(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ricardo Abad-ek Barcina Lehendakariari 1.000 maratoi jarraian korritzeko erronka berria aurkeztu dio osteguna, 2012.eko martxoak 29


Lehendakariak harrera egin die, Tafallako kirolariari eta atletak laguntza ematen dion ANFASeko ordezkaritza bati


Lehendakaria Abad-ekin

Lehendakaria Abad eta bere emaztearekin eta ANFASeko arduradunekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Angulok 41 urteko Ricardo Abad Martínez atleta tafallarrari harrera egin dio gaur goizean; kirolariak bere buruari jarri dion erronka berria aurkeztu dio: korrika egitea erreskadan 1.000 maratoitara heldu arte bost kontinenteetan.

Kirolariarekin batera haren emazte Ivana eta ANFASeko ordezkariak (ezintasuna duten pertsonen aldeko Nafarroako Elkartea) izan dira; Abad-ek elkarte horri laguntza ematen dio. Zehazki, elkartetik Usúe Zulet lehendakaria eta Gerardo Posada gerentea bertaratu dira.

Duela sei urtetatik Ricardo Abad ultrafondoa praktikatzen hasi zenetik, errekor berriak jarri ditu jada. 2011ko urrian, Guinnes liburuan sartu zen 365 maratoi korritu zituelako beste hainbat egunetan jarraian. Balentria hori lortu eta berehala, erronka 500 maratoietara jarraian zabaldu zuen, eta hura ere arrakastarekin amaitu zuen iragan otsailaren 12an.

Abad-ek bere kirol-lorpenak baliatzen ditu ANFASerako dirua biltzeko; azken urtean 13.000 euro erdietsi du dohainei eta elastikoen salmentari esker.

Atletaren erronka berria da korrika egitea erreskadan 1.000 maratoitara heldu arte bost kontinenteetan –jada 545 lasterketa bete ditu. Horretarako, mundu guztian antolatzen diren proba nagusietan izena emateko asmoa du. Lortzen badu, historiako kirol-balentria luzeena izango da, eta Ricardo Abad egun batean ere atsedenik hartu gabe kilometro gehien bete dituen pertsona bihurtuko da (42.0000 Km).

Lehendakariari aipatu dionez, helburu berri hau lortzea (ANFASi ematen dion laguntzari eutsiko dio oraingoan ere), babesleak eskuratzearen arabera izango da, funtsean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa