(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Heziketa oinarrizkoa da Interneten adin txikikoek jokabide desegokiak izan ez ditzaten”, nabarmendu du Iribas kontseilariak asteartea, 2012.eko apirilak 10


Zenbait adituk parte hartu du `Haurrak eta gazteak sarearen aurrean. Informatikako segurtasuna´ saioan, eta ‘ciberbullying’-en gisako arazoak jorratu dira bertan


Ezkerretik eskuinera: Celestino Arteta, Joaquín Torrents, Iribas kontseilaria eta María Mallén.

Ezkerretik eskuinera: Hezkuntza Departamentuko teknikari Celestino Arteta; Dédalo Fundazioko Joaquín Torrents; Iribas kontseilaria eta CNPko ikuskari María Mallén. ( irudia handitu )

"Heziketa oinarrizkoa da Interneten adin txikikoek jokabide desegokiak izan ez ditzaten". Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza kontseilari José Iribasek egindako balorazioarekin amaitu da `Heziketaz hitz egin dezagun´ zikloaren hirugarren edizioa; hedabideei zabaldutako foroa da, eta oraingoan `Haurrak eta gazteak sarearen aurrean. Informatikako segurtasuna´ gaia jorratu da.

Kontseilariarekin batera parte hartu dute, Poliziaren inspektore María Mallén Correas-ek, Dédalo Fundazioko Joaquín Torrents-ek eta Hezkuntza Departamentuko IKTen curriculum-integrazioko bulegoburu Celestino Artetak.

Mallén-ek emandako datuen arabera, 14 urtetik gorakoen % 90a Interneten sartzen da eta astean 14,5 orduz nabigatzen du, nahiz eta adin txikikoak sarean 10 urtetik aurrera sartzen hasi.

Haurrak nahiz gazteek ondorengo arriskuei egiten diete aurre: 'ciberbullying' (Internet bidezko jazarpena), 'grooming' (nagusi batek adin txikiko bati egindako limurtzea, gehienetan sexu-abusuaren bezpera dena), `sexting´ (sexu-edukiko agiriak trukatzea) edo identitatea… usurpatzea, mehatxuak eta bortxak dakartzan jokabideak. Mendekotasuna da beste arriskuetako bat (bideo-jokoak, gizarte-sareak…).

Nafarroan `bullying´-ak DBHko % 4,5eko ikasleei eragiten die; estatu-mailan, berriz, % 7ari eragiten die Iribas kontseilariak aditzera eman duenez; kontseilariak azpimarratu du Internetek ez duela lagundu eskola-jazarpeneko kasuak hazten; izan ere, balioei eusten zaie, baina bide berri bat zabaldu dio irainari eta eskola-inguruneko mehatxuari, eta horrek 12 eta 13 urte arteko haurrei nabarmen eragiten die.

"`Ciberbullying´-a berdinen artean egiten den jazarpena da", adierazi du kontseilariak, eta hark azaldu du ez dela alarmista izan behar, baina bai ez dela arreta galdu behar, Internet-en ez baitira ikusten mundu errealean hautematen diren "ageriko arriskuak".

Mallén-ek azaldu duenez, `ciberbullying´-a ez da era isolatuan gertatzen, baizik eta jazarpeneko ohiko bideen zati izan ohi da. Telefono mugikorra, Internet edota sareko bideo-jokoak ere eraso horien ibilgailu izan daitezke, eta sarearen izaera bera eta edonorengana heltzeko ematen duen erraztasuna abantaila dira jazarpen tradizionalaren gainean.

Sareko jazarpen baten sintoma ohikoenak eta guraso nahiz irakasleak erne jartzen dituztenak dira: lo egiteko eta elikadurako arazoak, isolatzea, suminkortasuna eta konektatzeko behar konpultsiboa `on line´ bidez bere irudiarekin zer gertatzen ari den ikusteko. Neskak biktimak nahiz erasotzaile izateko joera handiagoa dute.

Departamenduak Bizikidetzarako Aholkularitza bat du, eta 900 841 551 telefono-zenbakiaren bidez jo dezakete eskola-jazarpeneko kasuak edo susmoak dituztenek.

Familia eta eskola

Arazo horiek familiaren etxetik (elkarrizketarekin, gastuak eta fakturak kontrolatuz, ordenagailuak leku komunetan jarriz, gurasoen kontrolak jarriz, `cookiak´ egiaztatuz adin txikikoek bisitatutako webguneak jakiteko…) eta eskola-ingurunean ekidin daitezke.

Horri dagokionez, adituek heziketaren garrantzia azpimarratu dute haur eta gazteek arrisku-jokabideak hautematen ikas dezaten. Hala, Celestino Artetak aipatu du eskola-eremuak laguntzen duela ikasleen artean pribatutasunaren – "ekintzek ondorioak izan ditzakete etorkizunean", esan du– eta datu pertsonalen kontrolaren gainean (pasahitzak trukatuz…) hausnarketak egiten.

Torrents-ek oinarrizko gomendio batzuk helarazi ditu arazoak saiheste aldera: saioa amaitzea partekatutako ordenagailuetan nabigatzeari uzten zaionean, beste pertsona batzuk kontu eta pasahitzetan sar ez daitezen; eta ezezagunak ez onartzea gizarte-sareetako `adiskide´. Delituren bat izanez gero, Dédalo Fundazioko lehendakariak mezu edo argazkirik inoiz ez ezabatzea gomendatzen du, frogak ez desagertzeko, edo, izatekotan, atzeman eta inprimatzea; eduki desegokien inguruan blokeatzea edo informatzea; eta herritarren segurtasun-indarren aurrean salaketa aurkeztea.Babesa ikastetxeetan.

IKTen curriculum-integrazioko bulegoburu Celestino Arteta Iribarren-ek Hezkuntza Departamentuak sareko segurtasun-arloan garatzen dituen jarduerei buruzko informazioa eman du. Ikasleek sarrera desegokiak egin ez ditzaten, Hezkuntza Departamentuak aplikazio bat jarri du eta, haren bidez, 800.000 bat webguneetarako sarrera eragozten da, eta kopuru horri ikastetxeek beste batzuk erantsi –edo ken– ditzakete. Gainera, ekipoak biruskontrako indartsuekin babestuta daude, troiarren aurkakoekin…

Prestakuntzako arloan, Departamentuak `IntegraTIC´ edo Eskola 2.0 programa garatzen du eta, haren bidez, ikastetxe publiko eta pribatuei ordenagailuak eman eta Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan ikasgela digitalak jartzen dira. Programa horren bidez, webgune bat diseinatu da sareko segurtasunari buruzko atal zehatz batekin lau mailatan batutako baliabideekin: baliabide orokorrak, irakasleak, ikasleak eta gurasoak

https://sites.google.com/site/navegaseguro2010/home helbidean.

Gainera, Departamentuak hezkuntza-komunitate guztirako kanpaina bati ekin zion urtarrilean, Telekomunikazioen eta Informazioko Gizartearen zerbitzuarekin lankidetzan. Artetak jarduera-eredu gisa azpimarratu du, San Francisco ikastetxe publikoaren ekimena, hau da, gai hori guraso, irakasle eta ikasleek elkarrekin lantzeko; programa hori

http://sanfraninternetseguro.wikispaces.com webgunearen bidez bideratzen da.

Halaber, irakasleak sentsibilizatzeko asmoz, Departamentuak duela bi urtetatik urrutitik egiteko `Segurtasuna sarean´ izeneko prestakuntza-ikastaroa eskaintzen du, eta bertan 400 bat irakasle prestatu dira. Eta berrikuntzak irakasleentzako blog zehatz batean aurreratzen ditu:http://dpto.educacion.navarra.es/blogpnte/ .

Dédalo Fundazioa eta Polizia
 
Dédalo Fundazioa informazioaren gizartea sustatzeko irabazi-asmorik gabeko erakundea da, Erriberaren esparruan batez ere; hark `Informatikako segurtasunaren astea´ edo `Zuk gidatzen duzu Interneten´ ekintzak garatzen ditu, eta ekintza horietan 6.000 familia baino gehiagok parte hartu dute. Fundazioaren lehendakariak aipatu duenez, "Interneteko segurtasunean ezin da beste alde batera begiratu", eta ezinbestekoa da heztea prebentziorako, sarearen bilakaera azkarraren aurrean bereziki eta gailu mugikorren hazkundearen aurrean.
Iruñeko Poliziaren Herritarren Partaidetzako ordezkari María Mallèn-ek, aldiz, aipatu du poliziak hezkuntza-komunitatearekin lan egiten duela hitzaldien bitartez, delituak prebenitzeko orduan (Eskolako Bizikidetza eta Segurtasunerako Plan Gidaria 2012-2013 ikasturterako) eta salaketak ezartzeko jokabide proaktiboak helarazteko. Horri dagokionez, gazteentzako kanal bat du, plancontigo@mir.es, eta Tuenti-n ere kontu bat du.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa