(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 105.000 euroko diru-laguntza emango dio CORMINi
asteazkena, 2012.eko apirilak 11


Foru Gobernuak elbarritasunaren plataformarekin ekitaldi honetan egingo diren jarduerak arautzen dituen hitzarmena izenpetu du


Nafarroako Jauregiaren fatxada

Nafarroako Jauregiaren fatxada.

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Elbarritu Ordezkarien Batzordearekin (CORMIN) hitzarmena izenpetu du; hitzarmenak plataforma horrek urte honetan zehar egingo dituen jarduerak arautzen ditu eta haiengatik Foru Administrazioak 105.000 euroko diru-laguntza emango du.

Zehazki, 17 elkartek eta Nafarroako Adimen Urritasuna duten Pertsonen Aldeko Elkarteen Federazioak batzen dituen erakunde horrek aholkularitzako ekintzak garatuko ditu (juridikoa eta orokorra, ezintasuna duten pertsonentzako baliabideen inguruan: lanekoa, osasunekoa, hezkuntzakoa, bekei buruzkoa…),prestakuntzakoak, ezintasuna aztertzeko ekintzak (Behatokia), autonomia sustatzeko eta mendekotasunaren prebentziorako, informaziokoa, ezintasuna ikusarazteko…

Zehazki, 2012ko proiekturako aurreikusitako helburuak honako hauek dira: ezintasuna duten pertsonen, beren familien eta sektoreko erakundeen (aholkularitza juridikoa eta orokorra) kontsulta eta eskaera zehatzei erantzutea; ezintasunari lotutako gaietan interesa duten pertsona nahiz erakunde orori informazioko eta aholkularitzako zerbitzu publikoa ematea; Nafarroan ezintasunaren sektorea ikusarazteko sustapena egitea, erakundeen presentzia eta partaidetza herritarren partaidetzako zenbait organotan koordinatuz; Foru Gobernuarekin eta Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioarekin elkarlanean aritzea ezintasuna duten pertsonei lotutako guztiarekin; hirugarren sektoreko plataforma finkatzea; eta Erakundearen antolaketa-egituran sakontzea hura optimizatze aldera.

Aipatu behar da Nafarroako Gobernuak, Mendekotasunerako Nafarroako Agentziaren bitartez, ezintasuna duten pertsonentzat ia 8 milioi euro bideratzen duela okupazio-tailerretarako, erakundeak diruz laguntzeko eta ezintasuna duten erakundeekin hitzarmen finalistetarako.

Cormin

Cormin Nafarroan elbarritasunaren plataforma eran jarduten duen Foru Komunitateko erakunde bakarra da. Ezintasunak dituzten pertsonak, haien familiak eta erakunde nahiz elkarteak ordezkatzen ditu beren eskubideen aitorpenean aurrera egiteko eta erabateko hiritartasuna lortzeko gizartean eskubide eta aukeren berdintasunean, hala jasoz beren Estatutuetan eta beren eguneroko jardutean eratu zenetik.

Gaur egun, Nafarroako Elbarritu Ordezkarien Batzordea 17 elkartek eta Nafarroako Adimen Urritasuna duten Pertsonen Aldeko Elkarteen Federazioak osatzen dute.

Zehazki, honako elkarte hauek dira: Nafarroako Hartutako Kalte Zerebrala (ADACEN), Nafarroako Esklerosi Anizkoitza (ADMNA), Corella, Lizarreria eta Tuterako pertsona ezinduak (ADISCO, AMIFE eta AMIMET), Fibromialgia, Neke Kronikoaren Sindromea eta Sentikortasun Kimiko Anizkoitzaren Sindromea (AFINA), Osasun Mentala (ANASAPS), Parkinson (ANAPAR), Arantza Bifidoa eta Hidrozefalia (ANPHEB), Erretina (APRN), Nafarroako Down-en Sindromea duten Pertsonak (ASDN), Nafarroako Pertsona Gorrak (ASORNA), Nafarroako Garun Perlesia (ASPACE), Eunate elkartea-Nafarroan entzuteko urritasuna duten pertsonen senide eta adiskideak, Nafarroako Espainiako Itsuen Erakunde Nazionala (ONCE), Ezindu Fisikoak (IBILI) eta Erronkariko Zentroko senideak (AVR)

Azkenik, Cormin-en barruan dago ere Nafarroako Adimen Urritasuna duten Pertsonen Aldeko Elkarteen Federazioa (FEAPS), eta azken hau, era berean, honako kide hauek osatzen dute: Iruñeko "Monjardín" Zentroko Gurasoen Elkarteak, Tutelar Navarra Fundazioak, Lizarrako "Oncineda" Zentroko Gurasoen Elkarteak, Adimen Urritasuna duten Pertsonen aldeko Nafarroako Erakundeak, "Ciganda Ferrer" eta Atena fundazioek, Iberoko "Isterria" Hezkuntza Bereziko Zentroak, Tuterako "La Atalaya" zentroko Bidean Hezkuntza eta Lan Integrazioko elkarteek eta Andres Muñoz, Isterria eta Torre Monreal ikastetxeetako gurasoen elkarteek.


 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa