Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Barcina Lehendakariak Espainiako Armadako XXIX. kontingentean parte hartu duten Amerika 66 erregimentuko 290 profesionalen lana eskertu du
Transcripción textual del video
Nafarroako Gobernuak Espainiako Armadaren Afganistango XXIX. kontingentean parte hartu duten mendi-ehiztarien Amerika 66 erregimentuko militarrei egindako omenaldian buru izan da Foru Komunitateko Lehendakari Yolanda Barcina Angulo. Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan ospatu da, Foru Gobernuak militarrei Asiako herrialde horretan "burututako misio garrantzitsuagatik" bere esker ona eta aintzatespena adierazteko.
Egoitza Aitzoainen (Berriobeiti) duen erregimentuko 290 militarrak iazko abuztuan abiatu ziren Asiako herrialde horretara, eta azken aste hauetan itzuli dira. Omenaldian 50 kidez osatutako ordezkaritza izan da.
Lehendakaria omendutako militarrekin.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuak Espainiako Armadaren Afganistango XXIX. kontingentean parte hartu duten mendi-ehiztarien Amerika 66 erregimentuko militarrei egindako omenaldian buru izan da Foru Komunitateko Lehendakari Yolanda Barcina Angulo. Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan ospatu da, Foru Gobernuak militarrei Asiako herrialde horretan "burututako misio garrantzitsuagatik" bere esker ona eta aintzatespena adierazteko.
Egoitza Aitzoainen (Berriobeiti) duen erregimentuko 290 militarrak iazko abuztuan abiatu ziren Asiako herrialde horretara, eta azken aste hauetan itzuli dira. Omenaldian 50 kidez osatutako ordezkaritza izan da.
Era berean, Armadaren ordezkaritzaren buru José Manuel Muñoz Muñoz, Ikuskaritza Nagusiko teniente jenerala, José Ignacio González Arteaga, Nafarroako jeneral komandante militarra, eta José Manuel Rodríguez Gil, mendi-tropen buruzagitzako jeneral burua, izan dira.
Lehendakaria García Cortijo koronel buruari Gobernu akordioa ematen.
(
irudia handitu
)
Afganistanen izandako tropen ordezkari gisa hitz egin dute Felix Eugenio García Cortijo, mende-ehiztarien Amerika 66 erregimentuko koronel buruak, eta Felix David Vaquerizo Rodriguez, maniobra-batailoiko teniente koronel buruak.
Lehendakariak diploma bat eman dio erregimentuko koronel buruari; bertan jasota dago martxoaren 21ean, asteazkena, Nafarroako Gobernuak hartutako erabakia, alegia, herrialdeko segurtasuna sendotzen laguntzeagatik, Espainiako armadaren esparruan izan duten parte-hartzea aintzatestea. "Hala, Afganistango ezegonkortasun politikoaren eta sozialaren ondorioz nazioarteko komunitatea mehatxatuta egotea saihestu da", dio testuak.
Zehazki, Gobernuak eskerrak eman dizkie tropei "baldintza zailetan burututako misio garrantzitsuagatik, gorputz eta arima aritzeagatik, nork bere burua arriskuan jarriz eta pentsatutako helburuak lortuz eta, hala, mundu hobea, baketsua eta aurreratua eratzen lagunduz, eta Espainiak nazioarteko komunitatearekin konprometitutako nazio gisa duen zeregina indartuz", azpimarratzen du aipatutako erabakiak.
Herrikideak eta bakea munduan
Yolanda Barcinak azpimarratu duenez, militarrek –"gure herrikideek"- burututako misioak "munduan bakea lortzen" laguntzen du, alderdi guztietatik zaila izan arren munduan ordena mantentzeko erabakigarria den urruneko herrialde bat egonkortuz: Afganistan".
Lehendakariak Nafarroako herritarrek militarren "ardura profesional handia, haien gorputz eta arima aritzeko grina eta sakrifizio-jarreragatik" sentitzen duten estimazioa adierazi du. Harro gaude zuek eta zuen familiak gure Komunitatearen zati zaretelako eta, zuen lan arriskutsuaren bitartez, gure Nazioak mundu hobeago baten alde dituen konpromisoak betetzen laguntzen duzuelako", azpimarratu du.
Bestalde, Felix Eugenio García Cortijo koronel buruak erregimentuaren "esker ona" adierazi du Nafarroako Gobernuaren "eskuzabaltasunagatik". Bere hitzetan, Afganistango "segurtasunaren, gobernagarritasunaren, berreraikuntzaren eta garapenaren alde ondo betetako lanak" emandako pozari, "gure herrikideen aintzatespenak ematen digun gogobetetasuna" gehitzen zaio.
Hiru aldiz Afganistanen
Nazio Batuetako Segurtasun Kontseiluak, 2001eko abenduaren 20ko erabaki bidez onartu zuen Afganistanen Segurtasunerako Nazioarteko Laguntza Indar bat ezartzea, herrialde hartako agintariei laguntzeko. NATO misio horren buru da Afganistanen 2004az geroztik, eta 40 herrialde inguruk parte hartzen du bertan.
Espainiako Gobernuak, 2001eko abenduaren 27ko Ministro Kontseiluaren erabaki bidez, Espainiak Indar horretan parte hartzea baimendu zuen. Espainiako Armadaren Afganistango XXIX. Kontingentea sortzeko Oinarrizko Unitatean parte hartu du mendi-ehiztarien Amerika 66 erregimentuko talde honek.
1997. urtetik hona, zazpi aldiz, Nafarroako unitate militarrak leku gatazkatsuetan bake-misioetan parte hartzera deituak izan dira: Bosnia-Herzegovina, Kosovo, Albania eta, azken urteotan, Afganistanen, azken honetan hiru aldiz.
"Azken kontingentea abuztutik duela aste gutxi batzuk arte izan da han, segurtasuna bermatzeko eta programa desberdinak burutzea ahalbidetzeko lan eginez: besteak beste, errepideak eraikitzeko programak, polizien eta militarren prestakuntza, zerbitzu publikoak ematea edo hezkuntza-proiektuak antolatzea, osasun-programak nahiz gizon-emakumeen arteko berdintasun-programak", gogorarazi du Barcina Lehendakariak.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen
Autoridades que han asistido al acto de homenaje a los militares de Aizoáin que han prestado servicio en Afganistán.
irudia handituPanorámica del Salón del Trono durante el homenaje a los militares del regimiento América 66.
irudia handitu