(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Jiménez lehendakariordeak epaitegien eraikin berria eta Foruzaingoaren herritarrentzako arreta-bulego berria bisitatu ditu Tuteran asteartea, 2012.eko apirilak 10


2011n hiri horretan 22.793 arreta eman ziren Nafarroako Gobernuaren bulegoan, eta gaur arratsaldetik aurrera Foruzaingoaren `leihatila´ bat izango du salaketako izapidetzeko


Epaitegi berrietara egindako bisitaren unea

Lehen planoan, hiriko alkatea, Tuterako epaile dekanoa eta Jiménez lehendakariordea epaitegien eraikin berrira egindako bisitan. ( irudia handitu )

Lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko kontseilari Roberto Jiménez Alli-k Tuterako epaitegien eraikin berria bisitatu du gaur goizean (bertako obrak berriki amaitu dira), eta baita Foruzaingoaren herritarrentzako arreta-bulego berria ere, udalerriko erdigunean dagoena (gaur arratsaldean irekiko ditu ateak).

Epaitegi berrietara egindako bisitan zehar, lehen lehendakariordearekin batera, Nafarroako fiskalaren zuzendari Javier Muñoz: Tuterako alkate Luis Casado; Justizia eta Barneko zuzendari nagusi Inmaculada Jurío eta Tuterako epaile dekano Oscar Sebastián izan dira, beste epaile eta magistratuen artean.

Ekitaldian, Jiménez lehendakariordeak nabarmendu duenez, "datozen asteotan altzariak eraikin berrira eramango dira uda pasata prest egon dadin, eta trantsizio-aldi horretan herritarrei ahalik eta eragozpen gutxiena eragiteko".

Queilesko Ibai Parkearen alboko Albeako bidean dauden Tuterako epaitegi berriak eraikitzeko obrak egiteko 5,2 milioi euroko inbertsioa egin da, Nafarroa 2012 Planaren barnean, eta obrak Huarte Lain SA enpresak eta Construcciones Luciano Elcarte-k osatutako taldeari esleitu zitzaizkion

Warqs Oficina de Arquitectura SLP eta Otxotorena Arquitectos, SL enpresek diseinatutako eraikin berriak 5.356 m2-ko azalera erabilgarria du lau solairutan banatuta (sotoa, behea, lehenengoa eta bigarrena) eta bost epaitegi izango ditu. Gainera, Fiskaltzarako instalazioak ditu, Erregistro Zibilaren bulegoa, guardiako epaitegiko aldea, abokatuen elkargoentzako eta prokuradoreentzako aretoak, artxiboa, garajea eta Foruzaingoaren jendearentzako arreta gunea.

Tuterako epaitegien berrikuntza Nafarroako Gobernuaren Justizia Administrazioa modernizatzeko planaren barnean kokatzen da. Gobernuak bide horri heldu zion arlo horretan eskumenak bere gain hartu ondoren. Harrezkero, Foru Gobernua komunitateko bost alderdi judizialen egoitzak berritzen eta zabaltzen aritu da.


Bisitaren irudia

Bulego berriaren kanpoko irudia. Ezkerretik eskuinera: Casado, Goñi, Jiménez lehendakariordea, Garmendia, Jurío eta foruzain bat. ( irudia handitu )

Foruzaingoaren herritarrentzako arreta-bulego berria Tuterako erdigunean

Jarraian, Jiménez lehendakariordea Foruzaingoaren herritarrentzako arreta-bulego berria ezagutu du, gaur arratsaldetik aurrera irekiko dena Erriberako hiriburuko erdigunean, kanpoaldean dagoen komisariara joatea ekidinez horrela.

Foruzaingoaren zerbitzu berri hau Foruen plazan, 5 eta 6 zenbakietan, dagoen Inf012navarra bulegoen barnean dago, nahiz eta kaletik, bereizita sarbide independentea izan. Arretarako ordutegia astelehenetik ostiralera 07:30etik 21:30era da, ordutegi jarraian, eta asteburuetan 07:30etik 14:00etara.

Roberto Jiménez-ek adierazi duenez, "leku horretan salaketak izapidetzeko polizia-zerbitzuak jarrita, ziurta dezakegu Nafarroako Gobernuak Tuteran herritarrei arreta emateko bulego integral bikaina duela, eta Tuterako nahiz Erriberako beste udalerri batzuetako herritarrek beharrezkoak dituzten zerbitzuen zati handiena jasotzen dituela, Foru Komunitatearen Administrazioari lotuta. Horrek beharrezkoak ez diren desplazamenduak ez egiten lagunduko du, denbora aurrezten eta herritarrei erraztasun handiagoak ematen".

Lehen lehendakariordearekin batera izan dira: Foruzaingoaren buru Gerardo Goñi; Justizia eta Barneko zuzendari nagusi Inmaculada Jurío; eta Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien zuzendari nagusi Guzmán Garmendia.

2011n 22.793 arreta eman zituen Tuterako Nafarroako Gobernuaren bulegoak zortzi teknikari eta arduradun bat ditu, eta herritarrari aukera ematen dio informazio, partaidetza publiko eta dokumentazioko erregistro ofizialeko izapideak egin ditzan. Gainera, berriki leku horretan jarri da udalerriko "Reyno de Navarra" turismo-bulegoa ere, eta kudeaketak ere gin daitezke NASUVINSA sozietate publikoaren babestutako etxebizitzen sustapenen inguruan.

Gainera, Nafarroako Gobernuarekin hitz egin daiteke 012 telefonoaren bidez, gobierno@navarra.es posta elektronikoz, WhatsApp berehalako mezularitza-zerbitzuarekin (683 706 070 zenbakiaren bidez) edo gizarte-sareen bidez (Facebook , Tuenti , Twitter eta Google+ ).

Tuterako suhiltzaileen 879 esku-hartze 2011n

Jiménez lehendakariordeak Erriberako hiriburuan egindako bisita Tuterako suhiltzaileen eskualdeko etxea bisitatuz amaitzea aurreikusten da; berekin batera izango da, Nafarroako Larrialdien Agentziako zuzendari-gerente José María Vázquez.

Eskualdeko suhiltzaile-etxe horrek 879 esku-hartzen izan zituen iaz eta ikastetxeetako 237 ikasle hartu zituen hamar topaketetan. 37 langile daude bertan: haietatik 29 suhiltzaileak dira, 7 kaboak eta beste bat sarjentua.

Tuterako suhiltzaile-etxeak basoko bi ibilgailu ditu, bat lehen irteerako, auto-eskalako ibilgailu bat, esku-hartze kimikorako beste bat, anbulantzia bat eta langileak eramateko hiru ibilgailu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa