(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Castejón eta Cadreita arteko prestazio handiko Nafarroako korridorearen bigarren azpizatia ekainean esleituko da osteguna, 2012.eko apirilak 12


"PAT garrantzi eta tamaina handiko proiektu bat da Nafarroarentzat erabakigarria den une batean", aipatu du Astiz kontseilariak


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, datorren ekainean, prestazio handiko Nafarroako korridorearen Castejón eta Cadreita arteko 1.1 azpizatiaren eraikuntza esleituko du. Hala ezagutzera eman du gaur goizean prentsaurrekoan Sustapen eta Etxebizitzako kontseilari Anai Astiz Medrano kontseilariak.

Astiz kontseilariak aipatu duenez, korridore horrek "Nafarroa leku oso onean utziko du beste komunitate batzuen aurrean Europarekiko lotura horretan, horrek dakarrenarekin gure lurraldea dinamizatzeko".

Nafarroako Gobernuak, datorren ekainean, prestazio handiko Nafarroako korridorearen Castejón eta Cadreita arteko 1.1 azpizatiaren eraikuntza esleituko du. Hala ezagutzera eman du gaur goizean prentsaurrekoan Sustapen eta Etxebizitzako kontseilari Anai Astiz Medrano kontseilariak.

Era horretan, PATaren lehen zatia (Castejón-Villafranca) obretan izango dela aurreikusten da 2012ko abuztutik aurrera, eta 2014. urtean zehar amaituta izango direla. Jakina denez, Castejón-Villafranca lehen zati hori bi azpizatiz osatzen da: Castejón eta Cadreita artean joango dena, eta Cadreita Villafrancarekin lotuko duena; azken honek obrak 2011ko azaroan hasi ziren eta, horrenbestez, PATaren lanei ekin zitzaien Nafarroan.

Administrazio-eskaintzen irekiera iragan apirilaren 3an egin zen hurrengo esleipena, beste aurrerapauso eta bizkortze bat da Nafarroako korridorea Europaz harandiko oinarrizko sarearen ardatz bihurtzeko bidean.

Astiz kontseilariak aipatu duenez, korridore horrek "Nafarroa leku oso onean utziko du beste komunitate batzuen aurrean Europarekiko lotura horretan, horrek dakarrenarekin gure lurraldea dinamizatzeko".

Arrazoi hori dela eta, Sustapen eta Etxebizitza kontseilariak aipatu duenez, "PAT garrantzi eta tamaina handiko proiektu bat da Nafarroarentzat etorkizunerako aukerak zehazteko erabakigarria den une batean", eta gogora ekarri du "ez zaiela aurrekonturik kentzen Nafarroako Gobernuaren beste jarduera batzuei", azkenean Espainiako Gobernuak hartuko baitu bere gain obren kostua.

1.1 azpizatia: Castejón-Cadreita

1.1 azpizatirako lizitazio-aurrekontua 40.014.759,03 eurokoa da, eta proiektua honako honetan datza: 100+000 eta 106+195 puntu kilometrikoen artean 6.195 metro luzeko abiadura handiko lineako plataformaren azpizati bat egitea. Orografia aldakorreko lurretan egingo da Valtierra, Cadreita eta Villafranca udalerrietan, eta malda gehienez ere 15 milarenekoa da.

Proposatutako irtenbidearen oinplanoko ibilbideak bi lerrokadura zuzen eta 14.250 metroko lerrokadura zirkular bat ditu. Zatia hasten da Castejóngo hirigunea atzean utzi ostean, eta lehen zati honetan abiadura handiko linea Nafarroako Autopistarekin (AP-15) paraleloan doa kasik.

104+140 kilometrikoan traza Ebroko Ardatzaren errepidearekin (NA-134) gurutzatzen da, eta puntu horretan malda lur-erauzketan doa, goiko pasabide batekin irtenbidea ematen zaiona. Ondoren, 105+150 puntu kilometrikoan Cuarto Chicoko haranarekin gurutzatzen da, eta horri irtenbidea ematen zaio 135 metro luzeko tunel artifizial batekin.

Halaber, proposatutako ibilbidean trenak aurreratzeko eta geratzeko leku bat jartzea aurreikusita dago 105+263,90 eta 107+874,50 kilometroen artean (Cadreita-Villafranca azpizatia), ihesbideak sartuz puntu horietan.

Cadreita eta Villafrancaren arteko azpizatiko obren egoera

Bestalde, Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariaren arabera, 1.2. azpizatiaren obrek (Cadreita-Villafranca), 2011ko azaroan hasi eta 2014ko martxoan amaitzea espero direnak, aurreikusita bezala jarraitzen dute.

Azpizati horretako azken asteotako lanak lur-mugimenduan (drainatzea, deforestazioa, lur-erauzketak edo sasiak kentzea), ingurumen-integrazioan (sasi-kentzeen jarraipen arkeologikoa) eta zortasunak berrezartzen oinarritu dira.

Azpizati horren egikaritzea 2011ko irailean esleitu zitzaion 29.703.040 euroan COMSA SAU eta Construcciones Mariezcurrena SL enpresek osatutako ABEEari.

ADIFeko ordezkarien bisita

Azkenik, Astiz kontseilariak Estatuko Trenbide Azpiegituren Administratzailearen erakundeko ordezkariek (ADIF) prestazio handiko Nafarroako korridorearen obretara egindako bisitaren berri eman du.

Kontseilariaren arabera, ADIFeko ordezkariek Cadreita eta Villafranca arteko azpiegitura honen eraikuntza-obrak erritmo onean doazela egiaztatu ahal izan zuten, korridore hori gauzatzeko Foru Komunitatearekin hartutako konpromisoaren barnean.

Bisitaren ondoren, Anai Astiz-ek bere bulegoan hartu zituen, eta bertan egin zen lehen jarraipeneko azpibatzorde teknikoa Espainiako Gobernu berria eratu denetik. Bilkura hori Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren eta ADIFen artean aurreikusitako pausuetako bat da PAT nafarraren garapena arintzeko.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa