(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakaria Faltzesko MEP enpresaren fabrikaren irekiera-ekitaldira joan da asteazkena, 2012.eko apirilak 4


Fabrikan polimeroen aparrak eraldatzen dituzte aerosorgailuen hegaletan erabiltzeko


Barcina Lehendakaria Faltzesko MEP enpresaren fabrikaren irekiera-ekitaldira joan da

Barcina Lehendakariak Faltzesko MEP enpresaren irekiera-ekitaldiko oroipen-plaka desestali du, Pedro Cirauqui enpresaren jabea eta Valentín García Faltzesko alkatea ondoan dituela ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Angulo Nafarroako Lehendakaria Mecanización de Estructuras Poliméricas (MEP) taldearen fabrikaren irekiera-ekitaldian izan da gaur goizean. Fabrikan, polimero termoplastikoak mekanikoki eraldatzen dituzte energia eolikoaren aerosorgailuen hegaletan erabiltzeko.

Fabrikan 40 langile daude eta 6.000 metro koadroko nabea hartzen du Faltzesko La Vergalada industriagunean. Han 4,5 milioi euroko inbertsioa egin da instalazio eta makinetarako. Nafarroako Gobernuak 769.212 euroko laguntza eman du inbertsiorako.

Enpresaren ekoizpen-katean material plastikoak tratatzeko hainbat prozesu mekaniko burutzen dira: trazabilitatea, mozketa bertikal eta inklinatuak, kolatzeak, fresaketak, artekaketak eta zulaketak, enbalajea, gaitasun handiko labeak eta paketatzea. Enpresaren lehiakortasunaren oinarria giza baliabideen maila teknikoa da, eta bezeroetako batzuk Acciona, Gamesa eta Vestas dira, enpresak esan duenaren arabera.


Barcina Lehendakaria Faltzesko MEP enpresaren fabrikaren irekiera-ekitaldira joan da

Lehendakaria, agintariak, zuzendariak eta MEPeko langileak Faltzesko fabrikaren irekiera-ekitaldian ( irudia handitu )

Barcina Lehendakariak egin duen mintzaldian nabarmendu du MEP enpresa lehiakorra dela eta prest dagoela jarduera garatzen jarraitzeko, bereziki energia berriztagarrien sektorean zalantzazkoa den gaur egungo egoera konplexua izanda ere.

Lehendakariak gogorarazi du energia berriztagarriek Nafarroan 4.413 milioi megawatt/ordu sortzen dituztela eta ia 468 milioi euroko diru-sarrerak eskualdeko ekonomian, hau da, eskualdeko barne-produktu gordinaren % 2,4, nekazaritzaren sektore osoaren ia pisu ekonomiko bera. Azken 15 urteetan, Nafarroan jardun diren sektoreko 100 enpresek 5.000 lanpostu sortu dituzte.

"Badakigu enpresek zein zentro teknologikoek burutzen duten ikerketak horretarako duen garrantzia. Une honetan energia berriztagarriak garatzeko babes-esparru egokiena zein izan behar den erabakitzeko eztabaida garrantzitsua dago. Eztabaida horretan, Goicoechea kontseilariak eta biok Espainiako Gobernuari jakinarazi diogu ziur gaudela energia berriztagarriak, energiaren eraginkortasuna eta CO2 emisioen murrizketa izango direla nahitaez edozein energia-ereduren ardatz nagusiak", esan du Nafarroako Lehendakariak.

Barcina Lehendakariarekin batera izan dira irekiera-ekitaldian Valentín García Faltzesko alkatea, Lourdes Goicoechea Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilaria eta Pedro Cirauqui enpresaren jabea.



 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
MEP enpresaren txostena
Barcina Lehendakariaren hitzaldia
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa