(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Luzaideko bolanteek Nafarroako Kultur Intereseko Ondasun izaera hartu dute asteartea, 2012.eko apirilak 3


Babes hau duen izaera materiagabeko laugarren kultur adierazpidea da


Transcripción textual del video

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasiak, Luzaideko alkate Fernando Alzón Aldave-rekin batera, Nafarroako Gobernuak berriki hartutako erabakiaren inguruko informazioa helarazi dute gaur goizeko prentsaurrekoan. Erabaki horren arabera, Nafarroako Gobernuak Luzaideko bolanteak Nafarroako Kultur Intereseko Ondasun, Materiagabeko Ondasun gisa, izendatu ditu. Honekin, lau dira babes hori jaso duten kultur adierazpideak: Lantzeko inauteriak, Ituren eta Zubietakoak eta Hiru Behien Zerga.


Luzaideko bolanteak

Luzaideko bolanteek Nafarroako Jauregiaren arkupeetan eskainitako saioa. ( irudia handitu )

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasiak, Luzaideko alkate Fernando Alzón Aldave-rekin batera, Nafarroako Gobernuak berriki hartutako erabakiaren inguruko informazioa helarazi dute gaur goizeko prentsaurrekoan. Erabaki horren arabera, Nafarroako Gobernuak Luzaideko bolanteak Nafarroako Kultur Intereseko Ondasun, Materiagabeko Ondasun gisa, izendatu ditu. Honekin, lau dira babes hori jaso duten kultur adierazpideak: Lantzeko inauteriak, Ituren eta Zubietakoak eta Hiru Behien Zerga.

Prentsaurrekoaren ondoren, bolante horietako talde batek dantza horien erakustaldi bat eman du Carlos III etorbidean, Nafarroako Jauregiaren aurrean.

Kontseilariak jakitera eman duenez, Luzaideko Udalak Nafarroako Gobernuari 2011n egin zion eskaera bolanteak Kultur Intereseko Ondasun Materiagabea izenda zitzaten; eskaera horrekin, Udalak Karlos Irujo Asurmendi antropologoak eta Mikel Ozkoidi Pérez historialariak egindako txosten historiko etnologiko bat ere aurkeztu zuen.


Sanchez de Muniáin kontseilaria bolanteetako bat agurtzen. ( irudia handitu )

Ondasun materiagabeak babesteko helburu dira 2005etik, Nafarroak, Unescoren espiritua hartuta, Ondarearen Foru Legea onartu zuenetik; arau horrek ere Nafarroako kultur mailan garrantzia duten ondasun materiagabeen inbentarioa sortu zuen, eta bertan ondasun horiek dokumentatzen dira identifikatu eta zaintzeko asmoz.

Bolanteak beren bizkarrean zintzilik dituzten zetazko zintekin dantza egiten duten dantzariak dira, eta Luzaideko folklore tradizionaleko adierazpide dira. Historikoki, bolanteak jendaurrean inauterietan aritzen ziren. Gaur egun, Bolant-egunean aritzen dira dantzan, 1970ko hamarkadatik Pazko Egunean egiten dena. Egungo taldean ehun bat dantzari daude. Aipatu behar da Luzaiden 410 bat biztanle bizi direla.

Egun horretan, bolanteek beraiekin doan konpartsako kideekin partekatzen dute protagonismoa: zaldikoak, makilariak, erraldoiak, banderadunak eta musikariak, inauteriei lotzen zaien beste pertsonaia batzuen artean.

Gaur arte ezagutzen den bolanteen lehen idatzizko adierazpidea 1832koa da, eta dokumentu hori espediente baten zatia da, fiskalak ireki zuena "Luzaiden ospatutako zintzarrots eta beste ekintza batzuen inguruan".

Bolanteen Egunaren ospakizunak inauterien antolaketa-egituraren zati handi bat gordetzen du, dantza ospakizunaren ardatz nagusia izanik. Jardunaldiko ekintzak konpartsaren gosariarekin hasten da, 08:30ean eta, ondoren, herriko plazan dantza egiten da. Geroago, dantzariek Pekotxeta eta Bentak auzoa bisitatzen dute, eta ondoren Arnegira jotzen dute. Udalerri horretan, Bolant-dantza dantzatzen dute eta baita zenbait Jauziak ere. Luzaidera itzultzen dira bazkaltzera, herrian Bolant-dantzaren melodiapean sartuz. Bazkalostean, pilotalekuan edo herriko plazan, dantzen errepertorio tradizionala eskaintzen dute (Antrexantak, Jauziak, Makilarienak, Ddantza-Luzia, Kontra-dantzak...).



Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa