(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingoak Malerrekan kanpaina bati ekin dio lapurretak eta ebasketak prebenitzeko asteazkena, 2012.eko apirilak 11


Eskualdeko bizilagunekin komunikazio-bideak sortu nahi du, `auzolan´ eran, beren segurtasunean parte har dezaten


Foruzaingoaren ibilgailua

Foruzaingoaren ibilgailu bat zonaldeko etxebizitza baten aurrean. ( irudia handitu )

Foruzaingoaren Elizondoko komisariak kanpaina bati ekin dio Malerrekako eskualdeko udalerrietan ondarearen aurkako delituak prebenitzeko, azken boladan izandako lapurreta-saiakera eta lapurretengatik bizilagunek agertu duten egonezina dela eta.

"Malerrekako segurtasuna" izeneko kanpaina honekin, Foruzaingoak segurtasun-gomendioak zabalduko ditu bizilagunen artean lapurreta eta ebasketak prebenitzeko, eta komunikazio-bideak sortuko ditu, `auzolan´ eran, beren segurtasunean parte har dezaten.

Komunikazio-bide horiek ere zonaldeko segurtasun objektiboa eta subjektiboa hobetzen lagunduko dute, eta Foruzaingoari prebentzioko patruilatzea hobetzen. Gainera, haien bidez, Foruzaingoak herritarrei segurtasun-mezuak helaraziko dizkie eta herritarrek foruzainei izan daitezkeen delitu-gertaeren inguruan ohartaraziko diete.

Kanpaina Elizondoko komisariako inspektore buruak Malerrekako Mankomunitateko alkateei aurkeztu die berriki, Donezteben. Mankomunitate horretan 13 udalerritako 5.509 herritar daude (Beintza-Labaien, Bertizarana, Donamaria, Elgorriaga, Eratsun, Ezkurra, Ituren, Oitz, Saldias, Doneztebe, Sunbilla, Urrotz, Zubieta).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa