezialitatean ikasketa-espediente onena saritzen duten sari-banaketaren buru izan da Iribas kontseilaria


Transcripción textual del video

Lanbide Heziketako eta Arte Plastiko nahiz Diseinuko hemeretzi ikaslek sari berezi bat jaso dute 2010-2011 ikasturtean zehar beren espezialitatean ikasketa-espediente onena lortzeagatik. Hezkuntzako kontseilari José Iribas Sánchez de Boado izan da ekitaldiaren buru, eta bertan izan dira saritutako hemezortzi ikasle beren familiarrekin eta ikasi duten ikastetxeetako oirdezkariekin, eta baita Lanbide Heziketako Zerbitzuko zuzendari Marino Barásoain Romeo ere.

Hemeretzi sarituetatik, hamahiruk goi-graduko zikloak egin zituzten eta seik, gradu ertaineko zikloak. Haietako bakoitzak diploma bat eta 600 euro dirutan jaso ditu goi-graduko ikasleentzat, eta 350 euro, gradu ertainekoentzat.

LHko sari bereziak

Iribas kontseilaria eta Barásoain saritutako ikasleekin. ( irudia handitu )

Lanbide Heziketako eta Arte Plastiko nahiz Diseinuko hemeretzi ikaslek sari berezi bat jaso dute 2010-2011 ikasturtean zehar beren espezialitatean ikasketa-espediente onena lortzeagatik. Hezkuntzako kontseilari José Iribas Sánchez de Boado izan da ekitaldiaren buru, eta bertan izan dira saritutako hemezortzi ikasle beren familiarrekin eta ikasi duten ikastetxeetako oirdezkariekin, eta baita Lanbide Heziketako Zerbitzuko zuzendari Marino Barásoain Romeo ere.

Hemeretzi sarituetatik, hamahiruk goi-graduko zikloak egin zituzten eta seik, gradu ertaineko zikloak. Haietako bakoitzak diploma bat eta 600 euro dirutan jaso ditu goi-graduko ikasleentzat, eta 350 euro, gradu ertainekoentzat.

Nafarroako Gobernuak sortutako sari horiek, Lanbide Heziketako eta Arte Plastiko nahiz Diseinuko ikasketak amaitzen dituzten ikasleen ahalegina, lana eta ardura ofizialki aitortzen ditu, ikasketaren bikaintasunaren sariaren bitartez.

Gogora ekarri behar da, sari berezi horietara aurkezteko ezinbesteko baldintza zela LHko ikasketak Nafarroan amaitzea 2010-2011 ikasturtean gutxienez 8 puntuko azken kalifikazioarekin gradu ertaineko ikasleen kasuan, eta 8,5 puntukoarekin goi-gradukoen kasuan.

Deialdi horretara, guztira 88 ikasle aurkeztu dira, eta kopuru horretatik 41 gradu ertaineko tituludunak dira eta 47, goi-graduko ziklotakoak. Haietatik, hautaketa-batzordeak hemeretzi sarituak hautatu ditu, beraien ikasketa-espedientearen arabera eta egindako ikasketei lotutako beste prestakuntza nahiz laneko merezimenduen arabera.


LHko sari bereziak

Diplometako bat banatzen. ( irudia handitu )

Sarituen zerrenda honako hau da:

Gradu ertainean: Josu Arregui Borrega, Iruñeko Donapea Zentro Integratu Politeknikokoa (LHI); Nahikari Martínez Marco, Iruñeko Maria Inmaculada ikaetetxekoa; David Montávez Pacífico, Lizarrako LHIkoa; Sheila Núñez Valera eta María Stoupnikova, biak ere Ibaialde-Burlatako BHIkoak; eta Sara Urzaiz Ochoa, Iruñeko Cuatrovientos ITC ikastetxekoa.

Goi-graduan: Miguel Aramburu Garmendia, Nafarroako Osasun Eskola Teknikokoa; Javier Cruz Hernández, Tuterako LHI ETIkoa; Javier Dronda Barrientos, Iruñeko Arte Eskolakoa; Vicente Galbete Ciáurriz Iruñeko Adaptación Sozial BHIkoa; Virginia Jiménez García, Ibaialde-Burlatako BHIkoa; Blanca Marín Vaquero, Tafallako LHIkoa; Amaia Menta Rangel, Nafarroako Osasun Eskola Teknikokoa; Alexandra Roca Zúñiga, Iruñeko Virgen del Camino LHIkoa; Rubén Romano Fernández, Donapea LHIkoa; Yolanda Sahún García, Ibaialde-Burlatako BHIkoa; eta Marta Leonor Sanz Marco, Iruñeko María Ana Sanz Zentro Integratukoa Administrazioan, Merkataritzan eta Informatikan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa