(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak “1212/1512/2012 historiaren agertoki bizia” erakusketa inauguratu du Nafarroako Liburutegian asteazkena, 2012.eko martxoak 28


Nafarroako Gobernuak antolatuta, erakusketa Foru Komunitateko hamar udalerritan jarriko da ikusgai, eta ondoren Nafarroako Zentroa edo Etxea duten Espainiako hirietan ikus ahal izango da


Vidriera de la Batalla de las Navas de Tolosa

Tolosako Naben Batailako beiratea

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Angulok, Nafarroako Gobernuak "1212/1512/2012 historiaren agertoki bizia" erakusketa inauguratu du gaur Nafarroako Liburutegian. Ibiltaria den erakusketa Nafarroako hamar udalerritan ikusi ahal izango da eta, ondoren, Nafarroako Zentroa edo Etxea duten Espainiako hirietan ere ikusiko da: Zaragoza, Gasteiz, Madril, Bilbo, Valladolid, Logroño, Barkaldo, Santander, Burgos, Sevilla eta Bartzelonan.

 

Bilduma honetan, Komunitatearen aztarna historikoa osatzen duten Nafarroako monumentuen multzo nagusia islatzen da. Tauletako batean irakur daitekeenez, "Monumentu artistikoak historiaren adierazle bistakoenak dira eta belaunaldiek lurralde honetan utzitako beren lan, sinesmen eta sentsibilitatearen aztarna nabariena". Erakusketa ondorengo gertaera historikoei buruzko informazioa jasotzen duten taulez osatzen da: Baskoiak, Musak, Leyre, Aralar, Tutera, Orreaga-Roncesvalles, Gares, Estella-Lizarra, Artaxona, Uxue, Fiteroko Monasterioa, Erriberri, Erreinuko Hiriburua, Bertiz, Noaingo Ubidea eta Xabier. Bideo batek, aldi berean, pantaila batean monumentu historiko horiei eta haien historiari buruzko dokumental bat proiektatzen du.

Gainera, erakusketa honen osagarri, Nafarroako Liburutegi Orokorrak erakusgai jarri du "Memoriaren memoria, 1212-1912: mendeurren baten oroitzapenak" izena duen eta apirilaren amaieran osorik eskainiko den erakusketaren aurrerapen txiki bat, Tolosako naben batailaren VII. mendeurrena dela eta, 1912an antolatu ziren ekitaldiei lotuta. Ospakizun haietako dokumentuak erreskatatuz, bi beira-arasa jarri dira liburuxkekin, artikuluekin, oroitzapenezko domina batekin edo orduko erakunde nafarrek gertaera historikoa ospatzeko antolatu zituzten ekitaldi programa ofizialekin.

 

Inauguraziora bertaratu direnek, gainera, 1912an filmatutako pelikula bat ikusi ahal izan dute, eta Alfonso XIII. erregearen bisita dela eta egin zena. Errege horrek Iruñea bisitatu zuen Mahastizaintzako Kongresu Nazionala bat egin zenean. Pelikulaz gain, Tolosako Naben batailaren VII. Mendeurrena ospatzeko nekazaritzako makinariaren erakusketa bat ere ikusi ahal izan dute.

Erakusketak, azkenik, argitalpen berriak eskaintzen ditu haien edukia kontsultatzeko, eta baita turismoko materialak ere erakusketa horren edukien gainean etxean sakontzeko.

Ekitaldian izan dira: Kulturako, Turismoko, eta Erakunde Harremanetako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia; Nafarroako Etxeen Federazio Nazionaleko lehendakari Rosa Mª Ibañez; Kultura eta Erakunde Harremanetako zuzendari orokor Ana Zabalegui eta Fátima Baigorri, eta Nafarroako Zentroetako zenbait lehendakari eta Foru Komunitateko alkateak ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa