(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak foru-araudira eraman du baliabiderik gabeko hartzekodunen etxebizitzak ordainean ematea asteazkena, 2012.eko martxoak 28


Zenbait zerga arautuko duen foru-legea proposatu du, Espainiako Gobernuak onartutako Errege Dekretu Legearen arabera


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko saioan foru-lege bat onartu du eta, haren bidez, martxoaren 9ko 6/2012 Errege Dekretu Legetik sortutako neurri fiskalak Nafarroari ezartzen dizkio, baliabiderik gabeko hipoteka-zordunen babesteko premiazko neurriei buruzkoa.

Babes ofizialeko etxebizitzak

Babes ofizialeko etxebizitzak.

Nafarroako Gobernuak gaurko saioan foru-lege bat onartu du eta, haren bidez, martxoaren 9ko 6/2012 Errege Dekretu Legetik sortutako neurri fiskalak Nafarroari ezartzen dizkio, baliabiderik gabeko hipoteka-zordunen babesteko premiazko neurriei buruzkoa.

Errege Dekretu Lege horrek hipoteka-exekutatzeko prozedurak malgutzeko mekanismoak ezartzen ditu bere ordainketari erantzuteko aparteko zailtasunak dituzten pertsonen kaleratzea arintzeko.

Neurri horiek izan ahalko dira: hipoteka-zorraren berregituratzea kapitalaren amortizazioan gabealdi baten bidez eta interes-tipoak murriztea zor guztiaren gaineko kitan edo, azkenik, ohiko etxebizitza ordainean ematea hipotekako zorra osorik kitatzeko tresna gisa.

Merkataritzako xedapen horiekin batera, Errege Dekretu Lege horrek fiskal-mailako beste neurri batzuk ezartzen ditu, eta haien helburua da baliabiderik gabeko zordunari Errege Dekretu Lege horretan dauden malgutasun-neurrietako bat hitzartzean sortuko zen zerga-karga kentzea. Eragiten diren zergak dira: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga eta hiri-izaerako lursailen balioaren gehikuntzari buruzko zerga.

Zehazki, Foru Gobernuak gaur onartutako Foru Legearen proiektuarekin lau neurri sartzen dira. Lehenik eta behin, eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari dagokionez, ordainean ematea dakarren finantza-erakundeari etxebizitza eskualdatzeak eskualdatzailearen ondarean aldaketa dakarrenez, hala badagokio, sortzen den ondarearen gehikuntzari buruzko salbuespen bat ezarriko da.

Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari dagokionez, salbuespen bat ezartzen da "dokumentatutako egintza juridiko"-en kontzeptuaren gainean, sor daitezkeen kreditu eta hipoteka-maileguen kontratu-berritzeak gauzatzeko eskritura publikoetarako.

Hiri-izaerako lursailen balioaren gehikuntzari buruzko Zergari dagokionez, ezartzen da ordainean emandako etxebizitzaren erakunde hartzaileak zerga hori ordaintzera behartuta egongo dela zergadunaren ordezkoaren kontzeptuan, hari ez diolarik eragingo kargaren kopuruak.

Azkenik, finantza-erakunde hartzekodunari "bazterketaren atariaren" barnean hipoteka-zordunaren kalifikazioa ahalbidetzen duten egoeren lehia errazteko, Nafarroako Zergen Ogasunak norberaren konturako langileari dagokion ziurtagiria emango dio, bai eta errenta-ziurtagiria ere azkeneko zerga-ekitaldiarekin alderatuz.

Gobernuaren gaurko saioan onartutako Foru Legearen proiektua zuzenean izapidetuko da eta irakurketa bakarrean Nafarroako Parlamentuan. Araua indarrean sartuko da Nafarroako Aldizkari ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa