(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak kooperatibak integratzeko prozesuaren jarraipena defendatu du nekazaritzako elikagaien sektorea hazten laguntzeko astelehena, 2012.eko apirilak 2


Yolanda Barcinak UCANen bileraren itxiera-ekitaldian parte hartu du, eta bertan izan da ere Nekazaritza, Elikagai eta Ingurumen ministro Miguel Arias Cañete


Barcina Lehendakaria, Arias Cañete ministroa eta Lourdes Goicoechea kontseilaria.

Barcina Lehendakaria, Arias ministroa eta Goicoechea kontseilaria, UCANen itxiera-ekitaldian. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Nafarroako Nekazaritzako Kooperatiben Batasunaren (UCAN) urteko bilerari itxiera eman dio. Berriobeitin egin da eta bertan izan da ere, Nekazaritza, Elikagai eta Ingurumen ministro Miguel Arias Cañete ere.

Bertaratutakoen aurrean, Lehendakariak defendatu du Nafarroan aplikatzen ari diren kooperatibak integratzeko neurriei jarraipena ematea, nekazaritzako elikagaien sektorearen hazkundeari buruz sortzen ari diren mehatxuak gainditzeko xedearekin. Aipatu duenez, "ezinbestekoa" da "behar handiena duen zatia"-ren integrazio handiagoaren alde egitea "ekoizlea den sektorearen zatiaren eskaintzarena dena, nekazaritzako elikagaien balioaren katearen oreka hobetu dadin".

Helburu horretarako, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Kooperatibak Integratzeko II. Plan bat lantzeko prozesu bati heldu dio, datozen lau urteei begira. Lehendakariak helarazi du berregituraketa garrantzitsua dela "dimentsioa irabazteko", erronka berriei aurre egiteko eta lehiakorragoa izateko, bai eta egiturak arrazionalizatzeko eta gastuak murrizteko ere.

Yolanda Barcinak balorazio ona egin du 2006-2011 Nafarroako nekazaritzako kooperatibak berregituratzeko jardueren lehen planaren inguruan, 21 erakundek parte hartu zuten 13 bat-egite prozesurekin amaitu zena.

Lehendakariak sektore honek duen indarra azpimarratu du "enpleguaren sortzaile gisa, nahiz eta krisi-garai zailetan bizi", eta "lurraldea antolatzeko duen gaitasuna" ere nabarmendu du. "Nekazaritzako sektorea funtsezkoa, nahitaezkoa da gure garapen ekonomikorako eta gure etorkizunerako", azaldu du Barcinak.


Barcina Lehendakaria Arias ministroa agurtzen.

Barcina Lehendakaria Arias Cañete ministroari harrera egiten. ( irudia handitu )

165 kooperatiba

UCANen barnean sektoreko 165 kooperatiba daude, eta urtean 800 milioi bat euro fakturatzen dute. 20.000 bazkide ditu eta Komunitatean zuzenean 1.700 lanpostu sortzen ditu. "Datu horiek Nafarroan zer eragin duzuen argi adierazten digute, zuen proiektuak zer sendotasun duen, eta hura balioan jarri behar dugu", adierazi du.

Lehendakariak gogora ekarri du Nafarroa "esparru askotan bezala" aitzindari ere izan dela kooperatibismoan. Bere jatorria 1902an kokatzen da Tafallan eta Erriberrin. Garai hartan lehen landa-kutxak sortu ziren ongarriak erosteko eta maileguak emateko Raiffeisen sistemarekin, kooperatibismoa autolaguntzaren, autoerantzukizunaren eta autoadministrazioaren printzipioetan oinarritzen duena. "Printzipio horiek indarrean jarraitzen dute 100 urte geroago ere eta, gure aldetik, inplikatutako alderdiekin elkarlanean, sustatzen jarraitu nahi dugu", zehaztu du Barcinak. Hark gogora ekarri du NBEak Kooperatiben Nazioarteko Urtea izendatu duela biztanleak "pobrezia murrizteko, enplegua sortzeko eta gizarteratzeko kooperatiben egungo mugimenduaren laguntza historikoa"-ri buruz kontzientziatzeko, aipatu du.

Lehendakariaren arabera, adierazpen horrek ere "kooperatibaren ereduaren sendotasuna" azpimarratzen du "enpresa-kudeaketarako eta garapen iraunkorrerako benetako aukera gisa".

Errentagarritasuna eta belaunaldien berritzea

Itxiera-ekitaldiaren mahaiburuan, Lehendakaria eta Arias Cañete ministroaz gain, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilari Lourdes Goicoechea, UCANeko lehendakari José María Martínez, eta Espainiako Nekazaritzako Elikagaien Kooperatibetako lehendakari Fernando Marcén izan dira.

Bere agerraldian, ministroak aipatu du sektorearen berrikuntza orokorra ez dela gertatuko gazteek nekazaritza-munduaren errentagarritasuna hautematen ez duten bitartean. Hori lortzeko, errepikatu du, kooperatibak bat-egiteko prozesuarekin jarraitu behar da, autonomia erkidegoen barnean nahiz autonomiaz haraindiko kooperatibak sortuz; hala, kateko alde ahulenak, ekoizleek, beren merkataritza-izaera sendotu ahal izango dute eskaintza kontzentratzean. Arias Cañetek bere ministerioak hartzekoa aurreikusten duen zenbait neurriren berri eman du, esate baterako: araudiaren erreforma bat kontzentrazioari administrazioko trabak murrizteko, Kooperatibak Integratzeko Plana bat, autonomia erkidegoen laguntza gisa, edo legearen aurreproiektu bat merkataritza-harremanak orekatzeko. Kooperatiben berregituraketa eta integrazioa ere eskatu dute José María Martínez eta Fernando Marcén-ek.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Agerraldi osoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa