(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Udal-mailan hizkuntza honen sustapenerako laguntzak arautuko dituen araudiaren zirriborroa aurkeztu zaio Euskararen Nafar Kontseiluari ostirala, 2012.eko martxoak 30


Iribas kontseilaria izan da buru partaidetzazkoa eta aholku-emailea den erakunde honen gaurko bileran


Bilerako irudia

Euskararen Nafar Kontseiluaren irudia Iribas kontseilaria buru dela (erdian). ( irudia handitu )

Hezkuntza Kontseilari Jose Iribas Sanchez de Boado jauna izan da buru gaur Nafarroako Jauregian egin den Euskararen Nafar Kontseiluaren bileran. Bertan, udal-mailan euskara erabiltzeko eta sustatzeko laguntzak arautuko dituen foru-dekretuaren proiektua ezagutu dute, besteak beste, aholku-emailea eta partaidetzazkoa den erakunde honetako kideek.

Proiektu honen bidez Nafarroako Gobernuak aldatu nahi du zuzeneko diru-laguntzen egungo erregimena, Foru Gobernuaren erabaki zehatz bidez ematen dena eta beste edozein interesatuk laguntzak jasotzeko aukera baztertzen duena, deialdi publiko batera pasatzeko; hala, nahi duten tokiko erakunde guztiek izango dute aukera lehiaketan parte hartzeko.

Eusko Jaurlaritzarekiko lankidetza-protokoloa

Bestalde, Euskararen Nafar Kontseiluak Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko euskararen esparruko lankidetza-protokoloa ezagutu du gaur. Dokumentu honen bidez gai honetan bi administrazioen arteko lankidetza bultzatzen da, eta bertan argi eta garbi adieraziko da Nafarroako Foru Komunitatea eta Euskal Autonomia Erkidegoa bereizitako bi erakunde direla eta administrazio publiko desberdinak dituztela.

Protokolo hau aplikatzeko esparru desberdinen artean azpimarratzekoa da, lehenik, helduentzako euskararen irakaskuntza. Era berean jasotzen du bi administrazioen artean euskararen gaitasun-mailak ebaluatzeko eta egiaztatzeko proben eta sistemen diseinuan lankidetza izatea, erreferentzia gisa Europako esparru komuna hartuta, eta bi administrazioen artean batak besteak emandako tituluak onartzea.

Ikerketa eta mapa soziolinguistikoei dagokienez, bi gobernuek batak besteak biltzen dituen datuak erabili ahal izango ditu, beren komunitateetan euskararen errealitatea islatzeko.

Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak, gainera, elkarri lagunduko diote Espainiako eta atzerriko lege-araudiak euskarara itzultzean. Gainera, biek onartuko dituzte besteak emandako zinpeko itzultzaile eta interpretarien egiaztapenak eta besteak egindako itzulpenen baliozkotasuna. Ildo horretan, bi alderdiek konpromisoa hartzen dute itzulpen-memorien banku publiko bat sortu eta mantentzeko.

Halaber, lankidetzan arituko dira beste arlo hauetan ere: euskal terminologia; informazioaren eta komunikazioaren teknologiak; euskara nazioartean hedatzeko eta atzerriko unibertsitateetan euskarako irakurletza-programak; eta baita hizkuntza honen kultura-sustapenean ere.

Memoria 2011

Azkenik, gaur egindako bileraren esparruan aurkeztu da Euskararen Nafar Kontseiluaren 2011ko Memoria. Bertan jaso dira erakunde honek iaz burututako jarduera guztiak.

Kontseilu honen 2011ko bileretan landutako gaiak azpimarratzekoak dira, besteak beste, laguntzen deialdiak; euskarazko kazetarien praktiketarako lankidetza-hitzarmena; toponimiako izendegiak; euskarako eskolak eta helduen euskal curriculuma; argitalpenak; Euskaltzaindiarekin lankidetzan aritzeko hitzarmena; eta Euskarabidearen estatutuak onartzen dituen Foru Dekretuaren proiektua.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa