(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak administrazioko izapideak sinplifikatzea bultzatuko duela ziurtatu die Yolanda Barcina Lehendakariak Ingeniaritzako Lanbide Elkargoetako ordezkariei osteguna, 2012.eko martxoak 29


Haiekin izandako bilkuran izapideak arintzeko bidean proposamenak aztertu dira, jarduera ekonomikoak abian jartzen laguntzeko xedez


Barcina Lehendakaria Lanbide Elkargoekin

Barcina Lehendakariak ingeniaritzatako lanbide-elkargoetako ordezkariekin izandako bilkuraren une bat. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakari Yolanda Barcinak adierazi du foru-gobernuak administrazioaren sinplifikazioa eta arintzea bultzatuko dituela, herritarrek eta enpresek negozioak ireki ditzaten, lana izan dezaten eta enplegua eman dezaten, horretarako administrazio-eragozpenik aurkitu gabe.

Halaxe adierazi die Ingeniaritzako Lanbide Elkargoetako ordezkariei; haiekin bildu da ezar daitezkeen lankidetza eta partaidetzako mekanismoak aztertzeko administrazioko izapideak arintzeko eta bizkortasun nahiz segurtasun handiagoarekin aurrera eramateko.

Zehazki, bilkuran izan dira: José Miguel del Amo Villarías (Aragoi, Nafarroa eta EAEko Nekazaritza Ingeniarien Elkargoko ordezkaria), José Javier Boulandier (Nafarroa eta Errioxako Nekazaritzako Ingeniari Teknikoen Elkargoaren batzordeko kidea), Miguel Iriberri eta Elena Alemán (Nafarroako Industri Ingeniarien Elkargoaren dekano eta gerentea, hurrenez hurren), Gaspar Domench Arrese (Nafarroako Industri Ingeniari Teknikoen Elkargoaren dekanoa), Antonio Rodríguez (Nafarroako Industri Ingeniari Teknikoen Elkargoaren gerentea), Miguel González García (Espainiako Iparraldeko Meatze Ingeniarien Elkargoaren dekanoa) eta Enrique Aresti Pardo (EAE, Nafarroa, Errioxa eta Soriako Meatze Ingeniari Teknikoen Elkargoaren dekanoa).

Aipatutako Lanbide Elkargoetako ordezkariek (7.000 profesional baino gehiago direnak) Lehendakariari helarazi diote prozedura horien hobekuntzan Administrazioarekin lanean jarraitzeko borondatea, zuzenean Nafarroaren ekonomia eta garapenari eragiten diena. Egia esan, Nafarroako Gobernuak eta elkargoek sei urte baino gehiago daramatzate ildo horretan laguntzen eta lanean; alde horretatik, elkargoek era aktiboan parte hartu zuten Administrazioa Sinplifikatzeko Neurrien 15/2009 Foru Legea lantzeko orduan.

Orain, profesionalen talde horrek laguntzen nahiz parte hartzen jarraitu nahi dute, protokoloak lantzen eta haiek beraien elkargokideen artean hedatzen, eta gizarte zibila, oro har. Zerbitzua emateko bokazioagatik, irizten dute beren betebeharra jarduerak lehenbailehen abian jartzea dela, ahal den segurtasun-berme handienarekin.

Hala, egin beharreko ekintza batzuk, Lanbide Elkargoen iritziz, jardueren sailkatze berri bat abian jartzea izango zen haren ingurumeneko eraginaren arabera; epeak murriztea; edukia berriz zehaztea eta aurkeztu beharreko dokumentazioaren garrantzia irizpideak bateratzeko; izapideak arindu eta erraztuko dituzten teknologia digitalen erabileraz gain.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa