(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak LHren garrantzia azpimarratu du Elikagaien Industriako zikloak irakasten dituen San Adriango BHIra egindako bisitan asteartea, 2012.eko apirilak 3


Duela gutxi esnekien linea abiarazi da, ikastetxeko nabe pilotuan


Barcina Lehendakaria San Adriango BHIan

Esnekien linean, gazten mahaian. Barcina Lehendakaria (erdian) Arancha Erdociáin irakaslearen eta ikasleen ondoan. ( irudia handitu )

"Nafarroako Gobernuak komunitateko gizarteari Lanbide Heziketaren balio erantsia azpimarratu nahi dio, eta ikasle hauen aurrean ekimen ekintzailea sustatu nahi du, bai eta enpresekiko eta profesional kualifikatuenekiko koordinazioa lortu ere".

Hala laburtu ditu Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak, San Adriango Ega BHIra egindako bisitan, Foru Gobernuak Lanbide Heziketaren alorrean dituen helburuak. Barcina Lehendakariak, gainera, adierazi du Lanbide Heziketa "funtsezkoa izan dela Nafarroaren garapen ekonomikoan eta gaur egun hala izaten jarraitzen duela", horren adibide dugu "ikastetxe honetan ikasketak amaitzen dituzten ikasleen ehuneko ehunek lana topatzen duela. Une honetan izan dezakegun albisterik onena da".

Barcina Lehendakaria, hain zuzen, San Adriango BHIra jo du ikastetxeak duen instalazio pilotuan jarri berri duen esnekien linea berria dela eta; bertan Lanbide Heziketako zenbait ziklo ematen dira, haien artean Elikagaien Industriena. Izan ere, lanbide-familia horretako zikloak eskaintzen dituen Nafarroako ikastetxe bakarra da, eta ziklo horietan aurten ehun bat ikasle daude.

San Adriango Ega BHIra egindako bisitan, Lehendakariarekin batera zeuden: Hezkuntzako kontseilari José Iribas Sánchez de Boado, Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateetako zuzendari nagusi David Herreros Sota, udalerriko alkate Emilio Cigudosa García eta ikastetxeko zuzendaritzako taldea, Javier Estarriaga Ibiricu zuzendaria buru izanik. Elikagaien Industrien nabe pilotura arteko ibilbidean Lehendakaria geratu eta DBHko Hezkuntza bereziko ikasgela bat bisitatu du.


Barcina Lehendakaria San Adriango BHIan

Hezkuntza Bereziko ikasgelako sukaldaritzako tailerrean. Lehendakaria eta Iribas kontseilariaren atzean, ikastetxeko zuzendari Javier Estarriga. ( irudia handitu )

Ekitaldian ere izan dira zonaldeko industrietako zenbait ordezkari. Izan ere, Lehendakariak bere hitzetan haien presentzia nabarmendu du, eta zentroak zonaldeko elikagaien enpresa handiekin duen lankidetza estua aipatu du; enpresa horiekin praktikak egiteko eta ikasleekin lan egiteko 100 hitzarmen sinatuta daude. Alde horretatik, adierazi du bere Gobernuaren benetako asmoa dela ikasgelak eta enpresak elkar hurbiltzea, eta ikasle nafarrak berrikuntza eta ekintzailetzaren mentalitatearekin prestatzea.

Bisita amaitu da instalazio pilotu horretan egindako produktuekin prestatu den aperitiboarekin.

Elikagaiak egiteko planta pilotua

San Adriango Ega BHIan 662 ikasle daude, haien artean DBHko ikasleak (441), Batxilergokoak (110) eta Lanbide Heziketakoak (92), eta baita gaueko ordutegia duten 20 bat heldu ere. Zehazki, Lanbide Heziketakoek Administrazioa eta kudeaketa (zehazki, `Administrazio Kudeaketa´-ko gradu ertaineko zikloa) eta elikagaien Industrien familietako zikloak egiten dituzte. Azken lanbide-familia horretan gradu ertaineko ziklo bat da (`Elikagaien produktuak egitea´) eta beste bat goi-gradukoa (`Elikagaien industriaren prozesuak eta kalitatea´). Horri, lanbide-familia honetako hasierako lanbide-kualifikazioko bi programa (PCPI) gehitzen zaizkio: bata, `Oinarrizko elikagaien industriaren laguntzaile`-aren oinarrizko modalitatearena, eta bestea, `Elikagaien industria bereziaren laguntzaile´-aren modalitate Bereziarena.

Elikagaien Industrietan ikasleak prestatzeko, ikastetxeak honako hauek ditu: elikagaiak egiteko plata pilotu bat, upategi bat, mikrobiologiako laborategi bat eta laborategi fisiko-kimiko bat, eta mekanizatu nahiz elektrizitateko tailerrak. Aurten arte planta ekipatuta zegoen: hestebeteak egiteko haragi-produktuen linea batekin, kontzentratuen linea batekin marmeladak eta saltsak egiteko, era guztietako landare-kontserbak egiteko linea batekin, okindegiko produktuak egiteko linea batekin, eta aldatutako atmosferak dituen terrinak ontziratzeko makina batekin aurrekozinatuak egiteko eta bosgarren gamako produktuetarako.

Horri guztiari orain gehitu zaio, esnekien produktuak egiteko linea bat, beharrezkoa zena bi zikloen curriculum berrietan edukiak sartzen baitira esnekien produktuak egitean. Hala, ikastetxeak jada duen esnekien linea berri hori pasteurizazio eta gatzatzeko upel bat da tenperaturaren kontrolarekin eta mozteko liren eta pala irabiagailuen akoplatzeekin. Bertan egiten da esnearen pasteurizazioa irabiatzearekin tenperatura homogeneizatzeko, gatzatzea tenperaturaren kontrolarekin, mozketa liren abiadura erregulatuz… Gainera, esnekien lineak gaztak moldatzeko xukatzeko mahai bat du prentsaketa bikoitzeko prentsa penumatiko batekin eta presioa erregulatzeko. Halaber, lineak lehortegi esperimental bat du, eta bertan heltzen dira gaztak.

Izan ere, ikasturte honetan ekipoen prestatzea egin da, eta ardi nahiz behiaren esnearekin lehen gaztak egin dira. Ikasleek jada Burgos eta Philadelphia erako gazta freskoa egin dute

Ate irekien jardunaldia

Ikastetxeak iragarri duenez, apirilaren 18an, asteazkena, 16:00etatik 20:00etara, ate irekien jardunaldi bat egingo da ikastetxeak eskaintzen dituen ikasketei buruzko informazioa emateko, Lanbide Heziketan bereziki. Jardunaldia interesa duen edonorentzat zabalik dago eta ez da beharrezkoa aurrez izena ematea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa