(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 3 milioi euroko diru-laguntzak emango ditu 74 nekazari eta abeltzain gazteren instalazio berrietarako asteazkena, 2012.eko apirilak 4


Profesional horiek 7 milioi euro baino gehiagoko inbertsioak burutzea aurreikusi dute


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, 3.083.575 euro ematea onartu du 74 nekazari eta abeltzain berriri, nekazari gazteen lehen instalaziorako laguntza gisa. Profesional horiek 7,1 milioi euro baino gehiagoko inbertsioak burutzea aurreikusi dute.

Behi pirenaikoa

25 gaztek lehenengo instalazioko abeltzaintzako jarduerak bultzatzen dituzte

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, 3.083.575 euro ematea onartu du 74 nekazari eta abeltzain berriri, nekazari gazteen lehen instalaziorako laguntza gisa. Profesional horiek 7,1 milioi euro baino gehiagoko inbertsioak burutzea aurreikusi dute.

Zehazki, 40 urte baino gutxiagoko 74 nekazari eta abeltzain dira. Horietatik 46 gizonezkoak dira eta 28 emakumezkoak. Gehienek (69) nagusiki nekazari izanik hasi dute jarduera, hau da, nekazaritza haien jarduera ekonomiko nagusia da.

Nagusiki nekazari direnek 40.000 euroko hobari bakarra jasotzen dute eta 24.000 eurokoa nagusiki nekazariak ez direnek. Horrez gain, Nafarroako Gobernuak nagusiki nekazari direnei 40.000 eurorainoko laguntza ematen die eskatzaile bakoitzaren inbertsioetako interesak ordaintzeko. 

Deialdi honetan, espediente bakoitzeko batez besteko inbertsioa 96.094 eurokoa izan da eta Foru Gobernuaren batez besteko laguntza 41.670 eurokoa..   

Ustiategien xehetasunak 

74 onuradunetatik 43k nekazaritzako jarduerak soilik burutuko dituzte eta 25ek abeltzaintzakoak soilik. Beste 6k laborantza eta abeltzaintzarako ustiategi mistoak sortu dituzte. Nekazaritzarako bakarrik direnei dagokienez, laguntza horien bidez, Nafarroako Gobernuak barazkigintzako 19 jarduera, laborantza handien 10 (batez ere zerealen laborantza zabalak), mahasgintzako 4, frutagintzako 1 eta beste laboratza batzuen 9 (barazkigintza eta frutagintza bateratuta, adibidez). 22 abeltzainetatik 14 ardien ustiategiez arduratuko dira, 5 haragitarako behin-azienden ustiategiez, 3 esnetarako behiez eta 3 hegaztien ustiategiez.

Hauek dira herri bakoitzeko onuradunak: Abartzuza nekazari gazte 1; Ablitas 2;  Allin 1; Ameskoabarrena 2; Anue 1; Artaxoa 4; Basaburua 2; Baztan 7; Beire 1; Caparroso 1; Cintruénigo 1; Corella 1; Cortes 2; Ergoiena 1; Erro 2; Etxarri Aranatz 1; Ezkabarte 2; Ezporogi 3; Funes 1; Galoze 1; Hiriberri 1; Txulapain 1; Lapoblación 1; Larraga 1; Lodosa 1; Los Arcos 1; Irunberri 1;  Milagro 3; Azkoien 2; Pitillas 4; Ribaforada 1; Erromantzatua 1; San Adrián 2; San Martin Unx 2; Sartaguda 2; Tafalla 3; Tudela 1; Ultzama 1; Urrotz 3; Valtierra 4; eta Alesbes 1.

Nekazari gazteen instalazioentzako laguntzak 2007-2013ko Nafarroako Landa Garapenerako Programaren barruan eman dira. 500 milioi eurokoak dira eta horietatik 385 milioi euro Nafarroako Gobernuak eman ditu eta 115 milioi euro Europar Batasunak. Zenbateko horiek Foru Gobernuak belaunaldien txandakatzea sustatzeko eta nekazaritzako sektorea profesionalizatzeko helburuak betetzeko dira. Gobernuaren erabakiaren arabera, 1.666.809,47 euro 2012ko aurrekontuaren kargura ordainduko dira eta 1.416.765,77 euro 2014ko aurrekontuaren kargura.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa