(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak gaur sinatu dute hitzarmena asteartea, 2012.eko apirilak 3


87.314 euroko aurrekontua da, eta kopuru horrekin Euskararen Corpus Onomastikoari buruzko lanak eta Mendaur bildumaren lehen zenbakia diruz lagunduko dira


Euskarabideako zuzendari-gerente Maximino Gómez (ezk.) eta Euskaltzaindiako lehendakaria

Euskarabideako zuzendari-gerente Maximino Gómez (ezk.) eta Euskaltzaindiako lehendakaria, lankidetza-hitzarmena sinatu ondoren ( irudia handitu )

Maximino Gómez Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak gaur sinatu dute Euskarabidearen egoitzan lankidetzarako urteko hitzarmena.

Nafarroako Gobernuaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza hau 1918. urtetik honakoa da; urte horretan eratu zen Euskaltzaindia eta Nafarroako Foru Diputazioa erakunde eratzaileetako bat izan zen.

Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legean xedatzen da, euskararen arauen ezartze ondorioetarako, Euskaltzaindia izanen dela erakunde aholku-emaile ofiziala eta, halaber, Euskaltzaindia izanen dela toponimiaren gaineko txostenak luzatuko dituen erakundea.

Hitzarmen honen helburua da sinatzaileek onartzen dituzten konpromisoen esparrua berritzea Euskaltzaindiak Nafarroako Foru Komunitatean lana egiteko aukera izan dezan.

Hitzarmen honen aurrekontua 87.314 eurokoa da, 2012rako Nafarroako Parlamentuak onetsitako kontu-sail osoari dagokiona. Horrekin diruz lagunduko dira Euskararen Corpus Onomastikoko lanak eta Mendaur bildumako ale berri baten argitalpena.

Aurrerakin modura, Euskaltzaindiak 60.000 euro jasoko ditu hitzarmen hau sinatzen denean.

Horretaz gainera, Euskarabideak, Euskaltzaindiaren eskariz, erabaki dezake bere langileak Nafarroako euskarari buruzko lanak egiten jartzea, bi erakundeek zehazturikoetan, alegia.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa