(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta `la Caixa´-k hitzarmena sinatu dute ingurumeneko 19 proiektu gauzatzeko eta 100 lanpostu sortzeko osteguna, 2012.eko apirilak 12


2006. urtetik, finantza-erakundeak 7 milioi euro jarri du hitzarmen horretan, 65 proiektu egin dira eta 380 lanpostu sortu


Transcripción textual del video

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilari Lourdes Goicoecheak eta Nafarroa, Aragoi eta Errioxako "la Caixa"-ko ordezkari nagusi Raúl Marqueta-k Naturguneen eta gizarteratzeko programa berritu dute gaur goizean. Nafarroako Gobernuak eta finantza-erakunde horrek 2006tik sinatzen dute hitzarmen hori.

"la Caixa" Gizarte Ekintzak 2012rako 1.100.000 euro jarri ditu programa horretarako, eta diru horrekin Nafarroako Gobernuak 19 proiektu gauzatuko ditu Nafarroako naturguneetan. Hori egiteko, ehun bat lanpostu sortzea aurreikusita dago, kopuru horren zati handiena lan-bazterketako arriskuan dauden pertsonentzat izanik; izan ere, programaren helburua ezindu fisiko, psikiko eta lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten beste pertsona-talde batzuen gizarteratzea da.

Nafarroako Gobernua eta la Caixaren arteko hitzarmena sinatzen ingurumeneko eta enplegua sortzeko proiektuak egiteko.

Goicoechea kontseilaria eta `la Caixa´-ko ordezkari Raúl Marqueta, 2012ko Naturguneen eta gizarteratzeko programa garatzeko hitzarmena sinatzen. ( irudia handitu )

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilari Lourdes Goicoecheak eta Nafarroa, Aragoi eta Errioxako "la Caixa"-ko ordezkari nagusi Raúl Marqueta-k Naturguneen eta gizarteratzeko programa berritu dute gaur goizean. Nafarroako Gobernuak eta finantza-erakunde horrek 2006tik sinatzen dute hitzarmen hori.

La Obra Social “la Caixa” ha dotado

"la Caixa" Gizarte Ekintzak 2012rako 1.100.000 euro jarri ditu programa horretarako, eta diru horrekin Nafarroako Gobernuak 19 proiektu gauzatuko ditu Nafarroako naturguneetan. Hori egiteko, ehun bat lanpostu sortzea aurreikusita dago, kopuru horren zati handiena lan-bazterketako arriskuan dauden pertsonentzat izanik; izan ere, programaren helburua ezindu fisiko, psikiko eta lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten beste pertsona-talde batzuen gizarteratzea da. Xede horretarako, Gestión Ambiental de Navarra SA enpresa publikoak erakundeak azpikontratatuko ditu helburu sozial horrekin.

19 proiektuak bost taldetan banatzen dira helburuaren arabera. Zazpi proiektuk basoetan eta baso-sistemetan hobekuntzak egingo dituzte Arzoz (Gesalatz), Galipentzu, Auza eta Iraitzoz (biak ere Ultzaman), Baztan, Rada (Murillo el Cuende) eta San Martin Unx-eko inguruetan. Beste lau proiektuk ibai-sistemen habitata errekuperatuko dute Baztan-Bidasoa ibaian, Areta ibaiaren arroan, Komunitateko Garrantzizko Leku gisa zehaztua, Zabalcetako urmaelean, Unciti eta Elorz ibaietan dagoena, eta Bidasoa, Cidacos, Ebro, Leizaran eta Ega ibaietan Cranak garatzen duen boluntariotzako programaren barnean.

Erabilera publikoa hobetzearen barnean naturguneei balioa emateko hobetzeko proiektuak egingo dira Orgiko naturgunean, Zarrakazteluko Bi Erreinuen Urmaelean, eta Orbaitzetako Etzangio parajean. Lokizko mendilerroan eta Iruñerrian ere urmaelak eraiki, zaindu eta hobetuko dira faunaren egoeraren alde egiteko. Azkenik, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Nafarroako Unibertsitateak etaIntia enpresa publikoak ikerketako hiru proiektu burutuko dituzte fauna osagarria identifikatzeko, lurzoruaren erabilera iraunkorrerako eta nitrogeno erreaktiboari lotutako ingurumen-arazoak hautemateko.

2006-2011ko programaren balantzea

2006an, Nafarroako Gobernuak eta "la Caixa" Gizarte Ekintzak "Naturguneen eta gizarteratzeko programa" lankidetzako lehen hitzarmena sinatu zuten, 3 urteko iraupena zuena. Ondoren, hitzarmena 2010 eta 2011n berritu zen.

Lankidetzako 5 urte hauetan zehar, "la Caixa"-k 5.900.000 € inbertitu du eta, horri esker, Nafarroako Gobernuak 65 proiektu gauzatu ditu Nafarroako naturguneetan.

Haren garapenean 73 enpresak eta 380 langilek parte hartu dutela kalkulatzen da. Kontratuen % 65a (245) lan-bazterketa egoeran dauden pertsonei egin zaie (ezindu fisikoak, psikikoak eta gizarteratzeko langileak), hitzarmenaren helburu sozialetan jasotzen denez. Langile horiek ondorengo elkarteetatik zetozen: Tasubinsa, Josenea, AspaceAmimet edo Elkarkide, nahiz eta iraupen luzeko langabeen kontratazioa ere sustatu den.

Proiektuek balio izan dute erabilera publikoa naturguneei egokitzeko (Bertizko Natur Parkeko ibilbide inklusiboa edo Urederrako Sorburuko sarbideen egokitzapena adibidez), habitat-ak berreskuratzeko (Belateko Zohikaztegia edo Salobre eta Jauregiaroztegiko hezegunean, esaterako), basoen ingurunean baso-lanak egiteko (suteen prebentziorako suebaki batzuk, adibidez) edo naturako interpretazio-zentroak berritzeko (Bertizko Natur Parkean edo Erronkarin, esaterako).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
2012ko naturguneen eta gizarteratzeko programa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa