(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ogasunak 2011ko Errenta aitorpeneko 193.254 proposamen igorri ditu astelehena, 2012.eko apirilak 2


PFEZren aitorpena gaurtik egin daiteke Internet bidez eta, Ogasuneko bulegoetan, apirilaren 18tik ekainaren 22a bitarte


Transcripción textual del video

Nafarroako Zerga Ogasunak gaur, apirilak 2, jada osatutako 2011 ekitaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga aitorpeneko 193.254 proposamen igortzen hasi da, 260.731 zergadunari dagokiena (kopuru guztiaren % 54). Haietatik % 67,9 itzuli egingo da, eta horrek esan nahi du Ogasunak aste honetan bertan, gaurtik asteazkenera, guztira 76 milioi euro sartuko duela. Gainera, gaur ireki da epea ere 2011ko Errenta aitorpena Internet bidez aurkeztu nahi dutenentzat.

Zergen aitorpenak aurkezteko beste formula batzuk erabiltzen dituzten zergadunek (akreditatutako bulegoetan edo posta zertifikatuz), apirilaren 18tik ekainaren 22ra egin ahal izango dute, biak barne. Beren aitorpena egiteko Ogasuneko bulegoetara jo nahi dutenek aurretiazko hitzordua eskatu beharko dute apirilaren 16an 948 505 505 eta 948 505 506 telefono-zenbakietan 08:30etik 17:30era, edo Internetez, eguneko 24 ordutan. Aurten 29.000 hitzordu aurreikusita daude, eta ez da hitzordurik emango Ogasuneko erakusmahaietan.

Miranda lehendakariordea eta Zerga Ogasuneko zuzendari gerente Idoia Nieves Nuin 2011ko PFEZaren aitorpenaren kanpaina aurkezten.

Miranda lehendakariordea eta Zerga Ogasuneko zuzendari gerente Idoia Nieves Nuin 2011ko PFEZaren aitorpenaren kanpaina aurkezten. ( irudia handitu )

Nafarroako Zerga Ogasunak gaur, apirilak 2, jada osatutako 2011 ekitaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga aitorpeneko 193.254 proposamen igortzen hasi da, 260.731 zergadunari dagokiena (kopuru guztiaren % 54). Haietatik % 67,9 itzuli egingo da, eta horrek esan nahi du Ogasunak aste honetan bertan, gaurtik asteazkenera, guztira 76 milioi euro sartuko duela. Gainera, gaur ireki da epea ere 2011ko Errenta aitorpena Internet bidez aurkeztu nahi dutenentzat.

Zergen aitorpenak aurkezteko beste formula batzuk erabiltzen dituzten zergadunek (akreditatutako bulegoetan edo posta zertifikatuz), apirilaren 18tik ekainaren 22ra egin ahal izango dute, biak barne. Beren aitorpena egiteko Ogasuneko bulegoetara jo nahi dutenek aurretiazko hitzordua eskatu beharko dute apirilaren 16an 948 505 505 eta 948 505 506 telefono-zenbakietan 08:30etik 17:30era, edo Internetez, eguneko 24 ordutan. Aurten 29.000 hitzordu aurreikusita daude, eta ez da hitzordurik emango Ogasuneko erakusmahaietan.

Nafarroako Ogasunak 73 pertsonaz osatutako zerbitzu bat prestatu du dagokion informatikako ekipamenduarekin xede horretarako Iruñea, Barañain, Burlata, Lizarra, Tafalla eta Tuteran prestatu diren sei bulegotan egingo diren aitorpenak prestatu eta jasotzeko. Iruñeko bulegoa lehen Monjardín kalean zegoen baina, orain Esquíroz, 20 bis, atzealdean jarri da.

Zergadunek ere 22 finantza-erakundetara jo ahal izango dute, eta aurreko ekitaldietan bezala, aitorpen automatikoak egiten laguntzen dutenak guztira 1.300 puntutan. Beren aitorpenak eskuz egitea aukeratzen dutenek Errentaren kanpainarako Ogasunak prestatutako 6 bulegoetako edozeinetan aurkeztu beharko dute, ordainketa egingo den finantza-erakundetan eta Nafarroako Zerga Ogasuneko gainerako bulegoetan. Posta zertifikatuz ere igor daitezke.

2011ko Errentaren kanpaina gaur goizean aurkeztu dute bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari Álvaro Miranda Simavillak eta Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari-gerente Idoia Nieves Nuin-ek.

Aitortzeko betebeharra

Errenta-aitorpena aurkezteko betebeharra dute 2011n lanean gordinean 11.250 euro edo gehiago irabazi zutenak; higiezin kapitalaren etekinak edo ondare-gehikuntzak, gordinean1.600 euro edo gehiagoko atxikipenari lotutakoak; beste errenta batzuk jasotzen dituzten zergadunak (enpresario eta profesionalak, alokatzaileak…) eta edozein kasutan elkarrekin egindako aitorpenaren alde egiten bada.

Aurten 337.000 errenta-aitorpen aurkeztuko direla kalkulatzen da, 484.000 deklaratzaileri dagozkienak.

2011ko Errentaren kanpainako emaitzaren aurreikuspenari dagokionez, Nafarroako Zerga Ogasunak 212 milioi bat euro itzuli beharko duela kalkulatzen du, eta 104 milioi euro jasoko duela. Aldiz, "positiboak" edo ·"ordaindu beharrekoak" diren aitorpenen kasuetan herritarrek beren konpromisoei eutsi ahalko die % 50eko bi epetan: 2012ko uztailaren 2an eta azaroaren 20an.

Aitorpeneko proposamenak zergadunen helbideetan

Zergadunen helbideetara aurten Ogasunak bidali dituen 193.254 proposamenetatik (iaz baino 5.891 gehiago), 30.908 elektronikoak dira. Zergadun horiek gutun bat jasoko dute etxean eta bertan adieraziko zaie beren proposamena eta datu fiskalen beren orria Ogasuneko webgunetik nola deskargatu.

Bestalde, jada egindako ahalik eta aitorpen-kopuru handiena errazteko xedez eta, hortaz, deklaratzaileei erosotasun handiagoa eskaintzeko, Ogasunak 12.000 bat gutun bidaliko die zergadunei, eta haietan beharrezko informazio gehiena badator ere, datu gehigarriren bat behar dute aitorpen-proposamena egiteko. Kasu horietan, Ogasunak apirilaren 2tik 24ra, telefonoz edo Internet-ez, beharrezko informazioa emateko aukera eskaintzen du aitorpen-proposamenaren lanketa osatu eta ondoren bidaltzeko deklaratzailearen helbideari dagokiona Errentaren Kanpainako aldian zehar. Iaz, era horretan, aitorpeneko 818 proposamen egin ziren.

Zergadunei proposamenak bidaltzeko sistema oso ona dela erakutsi da; izan ere, proposamenen % 88,3 zergadunek zuzenean onartzen dute, iazko datuetatik ondorioztatzen denez.

2011ko Kanpainako lege-mailako berrikuntzak

2011ko Errenta Aitorpenean neurri fiskal ezberdinak aplikatuko dira, oinarri likidagarri orokorreko zerga-tipoetako aldaketak adibidez: alde batetik, tarifa % 1,6an murriztu da 45.480 euroko oinarri likidagarri bat arte eta, bestalde, tarifari bi zati berri eransten zaizkio % 43 eta % 44ko tipo marjinalekin 88.000 eta 125.000 euroko oinarri likidagarrietako gehiegikerietarako, hurrenez hurren. Etekin garbia erabakitzeko eremuan, modulukako zerga-ordainketan % 5eko murrizketa aplikatuko da enpresa-jardueretan , bai eta nekazaritza nahiz abeltzaintzako jardueretan ere. Gainera, 2011ko zerga-aldirako enplegua sortzeagatik % 30eko kenkariari eusten zaio.

Aldiz, ohiko etxebizitza erosteagatik edo birgaitzeagatik kenkariaren oinarrien kopurua, gehienez ere, 120.000 eurokoa da banakako aitorpenean eta 240.000 eurokoa elkarrekin egindako aitorpenean.

Higiezinen kapitalaren etekinei dagokienez, etxebizitzarako ondasun higiezinen alokairutik sortuta zergadunak aitortutako etekin garbien murrizketa % 60koa da. Neurri hori zergak kontrolatzeko beste baten osagarri izan da 198/2011 Foru Aginduaren bidez; hala, etekin hori aitortzen ez bada Ogasunak iritzi ahal izango du, kanpaina amaitzean eta egiaztatze-fasean, higiezinaren kapitalaren etekin guztia etxebizitzaren balioari aplikatuko zaion % 4ko portzentajea aplikatzetik sortzen den kopurua izango dela.

Gainera, 2011ko ekitaldiari dagozkion errenta-aitorpenei aplika daitezkeen lege-mailako berrikuntza nagusien artean, 6.000 euro baino gutxiagoko etekinentzako aurrezteko zerga-ordainketaren % 18ko igoera ere aurkitzen da. Lanagatik dagoen kenkariari dagokionez,gutxieneko 700 eurokoa 12.050 euroko etekin garbitik aurrera aplikatuko da.

Azkenik, Ondare Zergagatik zergak ordaintzeko betebeharra ere gogora ekarri behar da, 2011ren amaieran errekuperatu ondoren, abenduaren 28ko 20/2011 Foru Legean jasotako baldintzekin, zenbait zerga eta beste zerga-neurri batzuk aldatzeari buruzkoa (zerga-ordainketatik salbuetsitako gutxienekoa, 700.000 euro arte eta ohiko etxebizitza 300.00 euro arte salbuetsita). Aitortzeko betebeharra dute 2 milioi euro baino gehiagoko ondarea dutenek, likidazioaren emaitza edozein izanda ere, eta kopuru hori baino ondare txikiagoa izanik ere kuota ordaintzera ateratzen zaien pertsonek. Ondare-zergagatik egindako zerga-ordainketa 2011ko errentaren gaineko zergarako adierazitako data berberetan egin behar da.

Datu eta kenkari nagusiak

Nafarroako Zerga Ogasunak egiten dituen txosten soziometrikoek erakusten dute, zerga-karga handiena zergadunek pairatzen dutela oinarri likidagarri altuagoekin. Hala, 2010eko datuak erreferentziatzat hartzen badira, emaitza da zergadunen % 70ek PFEZaren % 20 pairatzen duela eta zergadunen % 30ek zergaren % 80a.

Iaz, zergadunek zituzten kenkari eta murrizketa nagusiak seme-alabengatiko murrizketa fiskala zen; 157.650 nafarri egin zien onura eta 299.51 milioi eurokoa izan zen; lanagatik izandako murrizketa 300.331 pertsonari egin zien onura eta 308,50 milioi eurokoa izan zen; ohiko etxebizitzan egindako inbertsioagatik izandako murrizketa 109.719 nafarri aplikatu zitzaion eta 125,74 milioi eurokoa izan zen; ohiko etxebizitza alokatzeagatik izandako murrizketa, 17.929 pertsonari aplikatu zitzaion, 13,22 milioi eurorekin; eta alarguntza-pentsioagatik izandako murrizketak 10.978 onuradun izan zuen, 7,6 milioi eurorekin.

2011ko Errenta Kanpainari buruzko Informazioa

2011ko Errenta Kanpainako informazio guztia herritar guztiek eskura dute zergadunari arreta emateko telefonoan (948 505152) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
2011ko Errenta Aitorpeneko gakoak.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa